Archive for 2011

Grindcore kontzertua Putzuzulon eta MKT taldearena Getarian

osteguna, 19 maiatza, 2011

Kontzertuz betea dugu zarauzko ametsen fabrika, eta maiatza ere ez dugu batera aspergarria, ekintzaz, kontzertuz eta Arraio Irratiko 5.urteurrenaz bait datorkigu.

Hauen lehen ospakizunei bukaera eder bat emateko, konzertu dotore batekin bukatuko dugu astea, maiatzak 22 igandean hain zuzen, bertan gurekin, 18:00tatik aurrera,

– Nolentia, Frantziatik,grind’n’sludge a jorratuz.

http://www.myspace.com/nolentia

– Infest, Baionatik, grindcore gogorra eginez, talde ikaragarria.

http://www.myspace.com/infestbaiona

Badakizu bera, astea ondo bukatu eta hobeto hasteko, gerturatu putzuzulora.

maiarzak-22-1

Honez gain, MKT taldeak ere kontzertua eskeiniko dug Maiatzaren 20an, ostiralean, Getariako Gaztetxean. Bertan Finlandiako FUN taldearekin joko dute.

Disko gomendioa: Hondartzako Hondakinak – st (2011)

asteazkena, 18 maiatza, 2011

Atzo Disgalerna jaunak talde honen abestitxo bat ekarri zigun ZarataZarautz irratsaiora. Berak esan bezala, Karkabaren antzekotasun handia duen taldea da hau, Iparraldeko Hondartzako Hondakinak taldea alegia. Blog honetan Karkabaren oso zaleak garenez, sarean bilatzea otu zaigu eta beraien lehen maketa  zuen eskura jartzea ere burutik pasa zaigu. Noski, guk kasete hau egunen batean esku artean izatea espero dugu.

hondartzako-hondakinak

Abestiak

01 Marea Beltza

02 Apurketa

03 Gerlaren Beldurra

04 Goian, Mendian

05 Infernuko Surflariak

06 Etxe Apurtuak

07 Bihar

Maketa hau jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Entzun atzo Disgalernarekin egin genuen irratsaioa

asteazkena, 18 maiatza, 2011

Bi ordu luzez ibili ginen atzo Disgalerna jaunarekin Punk doinu onenak jartzen. Coke Bust, Falsa Ilusion, Hondartzako Hondakinak eta State Poison bezelako taldeen doinuak entzun ahal izan ziren besteak beste.

angela-owens-coke-bust

Eta iada sarean ere igo dugu irratsaioa. Entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

Disgalernaren bisita edukiko dugu ZarataZarautzen

asteartea, 17 maiatza, 2011

Maiatzaren 17ko ZarataZarautz irratsaioa berezia egingo dugu. Arraio Irratiaren 5. urteurrena dela aprobetxatuz, Disgalernaren bisita edukiko dugu bertan. Honez gain, A Desalambrar irratsaioari ordu erdi bat kenduko diogu bi orduko saioa egiteko. Hortaz, gaurko saioa gaueko 21:00etan hasiko dugu.

zarata_sayo_beezi

Entzun Inor Ezekoekin egin genuen saioa

asteazkena, 11 maiatza, 2011

Atzoko ZarataZarautz irratsaioan Inor Ez taldeko bi kide eduki genituen. Lehenik, hamar egunez egin duten Europar birari eman genion errepasoa eta ondoren beraien diskografiako abesti batzuk entzun ahal izan genituen.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

Inor Ez taldeko kideak ZarataZarautzen

asteartea, 10 maiatza, 2011

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan, Zarauzko Inor Ez taldeko kideak izango ditugu gonbidatu gisa. Europan barrena bira txiki bat burutzen izan dira aste santuetan eta egun horien inguruan mintzatuko gara. Honez gain, gainean duten grabazioren bat entzuteko parada ere edukiko dugu. Gogoratu hitzordua duzuela gaur zaratarekin gaueko 21:30etatik aurrera.

inor-ez-_2_

Iñor Ez taldeak bira burutu du Europatik

osteguna, 5 maiatza, 2011

Zarauzko Iñor Ez taldeak (http://aldanmoun.net/inorez) lehen aldiz bira burutu du europatik 12 egunetan zehar. 2010-eko udan penintsulatik Despeñaperros talde bilbotarrarekin 10 egunez kanpoan izan ondoren, oraingoan bidaialagun berberak errepikatzea erabaki dute abentura berri honetarako. Alemania, Suiza, frantzia eta euskal herrian izango dira eta hurrengo kontzertuak dituzte prest.

EUROPE TOUR 2011-04-20_____Frantzia.

Villeuneuve.Mauriac(Le ferme de mauriac)
EUROPE TOUR 2011-04-23_____Alemania.Mülheim(Squat)
EUROPE TOUR 2011-04-24_____Alemania.Berlin(Kopi)
EUROPE TOUR 2011-04-26_____Alemania.Nürnberg
EUROPE TOUR 2011-04-27_____Alemania.Stuttgard(Squat)
EUROPE TOUR 2011-04-28_____Suiza.Zurich
EUROPE TOUR 2011-04-29_____Suiza.Berna
EUROPE TOUR 2011-04-30_____Frantzia.Montpellier(Squat)
EUROPE TOUR 2011-04-31_____Basque country.Bilbo(Squat)

Entzun Maiatzaren 3ko saioa

asteazkena, 4 maiatza, 2011

Atzo egin genuen irratsaioa igota dugu iada eta entzun ezin izan zuenak hemen du. Ez geneuen gonbidaturik izan baina bi aste saiorik egin gabe egon ostean, gure binilo berriei bueltak emateko gogo asko genuen, eta hala egin genuen. Net Weight, Limp Wrist, Antiproduct edo Peligro Social bezalako taldeak entzun ahal izan ziren ordu eta erdiko saioan.

peligro-social

Irratsaio hau entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Egun honetako Playlista ere HEMEN duzue.

Astebukaera honetako beste kontzertu sorta

asteartea, 3 maiatza, 2011

Ohikoa den bezala, zarata kontzertuek ez dute etenik Putzuzulo Gaztetxean. Kasu honetan, kontzertu bat dugu programatua aste honetarako.

Maiatzaren 7an, larunbatean, Anti-Udaberri Fest jaialdia edukiko dugu Txekiar Errepublikako hiru talderekin. Beraiekin batera, Zarauzko talde berria den Erniakoak ere edukiko ditugu. Hemen duzue, kontzertu honetako informazioa:

ONANIZER (Txekiar Errep.): mundu osoan zehar ibili den grindkore talde mitikoa  www.myspace.com/onanizer

NOW YOU´RE FUCKED (Txekiar Errep.): australiar grindkorearen erregeak lehen aldiz gure artean  www.myspace.com/hobartgrindcore

THE BREED (Txekiar Errep.): oi! ikutu majua duen jarkore punk earra  www.myspace.com/555300451

ERNIA (Zarautz/Atapuerka): ANESTESIA, METRALLETA, DISKOIRAÄ-n jotzen duten hirukotearen estreinu bortitza!!! Boooomm!!!

antiudaberri

ZarataZarauzko hirukotea bueltan da

asteartea, 3 maiatza, 2011

Bi astez irratsaiorik egin gabe egon ostean, ZarataZarauzkohirukotea bueltan da. Aste honetako saioan, azken aldian lorturiko biniloei eragingo diegu eta honez gain, oraindikan Putzuzulon egiteko dauden kontzertu batzuen berri ere emango dugu.

gallows2

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela, gaur, gaueko 21:30etatik aurrera, A Desalambrar irratsaioaren ostean.