Archive for the ‘Berriak’ Category

Sekulako Hardcore kontzertua Putzuzulon

asteartea, 11 ekaina, 2013

Hasiera batean Putzuzulon egin behar genuen kontzertu bat Intxaurrondoko Letaman Gaztetxera mugitzea lortu dugu, bertan ere kontzertua zelako. Ekainaren 15ean, larunbat honetan, sekulako kontzertua edukiko duzue Intxaurrondon. Bertan, Donostialdeko Petra, Zaragozako Criatura, Mallorkako Escoria, Irlandaldeko Found the floor eta Bartzelonako Peligro edukiko ditugu. Kontzertua gaueko 20:00etan hasiko da.

LetamanBis

Hirukotea berriz ere ZarataZarautzen

astelehena, 10 ekaina, 2013

Aste honetako ZarataZarautz saioan ez dugu gonbidaturik edukiko baina betiko hirukotea nobedade berriekin etorriko gara ordu eta erdiz zuen loa izorratzera. Gogoratu zita zaratatsua duzuela bihar, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

ekainak_11

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Metralletak Putzuzulon joko du

asteartea, 4 ekaina, 2013

Ekainaren 8an, larunbatean, Metralleta taldeak Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean joko du Morghead taldearekin batera. Kontzertua, Putzuzulon antolatu diren osasun jardunaldien barruan kokatzen da eta gaueko 22:0etan izango da kontzertua.

cartel-silvia-conzierto

Juanma eta PowerPopa ZarataZarautzen

astelehena, 3 ekaina, 2013

Aurreko astean ez genuen irratsaiorik izan Putzuzulo Gaztetxean kontzertua antolatu genuen eta. Baina aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Juanmaren bisita edukiko dugu. Eta oraingoan bai, PowerPop taldeen inguruan izango da saioa, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

power

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Bi Marks eta Kuma No Motor Putzuzulon

asteazkena, 22 maiatza, 2013

Astearte arratsari egurra emateko hitzordua prestatu dugu Putzuzulo Amets Fabrikan Maiatzaren 28an. Bi-Marks (AEB) eta Kuma No Motor ariko dira zuzenean.

Bi-Marks taldea euskal herrian izanen da laster. Ameriketako Estatu Batuetako banda Portland hiritik etorriko da Europa zaharretik egiten ari den biraren barnean. Musikalki, crossover eta hardcorearen harteko nahasketa bat jorratzen dute, eta eraginen artean, Bad Brains, Gang Green edota zero Boys aipatzen dituzte. Taldekideen artean Neverskade taldean aritutako hainbat kide topatuko ditugu.

Emanaldia Kuma No Motor hardcore punk taldeak zabalduko du. Baiona (lapurdi) hiritik, abiadura biziko musika eskainiz.

bi-marks-usa-kuma-no-motor-iparralde5939858311369139818

MFESST-aren inguruan ZarataZarautzen

asteartea, 21 maiatza, 2013

Arraio Irratiaren 7. urtemuga ospatzen ari garen honetan, MFESST-aren inguruan jardungo gara ZarataZarautzen. Aurreko astebukaeran izan ziren jardunaldien inguruan hitzegingo dugu bertan parte hartu zuten hiru kiderekin. Gogoratu beti bezala, zita zaratatsua duzuela Arraio Irratiko FMko 99.3an (Zarautzen bazaudete) edo internet bidez.

messsfff_maiatzak21

Atzo Miren eta Gururekin egin genuen saioa entzungai duzue podcastean. Playlista berriz HEMEN.

Erniak Txerrimuñon joko du

asteazkena, 15 maiatza, 2013

Ernia taldeak kontzertua eskeiniko du Lezoko Txerrimuño etxean larunbat honetan, Maiatzaren 18an. Lezoko jaiak izanik, Zintzilik irratiaren aldeko festan joko dute Imanol Carballo eta Okensayrekin batera.

txerri_txartela

Noise & Distorsioneko kideak ZarataZarautzen

astelehena, 13 maiatza, 2013

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Noise & Distorsion irratsaioko kideak izango ditugu. Arrasateko Itxungi Irratiko astelehenetako zarata saioa da honakoa eta bertako esatariak gure gela arroxean edukiko ditugu beraien gustoko doinuak jartzen, asteartean gaueko 21:30etatik aurrera.

noise

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

LP aste honetako ZarataZarautz irratsaioan

astelehena, 6 maiatza, 2013

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, bertako kolaboratzaile izandako LP izango dugu gurean. Berak gustoko duen musika jartzeaz gain, berekin sartzeko aukera edukiko dugu ordu eta erdi oso luze batez, zuek ere ez zenuketen aukera hau galdu beharko. Guzti honez gain aste honetako agendari ere errepasoa egingo diogu.

maiatzak_7_LP

Atzoko saio bikaina podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

ZarataZarautzek 7 urte betetzen ditu

ostirala, 3 maiatza, 2013

ZarataZarautz irratsaioak 7 urte betetzen ditu eta guzti hau ospatzeko festa bat antolatu dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Maiatzaren 11ean, larunbatean, hiru talderen kontzertua edukiko dugu bertan.

zaratazarautz_maiatzak11_web

Oholtzara igotzen lehen Hell Division taldekoak izango dira, beraien Crust doinuekin Gaztetxeko paretak mugitzeko gogoz. Hauen ostean, Citizen Patrol Holandarrak edukiko ditugu bigarrengoz. Eta kontzertuari amaiera emateko, Lasarteko Bar Remigio taldea edukiko dugu, Bad Religion talde ospetxuaren moldaketak eginez. Gaua amaitzeko eta eguzkiari egunon esateko, DJ Okerreko edukiko dugu musika ziztatzen.

Udaberri Fest jaialdian Fermin Muguruza ikusi nahi ez duenak badaki zer egin.