Archive for the ‘Berriak’ Category

2 asteren ostean bueltan gara irratsaioarekin

asteartea, 5 ekaina, 2018

Bi astez huts egin ostean, ZarataZarautz irratsaioa itzuliko da Arraioko uhinetara. Konpromezu pertsonalak medio ezin izan dugu irratsaioa egin baina gaur Krixpin eta Lagun Izoztua irratsaioa egiten egongo gara gogo biziz, 21:30etatik aurrera.

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Gau Izoztua ZarataZarautzen

asteartea, 15 maiatza, 2018

Gaur Gau Izoztua eduki dugu ZarataZarautz irratsaioan!!!

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotea ZaeataZarautzen

asteartea, 8 maiatza, 2018

Astebeteko oporraldien ostean ZarataZarautz irratsaioa bueltan da. 21:30etatik aurrera zuen belarriak zulatzen hasiko gara ohiko hirukotea, Arraio Irratiko uhin libreetan.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Krixpin gabe egin dugu ZarataZarautz irratsaioa

asteartea, 24 apirila, 2018

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa Krixpin gabe egin dugu. Lagun Izoztua eta B Jauna izan gara ordu eta erdiz hardcore eta Punk doinuak jartzen.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Uther eta Annes Zero taldeak Putzuzulon

asteartea, 17 apirila, 2018

Apirilaren 22an Uther eta Annes Zero taldeak zuzenean ariko dira Putzuzulo gaztetxean, Zarautzen.

Uther: “Argitu orduko iluna” lana atera berri du Uther taaldeak. Hamaika kantuz osatutako LP-a da, non kanta azkarrak eta zuzenak topa daitezkeen metal ikutu batekin.

Annes Zero: Lille (Frantzia) aldetik dator Annes Zero taldea. Musikalki, hardcore giroak jorratzen dituzte.

Paniko taldea ZarataZarautzen

asteartea, 17 apirila, 2018

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Paniko taldea edukiko dugu. Maketa berri bat kaleratu dite berriki eta hau aurkeztera etorriko zaizkigu gurera, 21:30etatik aurrera.

Aste honetako irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotea ZarataZarautzen

asteartea, 10 apirila, 2018

Oporraldi txiki baten ostean, ZarataZarautz irratsaioa bueltan da. Gonbidaturik ez dugu edukiko baina hirukotea musika jartzen egongo gara ordu eta erdiz. Datozen asteetan inguruan edukiko ditugun kontzertuei errepasoa egingo diegu eta nobedadeak ere izango ditugu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Gaurko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Managaitz, Arrotzak eta Silent Era taldeak Putzuzulon

igandea, 8 apirila, 2018

Zaratazarautzek eta Arraio irratiak kontzertua antolatu dute Zarauzko gaztetxeann. Managaitz,Arrotzak eta Silent Era ariko dira zuzenean.

Silent Era
Oakland (kalifornia) aldetik biran datozte lagun hauek. Hardcore punk ikutu melodiko batekin bustiko dituzte gaztetxeko paretak.

Arrotzak 
Aski ezaguna gure artean talde hau. Melodia eta musika ilunak jorratzen dituzte, orain hirukote bezela, inoiz baino indartsuago. 

Managaitz
Aspaldi zuzenekoak eman gabe egon da talde Zarauztarra, berriro ere pixkanaka martxa hartzen doaz…

B Jauna eta Lagun Izoztua ZararaZarautzen

asteartea, 27 martxoa, 2018

Gaur ere ZarataZarautz irratsaio bat dugu eta berau Lagun Izoztuaren eta B Jaunaren esku egongo da, Krixpin oporretara joan zaigu eta. Azken aldian lortu ditugun diskekin osatuko dugu saioa, eta nobedade batzuk ere entzun ahalko ditugu.

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hagendas taldeko kideak ZarataZarautzen

asteartea, 20 martxoa, 2018

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Hagendas taldeko kideak edukiko ditugu. Lan berria atera dute duela gutxi eta gurera hurbilduko dira aurkeztera, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Hagendasekoekin eginiko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.