Bi zarata kontzertu Putzuzulon
Bi kontzertu interesgarri ikusteko aukera egongo da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Lehena, Urriaren 18an izango da, astelehenean eta bertan Donostiako Hell Division eta Estatu Batuetatik biran datozen Tragedy izango ditugu. Donostiarrek, 7 hatzbeteko binilo bat kaleratu berri dute eta gurean aurkeztuko dute. Menphiseko taldea berriz, aski ezaguna da hardcore DIY-aren munduan.
Datorren astean izango dugun bigarren kontzertua, Urriaren 21ekoa izango da, ostegunekoa. Bertan, Bartzelonako Destino Final taldea jarduno da. 2004ean Invasion izenarekin hasi zen hardcore Punk taldea da honakoa eta Japonia edota Estatu Batuetan birak burutu ditu. Beraiekin batera, Putzuzulon behin baino gehiagotan izan ditugun Citizen Kane talde Oriotarra edukiko dugu. Bi kontzertu hauek, gaueko 21:30etan hasiko dira.
Gogoratu aste barruko kontzertuek 23:00etarako bukaturik egon behar dutela. Beraz, kontzertura gerturatzeko intentzioa baldin baduzue, puntual etortzea gomendatzen dizuegu