Hilkar eta Thrashgression taldeek beraien diskak aurkeztuko dituzte Putzuzulon
Hilkar eta Thrashgression talde Zarauztarrek beraien diskak aurkeztuko dituzte larunbat honetan, Maiatzaren 3an Putzuzulon. Beraiekin batera, Amurrioko Lupulo Thrash taldea ere izango da. Baina kontzertuaren aurretik, Mikel Orbegozo Euskal Preso Politikoaren lanen erakusketa egongo da eta baita Preso Nago 2 komikiaren aurkezpena ere. Honez gain, afari-merienda ederra prestatuko digute.