Archive for the ‘Berriak’ Category

Diskoiraa eta Metralleta Zalantzak fanzinearen bilduman

ostirala, 20 iraila, 2013

Metralleta eta Diskoiraa taldeek Zalantzak fanzine bizkaitarraren bigarren aleko CD bilduman azaltzen dira, bakoitza abesti banarekin. Bertan beste 40 talde hartzen dute parte, tartean, Perras Salvajes, Cisma, Venganza, Regicidio, Arañazo edo Vaäska bezalako taldeak.

Portada

Bilduma jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Metralletak Mogambon joko du larunbatean

asteartea, 17 iraila, 2013

Metralleta Zarauztarrek Trintxerpeko Mogambo Aretoko irekitze festan joko dute Irailaren 21ean, larunbatean. Bertan, Saint Ettieneko Atomic Tango, Bartzelonako Assac! eta Lasarteko Bar Remigio taldeekin joko dute gaueko 22:00etatik aurrera.

mogambora

Noise & Seitan bildumaz ZarataZarautzen

astelehena, 16 iraila, 2013

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Noise & Seitan CD bildumaren inguruan joango da. Madrilgo COKO etxe okupatuan kontzertuak antolatzen ibiltzen diren lagun batzuek ateratako bilduma honi errepasoa egingo diogu, protagonistekin zuzenean hitzeginez eta nola ez, bertako abesti batzuk jarriz. Honez gain, beti bezala, inguruko agendari errepasoa egingo diogu, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetatik edo internet bidez.

irailak_17

Astearteko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN. Eta gogoratu aste osorako lehiaketa dugula antolatua, hau da galdera:

Zein izan zen Madrilgo okupa mitikoenetako bat:

1. Cine Princesa
2. Minuesa
3. CSOA La Alpujarra

Finisterre, Geranium eta Automuro Putzuzulon

asteazkena, 11 iraila, 2013

Irailaren 12an, Ostegunean, biran datozen hiru talderen kontzertua edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Gaueko 21:00etatik aurrera, Alemaniako Finisterre eta Geranium eta Valentziako Automuro taldeak edukiko ditugu Gaztetxean.

finisterre

Managaitz taldeak Porrontxotan joko du

igandea, 8 iraila, 2013

Managaitz taldeak Egiako Porrontxo jaietan joko du Irailaren 13an, ostiralean. Gaueko 21:00etatik aurrera eta Hell Division taldearekin batera, Beti Boga tabernako terrazan izango dira belarriak zulatzen.

porrontxok

Managaitz eta Metralleta Getariako Gaztetxean

igandea, 1 iraila, 2013

Irailaren 6an, ostiralean, hardcore kontzertu itzela izango dugu Getariako Gaztetxean. Bertan, Zarauztarrak diren Metralleta eta Managaitz taldeez gain, Bartzelonatik datozen Mandanga eta Armagedom Brasildarrak edukiko ditugu gaueko 22:00etatik aurrera.

arma

ZarataZarautz irratsaioa bueltan da

osteguna, 29 abuztua, 2013

Iraila gerturatzen ari zaigu eta ZarataZarautz irratsaioko kideak bueltan gara. Opor luze batzuk hartu ostean, gogo biziz gatoz asteartero ohiko legez zuen belarriak zulatzeko. Aurten gainera, nobedade berriak edukiko ditugu saioan, baina guzti hori Irailaren 3ko irratsaioan esango ditugu. Gogoratu, asteartean zita zaratatsua duzuela gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

irailak_3

Denboraldiko lehen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Managaitzek Bilboko 7 Katu Gaztetxean joko du

igandea, 18 abuztua, 2013

Managaitz taldeak Bilboko 7 Katu Gaztetxean joko du Abuztuaren 24ean, larunbatean. Bertan, Donostiako Adrenalized eta Bilboaldeko Despeñaperros eta Control de Plagas taldeekin ariko da sarrera debaldekoa izango delarik.

managaitzbilbo

Belarriak zulatuko ditugu… Arranon

osteguna, 1 abuztua, 2013

Datorren ostiralean, abuztuaren 9an, ZarataZarautz irratsaioa egiten dugun hiru kideak Zarauzko Arrano Tabernan egongo gara gure, Arranopolako lagunek uda honetarako antolatu duten egitarauaren barruan, binilo onenak jartzen eta gustoko ditugun taldeen soinu zaratatsuak jartzen. Beraz badakizue, datorren ostiralean, gaueko 23:00etan, zatoz Arranora zarata apur bat entzutera.

pintxadaaaaaaaaaaaaaaaa

Disko Gomendioa: Active Minds/Petrograd – Split LP

larunbata, 27 uztaila, 2013

Klasikoei jira bira batzuk ematen hemen duzue sekulako LP hau. Gainera, izugarri gustoko ditudan bi talderen artekoa. Lehenak, Active Minds ingelesak, bi anaiek osaturiko biko taldea. Diska honetako abestiak normalean baino melodikoagoak direla esango nuke, nik gogoratzen dudala behintzat. Gainera, aspaldi, Lobato Etxean Metralletarekin batera ikusteko aukera ere izan nuen, ASPALDI.

Bestetik, Petrograd. Orain dela gutxi Nine One One diska ere hemen jarri genuen. Beti bezala, melodia bikainekin.

Active Minds - Petrograd

Abestiak:

Active Minds

01 Jacboots and Braces
02 The Triumph Of The Till
03 Lynching Party Politics
04 Sponge
05 Smile You´re On Candid Camera
06 Democracy Sounds Like a Good Idea

Petrograd

01 1997
02 Chamaleon
03 Seven
04 Jumble
05 Cotton Myth
06 Pay To Play
07 Pooh
08 Romeo And Julian
09 Perhaps One Day

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.