Archive for the ‘Berriak’ Category

Juanmaren hileroko bixita ZarataZarautz

igandea, 27 urria, 2013

Hileroko legez Juanmaren bixita edukiko dugu ZarataZarautz irratsaioan. Hilabete honetan, The Mob talde mitikoaren kontzertua aitzakiatzat hartuta, Ingalaterrako Anarkopunk mugimenduaz eta bertako taldeez mintzatuko da ordu eta erdi luzez. Gogoratu asteartean zita zaratatsua duzuela Arraio irratiko uhin libreetan.

urriak_29

Atzo Juanmarekin egindako saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Disko gomendioa: Mugre – En estos tiempos

asteazkena, 23 urria, 2013

Atzo B Jauna gure ZarataZarautz irratsaioan esan bezala, hemen duzue Mugre taldearern En Estos Tiempos EPa. Los Angeleseko taldea dugu hau eta Hardcore benetan azkarra eta bortitza egiten zuten. Diska hau, Lengua Armada zigiluak kaleraturikoa da, 2009an.

Frontmugre

Abestiak

01 Lebensraum
02 Mugre
03 From Ear To Ear
04 En Estos Tiempos
05 Oye Quien Te Crees/Violent Class

Diska entzun nahi baduzue, HEMEN klikatu ezazue.

Nobedadeak betiko hirukotearen partetik

astelehena, 21 urria, 2013

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan ere ez dugu gonbidaturik edukiko baina saioa egiten dugun hirukoteak gure nobedadeak eramango ditugu. Honez gain, azken aldian entzuten ari garen klasiko batzuei errepasoa egin eta ohiko agendari ere kasu egingo diogu, beti bezala, asteartean gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan.

urriak_22

Atzoko saioa beti bezala podcastean duzue entzungai. Playlista berriz HEMEN.

Inner Conflict eta Ernia Getariako Gaztetxean

osteguna, 17 urria, 2013

Urriaren 24ean, ostegunean, kontzertu itzel bat edukiko duzue Getariako Gaztetxean. Bertan, Zarauztarrak diren Ernia eta Alemaniatik biran datozen Inner Conflict taldeen kontzertua edukiko duzue. Zarata eta melodiak uztartuko dituen kontzertu hau Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean egin behar genuen hasiera batean baina bertako obrak medio, Getariako Gaztetxeko lagunek esku bat bota digute. Milesker aldez aurretik. Tautala Bina-bina!!

inner_simple

Gure zinta zaharrei errepasoa

astelehena, 14 urria, 2013

Biharko ZarataZarautz irratsaioan, B Jaunaren, Krixpinen eta Lagun Izoztuaren zinta zaharrei hautsa kendu eta errepasoa egingo diegu. Ezin Izan, Zülo, Gaizkiñe, Folkcore, Represion… bezalako taldeak entzungo ditugu formatu zahar honetan. Gogoratu zita zaratatsua duzuela, bihar asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

urriak_15

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Desercion eta Infekzioa Zarauzko Arrano tabernan

asteazkena, 9 urria, 2013

Ostiral honetan, Urriaren 11ean, Bartzelona inguruko Desercion OI! taldearen eta Euskataluñako Infekzioa taldearen kontzertua izango da Zarauzko Arrano tabernan. Guzti hau Zarauzko Libre! egitasmoaren barruan izango da eta kontzertua gaueko 23:30etatik aurrera izango da.

DESERCION

Txafen bixita ZarataZarautzen

astelehena, 7 urria, 2013

Aurreko astean huts egin ondoren, ZarataZarautz irratsaioa bueltan da. Eta oraingoan ere gonbidatu berezi bat edukiko dugu gurean, Txaf jauna berriro ere gure uhin libreetan izango dugu eta. Eta beti bezala, Lagun Izoztua, Krixpin eta B Jaunaren ahotsez gozatzeko parada ere edukiko duzue, beti bezala, asteartean gaueko 21_30etatik aurrera.

urriak_8

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Bihar ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo

astelehena, 30 iraila, 2013

Mogambo aretoan egongo den Diswar eta Hellshock taldeen kontzertuaren erruagatik, bihar ez dugu ZarataZarautz saiorik egingo, bertan izango gara eta. Datorren astean gogo biziz itzuliko gara.

Hellshock

Managaitz Beasainen ariko da

osteguna, 26 iraila, 2013

Managaitz taldeak Beasaingo Gaztetxean joko du larunbat honetan, irailaren 28an. Beasaingo Gaztetxearen rokodromo berriaren inaugurazioan Azpeitiko Gaitze eta Freak Kennedys taldeekin batera.

xrokodromo_festa_txiki.jpg.pagespeed.ic.r7j8bLN2tW

Juanmaren bixita ZarataZarautzen

igandea, 22 iraila, 2013

Aste honetan Juanmaren bixita edukiko dugu ZarataZarautzen. Hell Divisioneko abeslariak, ikasturteko lehen saioa egingo dut asteartean, gaueko 21:30etan eta azken hilabeteetan lortu dituen nobedadeak ekarriko dizkigu gurera.

irailak-24

Astearteko saioa, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.