Astebukaera honetako zarata kontzertuak

Beste astebukaera potente bat dugu oraingoan ere. Hasteko, Apirilaren 29an, bihar alegia,  bi Zarauztar talderen kontzertua edukiko dugu Zarauzko Arrano tabernan. Alde batetik HILKAR: Burux Lee, Amoniako87 eta Dirtaa  taldeetan hezi ostean talde berri batekin datoz Leitza, Zarautz eta Urretxuko gure mutil kozkorrak! Trashcore, hardcore crust eta nork jakin zer gehiago eskainiko duten. Hauekin batera ERNIA: Metralleta, Anestesia, Diskoiraa eta Erantzuneko agureez osaturik datorren musika fusionatzailea. Inork bizkarreko minik badu badaki non duen errehabilitaziorik onena! Kontzertua gaueko 23:00etatik aurrera izango da.

ap_29

Bestalde, Apirilaren 30ean , larunbatean, Erantzunen kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean. Hemen duzue beraiek bidalitako idatzi txikia:

ERANTZUN taldeak 13 urte beteko ditugu iada. Konturatzerako hegan pasa dira urte guzti hauek…milaka kilometro, mila gau eta mila zarata. 13 urte lagunak egiten, 13 urte bidaiatzen, 13 urte ikasten,… eta orain urte guzti hauetan bizitutakoa ospatu nahi dugu. Orain arte bezala, lagunez inguratuta, bidelagun izan zareten guztiei omenduz.

Honetarako gau berezia antolatu dugu Apirilaren 30erako. 20ak aldera elkartuko gara Putzuzulo Gaztetxean eta afari eder bat prestatuko dizuegu urte guzti hauetako babesa eskertzeko (afaritara etorri nahi duenak izena eman mesedez). Eta afariaren ostean kontzertua!! oihuak eta amorrua putzuzulon!! Egun berezi hau betiko gogoratu nahian zuzenean grabatuko dugu.

Beraz, guretzat hain berezia den egun honetan, asko eskertuko genuke zu zeu ere bertan izatea!!! mila esker 13 urte hauetan eman diguzuen guztiagatik!!!
ERANTZUN!!

erantzun_13_urteurren_festa_web

Eta astea amaitzeko, Maiatzaren 1ean, igandean, Finlandiako Diskelma eta Frantziako Death Reign taldeen kontzertua edukiko dugu.

Leave a Reply