Archive for the ‘Berriak’ Category

Managaitz taldea Txantxarrekan

asteartea, 10 azaroa, 2015

Punk hardcorearekin zita ostegun honetan Donostiako Txantxarreka gaztetxean! Managaitz, Artritis eta Juventud Infinita taldeek osatuko dute arrats gabeko afitxa!

managaitz-artritis-juventud-infinita6250140421447083374

Ritxarren bisita ZarataZarautzen

astelehena, 9 azaroa, 2015

Biharko ZarataZarautz saioan Ritxar Hardcross edukiko dugu beste behin ere. Azkeneko aldiz RIP taldearen inguruko irratsaioan izan genuen. Oraingoan ordea, gustoko taldeak eta nobedadeak ekarriko dizkigu beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

azaroak_10_ritxi

Zarata kontzertuak Putzuzuloren 10. urtemugan

asteazkena, 4 azaroa, 2015

Astebukaera honetan zarta kontzertuak edukiko ditugu Putzuzulon. Igandean hasiko gara bazkari begano batekin. Eta honen ostean Zaragozako Warsong eta Schwach talde alemaniarra edukiko ditugu oholtza gainean.

putzu

Astelehenean berriz, etxekoak diren Ernia eta Holanda aldeko Krush talde zaratatsuak izango ditugu 21:30etatik aurrera.

Txaf izan dugu ZarataZarautz saioan

asteazkena, 4 azaroa, 2015

Aste honetako ZarataZarautz saioan, bingoan jolasten pasa dugu gure lagun Txafekin. ordu eta erdi luzez eta bingoko bolatxoen laguntzaz, hainbat talderen abestiak entzun ahal izan ditugu. Inork bingo egitea lortu ez zuenez, beste saio batean jarraituko dugu jolasean.

azaroak_3_bingo_txaf

Bitartean, saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Entzun Mariminekin egindako ZarataZarautz saioa

asteazkena, 28 urria, 2015

Atzo Mariminekin egin genuen ZarataZarautz saioa entzungai duzue. Ordu eta erdiko saioan, bere gazte garaitako punk taldeen abestiak entzun ahal izan genituen. Ultimo Resorte, Ramones, The Damned, The Clash…

URRIAK_27_MINAS

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Ernia, Managaitz eta No Retorno taldeak Arranon

osteguna, 22 urria, 2015

Ostiral honetan, Urriaren 23an, 3 talde Zarauztarren kontzertua edukiko dugu Zarauzko Arrano Tabernan. Bertan, Managaitz, Ernia eta No Retorno taldeak izango ditugu gaueko 23:00etatik aurrera.

managaitz ernia noretorno txuribeltz

Atzoko ZarataZarautz saioa entzungai duzue

asteazkena, 21 urria, 2015

Atzo egin genuen ZarataZarautz saio berri bat entzungai duzue iada. Piss, Sendabelarrak, Daily Ritual, The Stops eta beste hainbat talderen abestiak jarri genituen ordu eta erdiz. Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN

urriak_20_gugu

Atzoko ZarataZarautz saioa entzungai duzue

asteazkena, 14 urria, 2015

Atzo beste ZarataZarautz irratsaio bat izan genuen. Alfabetuko 3 hizki hartuta, talde beterano eta berri batzuei errepasoa egin genien. E150, Circle Jerks, Rainbow Of Death, RkeR, Cryptic Slaughter…

URRIAK_13_LETRAK

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Managaitz eta Rvivir taldeak Trintxerpeko Moganbo Aretoan

asteazkena, 7 urria, 2015

Trintxerpeko Moganbo Aretoak ateak zabaldu berri ditu aurtengo denboraldirako eta ostegunean, Urriaren 8an, hardcore kontzertu itzel bat edukiko dugu. Oholtzara igotzen lehen taldea Zarauzko Managaitz izango da eta hauen ostean, Estatu Batuetatik biran datozen Rvivir taldea izango dugu. Kontzertua 20:30etan hasiko da.

rvivr_mana


Atzoko saioa entzungai duzue

asteazkena, 7 urria, 2015

Atzo beti bezala ZarataZarautz saioa eduki genuen Arraio Irratian. Hirukoteak urriko lehen saioa burutu zuen eta hainbat talde entzuteko parada izan genuen. Karkaba, Cerdos Compases, Ezin Izan, World Burns To Dead… Ordu eta erdiko saio bikaina podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN

urriak_6_tutupa.