Archive for the ‘Berriak’ Category

Active Minds, Bataalla eta Total Arse Putzuzulon

ostirala, 2 urtarrila, 2015

Urtarrilaren 7an, asteazkenean punk kontzertu itzel bat edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Active Minds Erresuma Batuko talde mitikoa, erdi Zarauztarrak diren Total Arse eta Salamancako Bataalla taldeak edukiko ditugu gaueko 21:00etatik aurrera. Gogoratu kontzertuak 23:00etarako bukatuak egon behar dutela.

activeminds


Urteko onenari errepasoa ZarataZarautzen

asteartea, 30 abendua, 2014

Gaur urteko azken ZarataZarautz irratsaioa egingo dugu Arraio Irratiko gela arroxean. Horregatik, eta nahiz eta gonbidaturik ez dugun edukiko, 2014ean atera diren diska onenei errepasoa egingo diegu.

abenduak_30_azkena

Hau dena, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an edo internet bidez.

Atzoko saioa podcastean duzue, playlista berriz HEMEN.

Bi hardcore kontzertu aste honetarako

astelehena, 22 abendua, 2014

Urtea ongi bukatzeko bi kontzertu antolatu ditugu Putzuzulon. Lehena abenduaren 25ean izango da, ostegunean. Gaueko 21:00etatik aurrera Bilboko 1991, Zarauzko Ernia eta Suediatik datozen Knaegt edukiko ditugu.

abenduk25

Eta abenduaren 28an, igandean, beste hiru talde edukiko ditugu. Donostiako Esklabutza, Frantziatik datozen Litovsk eta Finlandiako The Escapist, hauek ere gaueko 21:00etatik aurrera.

gara_beltz

Tupa Tu Tupa

astelehena, 22 abendua, 2014

Urtea bukatzen ari da eta ZarataZarautz saioa egiten dugunok aurtengo kartutxoak amaitzen ari gara. Aste honetan ez dugu gonbidaturik edukiko baina zarata ez da faltako Arraio Irratiko uhin libreetan. Beti bezala, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

abenduak_23

PatxangaZarautz aste honetako irratsaioan

astelehena, 15 abendua, 2014

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioak zaratarekin zerikusi gutxi edukiko du. Betiko hirukotearen eskutik, gustuko musika dugun baina zarata ez den doinu bikainez gozatzeko aukera edukiko duzue. Orain dela pare bat urte antzerako zerbait egin genuen eta bertan Amaral, Anari edota MorMore bezelako talde edo bakarlariak entzun ahal izan genituen.

Aste honetan zein talde edo bakarlari entzungo dugun? Ba Arraio Irratiko 99.3a sintonizatu besterik ez duzue.

abenduak_16_patxaranga

Atzo eginiko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Zita zaratatsu berri baterako prest?

asteartea, 9 abendua, 2014

Aste honetan ereZarataZarautz saioak ez du hutsik egingo. Aste honetan, nobedade gehiagorekin etorriko gara gainera. Durangoko azokan (bai ofizialean eta baita alternatiboan) lorturiko nobedadeez gain, beste gauza berri batzurekin ordu eta erdiko zarata saio bikaina egingo dugu. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

abenduak_9_gu

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Durangoko Azokan gure materiala egongo da

asteazkena, 3 abendua, 2014

Durangoko liburu eta disko azokan ZarataZarauzko talde batzuen materiala lortzeko aukera edukiko duzue, Musikazuzeneaneko standetik pasatzen bazarete behintzat. Bertan, Managaitz, Hilkar, Ernia edota MKTren azken lanak lortzeko parada edukiko duzue besteak beste.

musikazuzenean

Zita Zaratatsua duzue astearte honetan

astelehena, 1 abendua, 2014

Astearte berri bat gertu dugu eta ZarataZarautz saio berri bat ere prest dugu. Aste honetan ez dugu gonbidaturik edukiko. Baina lasai, hirukotearen eskutik azken boladako nobedadeak edukiko dituzue gurean.

abenduak_2_gu

Beti bezala, zita zaratatsaua duzue Arraio Irratiko uhin libreetan. Asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko saioa beti bezala podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

RIP taldea ZarataZarauzten

astelehena, 24 azaroa, 2014

Aste honetan RIP talde handia izango dugu ardatz Zaratazarautzen. Aurreko astean Jul, RIP taldeko gitarjolea joan zitzaigun eta merezi duen omenaldia egiten saiatuko gara. Gure laguna den Ritxard etorriko da gela arroxera ere, bere garaiko kontuez eta abenturez hitzegitera….

rip

Gogoratu beraz zure zarata dosia duzuela astearte honetan Arraio Irratian, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Beste 3 talderen errepasoa ZarataZarautzen

asteartea, 18 azaroa, 2014

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan beste 3 talderi egingo diogu errepasoa. Gonbidaturik ez dugu izango baina Petrograd, Antiproduct edo Milisi Kecoa bezalako taldeen abestiak entzun ahalko dituzue gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

urriak-18

Astearteko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.