Archive for the ‘Berriak’ Category

Astearte zaratatsu berri baterako prest?

astelehena, 28 iraila, 2015

Astearte berri bat iristear da eta hirukoteak prest du ZarataZarautz itzel bat. Aste honetan ez dugu gonbidaturik edukiko baina ordu eta erdiz Arraio Irratian edukiko gaituzue ohiko agenda, zarata eta txorakeriekin. Sintonizatu Arraio astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera!!

irailak_29_guuuu

Atzoko saioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotea lehen aldiz denboraldi honetan

asteartea, 22 iraila, 2015

Aste honetako ZarataZarautz saioan, Lagun Izoztuak, B Jaunak eta Krixpinek osatuko dute. Denboraldi honetan lehen aldiz, hirukotea batera izango da gela arroxean gaueko 21:30etatik aurrera eta zarata jartzeko gogo ikaragarriarekin. Ez galdu zita!!!

zarratata

Metralleta Ansa eta Auxilio Getarian

asteartea, 15 iraila, 2015

Ostegun honetan, Irailaren 17an hardcore kontzertu itzela edukiko dugu Getariako kontzertuan.

IMG-20150915-WA0005

Bertan, Valentziako Auxilio, Poloniako Ansa eta Zarauzko heroiak diren Metralleta izango ditugu gaueko 21:30etatik aurrera.

asteartean denboraldi berria hasten da!

larunbata, 5 iraila, 2015

Datorren asteartean ZarataZarautz irratsaioaren 10. denboraldiarekin hasiko gara!!! Arraio Irratian egiten dugun saioa Irailaren 8an hasiko gara betiko orduan, gaueko 21:30etatik aurrera. Hala ere, Lagun Izoztua beranduago hasiko da saioan beste konpromezu batzuk medio.

Hortaz, asteartean zita zaratatsua duzue Krixpin eta B Jaunaren gidaritzapean!!!!

irailka_8_lehena-1

OR eta Social Crisis Putzuzulon

astelehena, 31 abuztua, 2015

Astearte honetan, Irailaren 1ean, hardcore kontzertua edukiko dugu Zarauzko Putzuzulon bitan datozen bi talderekin.

11895058_10207190486782646_154387231063478932_o

OR (Txekiar Errepublika): noiserockpostpunk batidora

SOCIAL CRISIS (Polonia): dbeat crust politikoa bi ahotsetara.

Irailak 1, asteartea, 21tan, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean

Metralleta taldea Oreretako Gaztetxean

ostirala, 28 abuztua, 2015

Larunbat honetan, Abuztuaren 29an, Metralleta taldea ikusteko parada edukiko duzue Oreretako Gaztetxean. Zarata kontzertu itzel bat edukiko dugu bertan:

Metralleta–> Zaratazarauz kolektiboko banda azkar eta zikina.

Warfuck–> Frantziako Lyon hiritik, Grind musika jorratuz biko formatuko banda.

Control Existance–> Txekiar errepublikatik, grincore eta fastcore erritmo azkarretan datorren banda.

Execucio–> Bartzelonako thrash metal taldea. Holocaust in your head, The bite, Instinto…

Cnidari eta Endemaño Putzuzulon

osteguna, 20 abuztua, 2015

Abuztuaren 26an Punk kontzertu itzel bat edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, Endemaño eta Cnidari hain zuzen ere.

IMG-20150806-WA0018

Valentziatik biran datorren hardcore taldea dugu Cnidari. Endemaño berriz, Meñakatik datorkigun hirukotea dugu, deskribitu ezin daitekeen musika bikaina eginez.

Gogoratu aste barruko kontzertuak 23:00etarako amaiturik egon behar dutela. Hortaz, etorri nahi duenak puntual etor dadila mesedez.


No Retorno eta Ruleta Rusa Putzuzulon

ostirala, 14 abuztua, 2015

Abuztuaren 19an hardcore Punk kontzertu itzel bat edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Zarautzen sortu berri den No Retorno taldearen estreinekoa edukiko dugu zitari hasiera emateko.

ruleta

Hauen ostean, biran datozen Ruleta Rusa Estatu Batuarrak edukiko ditugu. Born Dead eta Peligro Social bezelako taldeetan ibilitako jendearekin dago osatua taldea.

Zumaian izango gara Managaitzekin

asteazkena, 12 abuztua, 2015

Ostiral honetan, abuztuaren 14ean Zumaiako Gaztetxean egongo gara Managaitz taldearekin. Gaueko 22:00etan hasiko den kontzertuan, Teen Wolf, The Capaces, Arritzak eta Uralita taldeekin batera egongo gara.

IMG-20150812-WA0005

Lokuria eta UxMxAxC Putzuzulon

igandea, 26 uztaila, 2015

UxMxAxC (Salamanca): power violence politikoa. Estatuko talderik onena beraien estiloan Europa suntsitzera doana biran.

LOKURIA (Ordizia): hardcore punk bi ahotseta izugarri basatia orain dela urte batzuk Zarautzen egiten zen bezela.

Uztailak 29, asteazkena, 20:45tan, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean

11721430_665305603603529_899189696_n