Archive for the ‘Berriak’ Category

Diswar eta Kamorrah Putzuzulon

ostirala, 26 uztaila, 2013

Diswar eta Kamorrah taldeek Zarauzko Putzuzulon ekingo diote beraien Europar birari Uztailaren 30ean, asteartean, gaueko 21:00etatik aurrera. Belarriak zulatu nahi badituzue, gonbidatuak zaudete.

kamdis

Denboraldiko azken ZaratZarautz saioa

astelehena, 15 uztaila, 2013

Aste honetan denboraldiko azken ZarataZarautz irratsaioa egingo dugu. Abuztuan oporrak hartuko ditugu Irailean indarberriturik itzultzeko asmoz. Popurri izugarri batekin emango diote amaiera B Jaunak eta Krixpinek, bihar, gaueko 21:30etatik aurrera.

AZKENA

Astearteko saioa podcastean duzue, playlista berriz HEMEN.

Geriatric Unit Putzuzulon

osteguna, 4 uztaila, 2013

GERIATRIC UNIT (uk hc-legends, ex-HERESY) Heresy, Iron Monkey eta Hard to Swall taldeetan aritutako musikari mitikoak behingoz gurean izango ditugu. Erresuma Batutik zuzenean datoz lehen aldiz gurean jotzera. Pare bat urtez saiakerak egiten jardun ostean, hemen ditugu. Iberiar penintsulan zehar egingo dute bira eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango da!!

GEriatric_unit_Zarautz_web

Beraiekin, datorren astean, biran aterako diren HELL DIVISION donostiko crust talde bikaina dugu. Dagoeneko aurkezpenik behar ez duen taldea, Iron Batasuna, Diktadura eta inguruko beste hainbat taldeetako musikariez osaturiko talde bikaina. zuzeneko indartsua duen taldea donostiko korsarioen kaletik!!!!

Eta azkenik sorpresatxo bat, Geriatric Unit-ekin bira osoa egingo duen talde berezia. Bira honetarako propio prestaturiko hc-express taldea dugu RELAMPAGO. Ira et decessus, Metralleta, Erantzun, Humilitate eta beste hainbat taldeetako kideez osatuta. Trintxerpe, Zarautz eta Soraluze konektatzen dituen taldea. HC- azkarra eta zikina!!!

Putzuzulo Amets Fabrika
Uztailak 12, 21:30ean
Zarautz

Totalickers eta Richard Hardcross Arrano Tabernan

asteazkena, 3 uztaila, 2013

Ostiral honetan, Uztailaren 5ean Totalickers talde Bartzelonarraren kontzertua egongo da Zarauzko Arrano tabernan. Katalanek, Iberiar penintsulatik kontzertu batzuk emango dituzte eta Euskal Herrian emango duten sesio bakarra Zarauzkoa izango da. Kontzertua 23:00ak aldera hasiko da eta honen ostean Richard Hardcross edo Eutxourrei edukiko duzue musika apur bat jartzen.

totaliccccc

No, Las Otras eta Hondartzako Hondakinak Putzuzulon

asteartea, 2 uztaila, 2013

Igande honetan, Uztailaren 7an, zarata kontzertu itzel bat edukiko dugu Putzuzulon… aspaldiko partez. Bertan, Londresko No, Bartzelonako Las Otras eta Baionako Hondartzako Hondakinak taldeak edukiko ditugu arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Gonbidatuak zaudete!!!

las_otras

Juanma eta Yeriren bisita ZarataZarautzen

astelehena, 1 uztaila, 2013

San Pelaioen ostean badator beste ZarataZarautz itzel bat. Aste honetan gainera bi gonbidatu edukiko ditugu. Lehena, iada klasiko bat den Juanma izango da, azken aldian lortu dituen nobedade berriekin. Bigarrenik, Las Otras taldeko abeslaria den Yeri edukiko dugu emakumeek parte hartzen duten doinuak jartzen. Gogoratu zita zaratatsua duzuela astearte honetan, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

lasotras1

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Disko gomendioa: Aspirina Infantil – Ets es millor

ostirala, 28 ekaina, 2013

Mallorkako lagun hauen beste lan bat duzue hau. Orain dela urtebete beraien lehen lana hemen jarri genuen entzun ahal izateko. Oraingoan, duela gutxi kaleratutako flexi hau duzue entzungai, Est es millor izena jarri diote. Honen aurretik, Los Monjo taldearekin batera beste 7 hatzbeteko bat kaleratu zuten (aurrerago blog honetan jarriko duguna) eta aurtengo urterako LP berri bat kaleratuko dute.

Flexi hau 4 eurotan saltzen dute eta bertan ateratako etekin ekonomikoak partaide batek duen multa bat ordaintzeko izango da, burusoil batzuekin izandako arazoengatik, beraz gogoratu, plastiko zati hauek entzuteko aukera baduzue, EROSI EZAZUE!!!

ets es millor flexi

Abestiak

01 Anoche se me aparecio Sid Vicious
02 Peligroso
03 Violencia

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Disko gomendioa: Petrograd – Nine One One

astelehena, 24 ekaina, 2013

Aspaldian diskarik jarri gabe eta ohean derrigorrez egotearen ondorioz, gure ZarataZarautz irratsaioko entzule batek eskaturiko diska duzue honakoa (aupa HUA!!!). Luxemburgoko Petrograden Nine One One diska duzue hau. Egia esan, aurkezpen gehiegi behar ez dituen taldea da hau, baina esan bezala, lagun batek eskaturiko diska da eta jarraian duzue.

petrograd

Abestiak

01 – Song for Jessie
02 – Guerre Civile
03 – Among the Rocks
04 – Prise De La Bastille
06 – A Conversation With God
07 – July 20th
08 – Next Exit Wonderland
09 – Tea Party
10 – Mary Poppins
11 – No Stripes On the Moon

Diska jeitsi nahi baduzue, HEMEN duzue.

Lagun Izoztuaren azken ZarataZarautz saioa

astelehena, 17 ekaina, 2013

Astearte berri bat prest dugu ZarataZarautzen. Aste hontakoa gainera Lagun Izoztuaren azken saioa izango da, beharrezko opor batzuk hartu behar ditu eta. Gainera B Jauna gabe izango gara bertan baina lasai, zarata soberan edukiko dugu eta. Gogoratu asteartean zita zaratatsua duzuela gaueko 21:30etatik aurrera.

ekainak_18

Atzoko saioa beti bezala podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Erniak Mogambo Aretoan joko du

ostirala, 14 ekaina, 2013

Ernia Zarauztarrek Mogambo aretoan joko dute datorren asteartean, Ekainaren 18an. Bertan, Bartzelonako Blowfuse taldearekin egongo dira gaueko 21:00etatik aurrera.

ernia_blow