Archive for the ‘Berriak’ Category

Urteurreneko irratsaioa egingo dugu ZarataZarautzen

astelehena, 18 maiatza, 2015

Arraio Irratiak 9 urte egiten dituela aprobetxatuz. Irratsaio berezia egingo dugu ZarataZarautz irratsaioan. Gaueko 21:00etan hasiko den saioan, urte hauetan gure irratsaiotik pasa diren lagun batzuk edukiko ditugu gurean. Disgalerna, Txaf, Tito… Ez ahaztu Arraio sintonizatzea bihar, gaueko 21:00etatik aurrera.

MAIATZAK_19_BEREZIA

Atzo egin genuen saio berezia podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Managaitz taldeak Intxaurrondon joko du

asteazkena, 13 maiatza, 2015

Larunbat honetan, Maiatzaren 16an, espetxeen aurkako kontzertu itzel bat antolatu dute Intxaurrondoko Letaman Gaztetxean eta bertan Zarauzko Managaitz taldea ere egongo da. Gaueko 21:00etan hasiko den kontzertu honetan, Ed Warner, Machete, Hondartzako Hondakinak, Fly Shit eta Hell Division taldeak ere edukiko ditugu.

intxaurrondo

DISFMko kideak ZarataZarautzen

asteazkena, 13 maiatza, 2015

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Irola Irratiko DISFM irratsaioko kideak izan ditugu protagonista. Bilbon egiten duten irratsaioaren inguruan hizketan ibili ginen eta honez gain zarata apur bat jartzen ere ibili ginen.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Erniak Urretxu-Zumarragako Gaztetxean joko du

asteazkena, 6 maiatza, 2015

Aurten ere Presoen senideak borondatez astero eramaten dituen Mirentxin Gidariak kolektiboarentzako dirua biltzeko MIRENTXIN EGUNA antolatu dugu Zumarraga-Urretxuko Gaztetxean. Bazkariko tiketak salgai dituzue, Apatxen, Osaban eta GazteleKUn bertan. Langabeak 10 € eta Langileak 12 €.

Maiatzaren 9an izango da eta hemen duzue egitarau osoa:

mirentxin

Mirentxin Gidariei buruz gehiago jakiteko Begi Bat bideoak-ek egin duen bideoa duzue hemen ikusgai, egunean bertan ere ikusi ahalko da.

Permanent Ruin, Metralleta, Pato Pato eta Ikaara taldeak Oreretan

asteazkena, 6 maiatza, 2015

Ostiral honetan, Maiatzaren 8an, zarata kontzertu itzel bat edukiko dugu Oreretako Gaztetxean. Bertan, lau talde benetan azkar jotzen dutenak izango dira protagonista.

permanent

Estatu batuetatik datozen Permanent Ruin talde borobila gozatzeko aukera izango dugu. Doinu ultra azkarrez eta amorruz josiko dute gaztetxea.

Beraiekin batera powerviolence talde berria den Patopato egongo da. Zarauztik datozen bizardunak ere bertan izango dira, Metralleta, eta kartela bukatzeko Laudiotik beste taldetxo bat gerturatuko da, Ikaara. Azken hauek ere fastcorea egiten!

Astearte zaratatsu berri bat dugu

astelehena, 4 maiatza, 2015

Astearte honetan ere zita zaratatsua duzue Arraio Irratian. Aste honetan gainera, telefono bidezko gonbidatu bat edukiko dugu gurean. 9 urte betetzera goazela aprobetxatuz datozen asteetan beste irrati libre batzuetan ibiltzen diren saio zaratatsuetako lagunen egingo diegu kuku bat.

Aste honetan, Mallorkako 1984 irratsaioko Federi egingo diogu kasu ea zer dioen. Hau dena, asteartean gaueko 21:30etatik aurrera.

maiatzak_5_fede

Atzoko saioa podastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Bolbo eta Pepino ZarataZarautz saioan

astelehena, 27 apirila, 2015

Aste honetan bi gonbidatu berezi edukiko ditugu ZarataZarautz irratsioan. Afonia taldeko kideak ziren eta gaur egun Orreaga 778 taldean jotzen duten Pepino eta Bolbo edukiko ditugu beraien gustoko doinuak jartzen… eta hizketan.

Gogoratu zita zaratatsua duzuela Arraio Irratian astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera.

apirilak_27_pepino.bolbo

Atzo Bolbo eta Pepinorekin egindako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Metralleta taldeak Putzuzulon joko du

asteazkena, 22 apirila, 2015

Ostiral honetan Ugarte Etxe okupatuaren aldeko kontzertu bat edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, denbora dezente jo gabe dabilen Metralleta taldea izango dugu Debon taldearekin batera. Kontzertua gaueko 22:30etan izango da baina lehenago afari beganoa edukiko duzue borondatearen truk.

metralleta


Hirukotea berriz ere ZarataZarautzen

asteartea, 21 apirila, 2015

Aurreko astean Jokin Okerreko etorriko zela iragarri bagenuen ere, azkenean ez dugu gonbidaturik edukiko aste honetako ZarataZarautz irratsaioan. Hala ere, betiko hirukotea egongo gara zuen belarriak zulatzen, gaur, gaueko 21:30etatik aurrera.

apirilak_21_guuuu

Saioa beti bezala, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Garage Surf kontzertua Putzuzulon

asteartea, 14 apirila, 2015

Apirillak 19, igandia, Zarauzko Putzuzulo gaztetxian,
Surf eta Garage kontzertu mundiala!! Pazko astian gaztetxian indako obrak inaguratzeko, hiru hirukote hauekin igande pasa earra izango deu.

kartela_web

Animatu gerriya moitzea!!!

MUSHROOM CAFFEINE–> Hondarribitik, Garaje Rock doinu narratsak ekarriko dizkigun hirukote sonikoa, “Liquid” diska berria aurkezten.

NATURE BOYS–> Kansas Citytik Garage punk azeleratua lantzen duen hirukotea.


LES PROFS DE SKIDS
–> Grenobletik surf doinuak, Ski irakasle hirukote honen eskuetan.