Archive for the ‘Berriak’ Category

Tito Metralleta ZarataZarautzen

astelehena, 13 apirila, 2015

Aste honetako ZarataZarautz saioan, Metralleta taldeko kidea den Tito edukiko dugu. Bigarren aldiz egongo da gela arroxean gustoko duen musika jartzen. Gogoratu zita zaratatsua duzuela astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera.

apirilak_14_titogaaay

Atzo Titorekin egin genuen saioa entzuteko moduan duzue podcastean. Playlista berriz HEMEN.

Astearte zaratatsu berri bat iritsi da

asteartea, 7 apirila, 2015

Oporrak amaitu diren honetan, ZarataZarautz irratsaioa bueltan da. Gaurkoan ere ez dugu gonbidaturik eta Lagun Izoztua ere ez da bertan egongo. Baina ordu eta erdiko saio bikain bat prest dute B Jaunak eta Krixpinek. Ez ahaztu gaur 21:30etatik aurrera zita zaratatsua duzuela Arraio Irratian.

apirilak_7_geuuu

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Atzoko ZarataZarautz saioa entzungai duzue

asteazkena, 1 apirila, 2015

Atzo egin genuen ZarataZarautz saioa entzungai duzue iada. Ez genuen gonbidaturik eduki baina hiruron artean ordu eta erdiko zarata saioa egin genuen. Playlista HEMEN duzue. Irratsaioa berriz, podcastean.

martxuak_31_geu

Bad Religion taldearen inguruko saio berezia

asteartea, 24 martxoa, 2015

Gaurko ZarataZarautz saioan Igor etorriko zaigu Bad Religion talde Estatubatuarraren inguruko bigarren irratsaioa egitea. Lehen saioa, orain dela urte batzuk egin zituen eta gaurkoan bigarrenarekin murgilduko gara, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera eta Arraio Irratiko uhin libreetan.

martxuak_24

Saioa beti bezala podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Bi zarata kontzertu aste honetarako

astelehena, 23 martxoa, 2015

Bi zarata kontzertu ditugu aste honetan Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Lehena Martxoaren 25ean izango da, asteazkenean eta Zaragozako Venganza taldea eta Zarauzko Total Ars taldeak edukiko ditugu. Gogoratu aste barruko kontzertuak 23:00etarako amaituak egon behar dutela.

venganza


Larunbatean berriz, Martxoaren 28an
, Oreretako Odio, El Sonido de La Metralla eta Alemaniatik biran datozen High edukiko ditugu.

high

Gaur ZarataZarautz berri bat dugu!!

asteartea, 17 martxoa, 2015

Gaur ere ZarataZarautz berri bat dugu. Gaurkoan ordea, B Jauna gabe izango gara Arraioko gela arroxean. Hala ere, Krixpin itzuliko zaigu saiora zarata apur bat jartzera, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

martxuak_17

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Aste honetako ZarataZarautz saioa entzungai duzue

asteazkena, 11 martxoa, 2015

Aste honetan Krixpin gabe egin dugun ZarataZarautz saioa entzuteko moduan duzue iada. Inguruan ditugun kontzertuei errepasoa egin genien lehenik, agenda ahaztu gabe. Honez gain, etxean genituen binilo batzuei ere buelta batzuk eman genizkien. Saioa podcastean duzue, Playlista berriz HEMEN.

Izen bitxiez osaturiko ZarataZarautz saioa

asteartea, 3 martxoa, 2015

Aste honetako ZarataZarautz saioa berezia izango da. Beste talde batzuk parodiatzen dituzten musika taldeen izenak dituztenekin bustiko dugu eta. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan.

martxuak_3_izen_raruak

Atzo egin genuen saio bikaina podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Managaitz, Ernia eta Hilkar Bergarako Tapoi Fest jaialdian

asteazkena, 25 otsaila, 2015

Astebukaera nahiko potentea dator Bergara aldetik, bertako Gaztetxean, 4. Tapoi Fest jaialdia ospatuko da eta. Eta aurten ere ez dira Zarauzko taldeak faltako.

Otsailaren 27an, ostiralean, Ernia eta Hilkar zarauztar taldeez aparte, Hernanialdeko Meltdown eta Bergarako Drop! taldeak edukiko ditugu.

Larunbatean berriz, otsailaren 28an, Managaitz eta Sofa izango dira zarauzko errepresentazioa. Eta beraiekin batera, Madrilgo Accidente eta Perras Salvajes taldeak jardungo dute.

tapoi_copy3

Tapoi Fest-aren inguruan ZarataZarautzen

astelehena, 23 otsaila, 2015

Aste honetako ZarataZarautz saioan, Bergarako Gaztetxean egingo den Tapoi Fest-ari egingo diogu tartea. Ostiral eta larunbateko jaialdi honetako taldeak errepasatuko ditugu eta antolatzaileak ere elkarrizketatuko ditugu, beti bezala, Arraio Irratiko uhin libreetan.

otsailak_24_tapoi

Atzo eginiko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.