Archive for 2011

Bueltan gara ZarataZarautz irratsaioarekin

asteartea, 11 urtarrila, 2011

Aurreko astean huts egin ostean, bueltan gara beste astearte Zaratatsu batekin. Gaurkoan ordea bi lagunen falta somatuko dugu, Tximas eta Itsasorena. Aste honetako ordu eta erdi zaratatsua beraiei eskeiniko diegu.

metr

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela gaur, gaueko 21:30etatik aurrera eta Adesalambrar irratsaio internazionalistaren ostean.

Kontzertua egongo da gaur Putzuzulon

astelehena, 10 urtarrila, 2011

Gaur, urtarrilaren 10ean, kontzertua izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Bartzelonako HCCE Orwell eta Zarauzko talde berria den Trashgressionek joko dute.

kartela-astelehena

Gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

asteartea, 4 urtarrila, 2011

Metralleta taldeak Mogambo aretoan jo behar duen kontzertuaren ondorioz, gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Datorren astean itzuliko gara nobedade eta zarata gehiagorekin.

Metralleta taldeak Moganbon joko du

astelehena, 3 urtarrila, 2011

Metralleta talde Zarauztarrak Trintxerpeko Moganbo aretoan joko du Italiako Children of Technology taldearekin. Kontzertua 21:00etan hasiko da.

metra