Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Managaitz taldea ZarataZarautz saioan

astelehena, 20 urria, 2014

Aste honetako ZarataZarautz saioan Managaitz taldeko kideak edukiko ditugu zuzenean. Kaleratu berri duten 7 hatzbeteko berria aurkeztuko digute eta laster kaleratuko den CDko abesti batzuk ere entzun ahalko dira. Guztia, Disgalerna jaunak gidatuta, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera eta Arraio Irratiko uhin libreetan.

manazarata

Atzo Mangaitz taldearekin egin genuen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotea ZarataZarautzen

asteartea, 14 urria, 2014

Astearte berri bat gainean dugu eta guk iada prest dugu ZarataZarautz saio berri bat. Hirukotearen eskutik, ordu eta erdiko zaparra edukiko duzue Arraio Irratiko 99.3an.

urriak_14_gu

Honez gain, aurreko astean Trabuc Recordseko Eduard handiarekin eginiko saioa entzungai duzue iada. Playlista berriz HEMEN.

Atzoko saioa ere podcastean duzue. Eta Playlista HEMEN.

Ernia taldeko kideak ZarataZarautzen

astelehena, 29 iraila, 2014

Biharko ZarataZarautz saioan Ernia taldeko kideak edukiko ditugu gonbidatu bezala. 7 abestiz osaturiko CD bat kaleratu berri dute eta hau aurkeztuko digute gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan, FMko 99.3an.

irailak_30_ernia

Atzo egin genuen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotea bueltan da!!

asteartea, 23 iraila, 2014

Naiz eta denboraldi berria duela bi aste eduki, gaurko saioan, ZarataZarautz egiten dugun hirurak egongo gara. Gaurkoan ere, udan zehar lorturiko diska berriekin etorriko gara. Gogoratu zita zaratatsua duzuela gaur, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan!!!

irailak_23_gugeu

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

ZarataZarautz saioaren denboraldi berria gaur hasiko da

asteartea, 2 iraila, 2014

Adi Arraio Irratiko 99.3ari!!

irailak_2_denboraldi-berrix

Denboraldiko lehen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Krixpin vs B Jauna

astelehena, 21 uztaila, 2014

Aste honetako ZarataZarautz saioa boxeo izarrak saio famatuaren antzerakoa izango da, baina Pedro Mari Goikoetxea gabe. Bertan, Krixpin eta B Jauna izango dira elkarren aurka biniloak jartzen. Hau dena, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

uztailak_22_pin_abu

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Heavy Metal gaua ZarataZarautzen

asteartea, 15 uztaila, 2014

Gaurko ZarataZarautz saioa berezia izango da, Heavy Metalari omenaldi txiki bat egingo diogulako ordu eta erdiz. Bertan, Heavy musikan klasikoak diren entzun ahalko dira, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

metal

Sound The Alarms bildumari errepasoa ZarataZarautzen

astelehena, 7 uztaila, 2014

Aste honetako ZarataZarautz saioan, Maximun Rock&Roll-ek atera duen Sound The Alarms bildumari egingo diogu errepasoa. Gaueko 21:30etatik aurrera, binilo honetako talde eta abestiak jarriko ditugu, ohiko umore ikutuarekin.

uztailak_8_maximum

Atzoko saioa, beti bezala podcastean. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotearen txanda asteartean

astelehena, 23 ekaina, 2014

Astearte honetako ZarataZarautz saioa, urte osoan zehar kaka ematen ibiltzen garen hirukotearen esku egongo da. Ordu eta erdiz, gure azken nobedadea errepasatuko ditugu, baita bitxikeriren bat ere.

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela bihar, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

astearte

Juanmaren bisita aste honetako ZarataZarautz saioan

asteartea, 10 ekaina, 2014

Aurreko astean saiorik ez geneuen egin baina aste honetakorako pilak kargatuak ekarri ditugu ZarataZarautz saioko kideek. Gainera Juanmaren bisita edukiko dugu gaurkoan. Ea zer ekartzen digun…

ekainak_10_juanma

Gogoratu zita zaratatsua duzuela gaur, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.