Archive for the ‘Berriak’ Category

Urtea ongi hasteko Toritoren bisita

asteartea, 8 urtarrila, 2019

ZarataZarautzen 2019ko irratsaioan hasteko Toritoren bisita edukiko dugu. Azken urtean eskuratu dituen doinu zaratatsuak ekarriko dizkigu ordu eta erdiko irratsaioan. Zita zaratatsua duzue 21:30etatik aurrera.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

“LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahaian” dokumentalaz gaurko irratsaioan

asteartea, 18 abendua, 2018

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentala edukiko dugu hizpide. Dokumentala burutu duten hiru kideak edukiko ditugu eta baita Dani Ulacia ere, Humedecidos eta OK Korraleko kidea. Guzti hau, beti bezala, 21:30etatik aurrera.

Dokumentalaren inguruan egin dugun irratsaioa podcastean duzue. Playlista berrzi HEMEN.

Igor Lee ZarataZarautzen

asteartea, 11 abendua, 2018

Aste honetako ZarataZarautz irratsaiora Igor Lee etorriko zaigu. Bad Religion taldeari buruzko monografikoa amaitzera etorriko zaigu hirugarren saio batekin. Beti bezala 21:30etatik aurrera zita zaratatsua duzue.

Igorrekin eginiko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Disgalerna ZarataZarautzen

asteartea, 4 abendua, 2018

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan ohiko kolaboratzailea den Disgalerna edukiko dugu, berak gustoko duen musika jartzen. Guzti hau, beti bezala, 21:30etatik aurrera.

Disgalernarekin egin genuen irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN duzue.

Mukizu records jaio da

larunbata, 1 abendua, 2018

Nahiko saltsa ez eta ZarataZarauzko kide batek mukizu zigilua sortu du. Eta zer da Mukizu? Ba kasetean editaturiko diskak izango dira, kopia gutxikoak eta noizean behin argitaratuko direnak, etxean eginikoak alegia!!!

Lehen edizioan Condemned talde estatubatuarraren kasete bat egin dugu. Crust bortitzaz gozatu nahi baduzue badakizue!!!

Hirukotea ZararaZarautzen

asteartea, 27 azaroa, 2018

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan hirukotea egongo gara musika apur bat jartzen. Orain arte gonbidatuak eduki ditugu gurean baina gaurkoan eta aspaldiko partez guk jarriko dugu zarata apur bat. Guzti hau, beti bezala 21:30etatik aurrera.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Managaitz eta Optika taldeak Aizarnazabalgo Gaztetxean

astelehena, 26 azaroa, 2018

Ostiral honetan kontzertu interesgarri bat edukiko duzue Aizarnazabalgo Gaztetxean. Gaueko 22:30etatik aurrera Zarauzko Optika eta Managaitz taldeak edukiko dituzue zuzenean.

Drumkopters taldea ZarataZarautzen

asteartea, 20 azaroa, 2018

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Drumkopters taldeko kideak edukiko ditugu. Estreineko lana kaleratu berri dute eta gurean edukiko ditugu 21:30etatik aurrera.

Drumkoptersekoekin egin dugun irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Kojoren bisita ZarataZarautzen

asteartea, 13 azaroa, 2018

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan gonbidatu berri bat edukiko dugu. Musikazuzenean plataformako kidea den Kojo izango dugu gurean 21:30etatik aurrera. Ea ze musika ekartzen digun!

Kojorekin egin dugun irratsaioa entzungai duzue podcastean. Playlista berriz HEMEN.

Vietcong 68ko kideak ZarataZarautzen

asteartea, 6 azaroa, 2018

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Vietcong 68ko kideak edukiko ditugu. Lehen diskarekin egin zuten bezelan bigarrena ere gela arroxean aurkeztuko dute. Guzti hau 21:30etatik aurrera.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.