Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan B jauna eta Lagun Izoztua edukiko ditugu azken aldiko nobedadeak jartzen. Guzti hau, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Putzuzulo Gaztetxearen 14en urteurrenaren barruan, hardcore kontzertua edukiko dugu Gaztetxean bertan, asteartean, azaroaren 12an. Bertan, Londreseko talde bat edukiko dugu, biran datorrena, Ekrixi taldea hain zuzen ere. D-Beat Crust doinuak egiten dituzte. Beraiekin batera, ingurukoak diren Uther taldea edukiko dugu.
Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Uterzine kolektiboko Maritxu Alonso eduki dugu. Berriki kaleratu duten Mujeres Punks: Las pioneras de nuestra escena liburua aitzakia hartuta, elkarrizketa bat burutu diogu. Honez gain, liburuan ageri diren emakumeen musika taldeak ere errepasatu ditugu.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Datorren astearteko ZarataZarautznirratsaioan, Humedecidos talde mitikoko bi kide edukiko ditugu. Berriki kaleratu den “1982-1984” LPari errepasoa egingo diogu Willy eta Danirekin, eta taldearen ibilbideari ere. Guzti hau, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan zuzeneko abestiak entzun ahalko ditugu. Talde ezberdinen kontzertuetako kantua izango dira protagonista 21:30etatik aurrera.
Irratsaioa podcatean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Igande honetan, irailaren 22an bi talderen kontzertua edukiko dugu gaueko 21:00etatik aurrera.
Kanadatik datozen Conscripts taldea Europar biran dabil eta bere Punk eta Oi! Doinuak entzun ahalko ditugu. Beraiekin batera, Bermeoko Puro Odio taldea ere edukiko dugu.
Humedecidos Punk talde Zarauztar mitikoaren LPa kalean da. “1982-1984” izena duen diskak, bere ia diskografia osoa biltzen du. Bertan, 1983an Donostiako Tsunami estudioetan grabatu zuten maketako 4 kantu eta 1984ko apirilean Lasarteko Autodromoan eskeini zuten kontzertuko abestiak aurkitzen dira. Diseinu lana berriz, Mukizu zintaken esku joan da.
Diska momentuz, Putzuzulon egiten diren kontzertuetan eskuragarri egongo da eta salneurria 10 eurokoa du eta eskuratu nahi duenak ludokumental@gmail.com helbidera idatzi dezake. Aurrerago salmenta punturen baten berri emango dugu ere. Hala ere, biniloak entzuteko aukerarik ez duenarentzat bandcamp bat egin da diska entzun ahal izateko, HEMEN duzue esteka.
Managaitz taldeak Bergarako Fly Shit taldearekin elkarbanaturik atera behar duen LPa uztailean iritsiko da Euskal Herrira, okerrik ezean behintzat. Managaitzen aldea iada entzungai duzue beraien bandcamp webgunean.
6 kantu berrik osatzen du Managaitzen aldeak, Vistalegreko lokalean grabatua izan zen eta Donostiako Corsarios Estudion egin zituen nahasketak eta Masterizazioak Lolok.