Archive for the ‘Berriak’ Category
Bueltan gara ZarataZarautz irratsaioarekin
asteartea, 11 urtarrila, 2011Aurreko astean huts egin ostean, bueltan gara beste astearte Zaratatsu batekin. Gaurkoan ordea bi lagunen falta somatuko dugu, Tximas eta Itsasorena. Aste honetako ordu eta erdi zaratatsua beraiei eskeiniko diegu.
Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela gaur, gaueko 21:30etatik aurrera eta Adesalambrar irratsaio internazionalistaren ostean.
Kontzertua egongo da gaur Putzuzulon
astelehena, 10 urtarrila, 2011Gaur, urtarrilaren 10ean, kontzertua izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Bartzelonako HCCE Orwell eta Zarauzko talde berria den Trashgressionek joko dute.
Gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo
asteartea, 4 urtarrila, 2011Metralleta taldeak Mogambo aretoan jo behar duen kontzertuaren ondorioz, gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Datorren astean itzuliko gara nobedade eta zarata gehiagorekin.
Metralleta taldeak Moganbon joko du
astelehena, 3 urtarrila, 2011Metralleta talde Zarauztarrak Trintxerpeko Moganbo aretoan joko du Italiako Children of Technology taldearekin. Kontzertua 21:00etan hasiko da.
Bi kontzertu urteari amaiera eta hasiera emateko
asteartea, 28 abendua, 2010Abenduaren 30ean, ostegunean, Galiziako Inu (www.myspace.com/inumisantropunk) taldea izango dugu oholtzan, egiten ari diren bira motxeko azken kontzertua emanez. Eta hauei laguntzen, Besaingo Colapso (www.myspace.com/colapsopunx) taldea izango dugu. Kontzertua 21:00tan asiko da, astebarruan 23:00etan bukatu behar bai dute.
Eta Urtarrilaren 3an, astelehenean, Austriako LA LIGNE MAGINOT eta HARDFLIP taldeak izango ditugu. Austriarrek, doom epiko eta apokaliptikoa egiten dute bi bateriekin. Bergararrek berriz, punk rock gaztea eta alaia egiten dute.
Juanma itzuliko da ZarataZarautz irratsaiora
asteartea, 28 abendua, 2010Aspaldiko partez Juanma edukiko dugu ZarataZarautz irratsaioan. Hell Division taldearekin Europar bira bi aste igaro ondoren gurera itzuliko da bira honen nondik norakoez hitzegiteko. Nola ez, bere gustoko musika entzuteko aukera ere izango dugu.
Beti bezala, Arraio Irratiko uhin libreetan egongo gara gaueko 21:30etatik aurrera.
Arrano Tabernan egongo gara gaurkoan
osteguna, 23 abendua, 2010Urtea ongi amaitzeko kontzertua
asteazkena, 22 abendua, 20102010. urtea ongi amaitzeko kontzertu itzel bat antolatu dugu Putzuzulo Gaztetxean. Abenduaren 25ean, larunbatean, Noruegatik Knuster Ruter taldea etorriko da europan zehar egiten ari diren biran murgilduak. 80. hamarkadako Hardcore punk azkar eta zikina lantzen duen taldearekin batera, Zaborra Urretxu-Zumarragako taldea ariko da.