Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Juanma biharko ZarataZarautzen

astelehena, 6 abuztua, 2012

Hilabete honetako Juanmaren irratsaioa bihar bertan izango da. Oraingoan OOOOOOOOOOOOOOOH hitza edo ohiua duten abestiak jarriko dizkigu beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Juanmarekin eginiko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Richard eduki genuen bigarrengoz ZarataZarautzen

asteazkena, 1 abuztua, 2012

Tarinen itxierak bi gauza on ekarri dizkigu herrira. Bata Josuk Athleticen partiduak lasai ikusi ahal dituela da eta bigarrena, ZarataZarautz irratsaioan Richard ekartzeko aukera dugula. Eta atzokoan hala izan zen, ia bi orduz gurekin eduki bait genuen.

Musika asko jartzeko paradarik ez genuen izan baina Eizen taldearen EP bat ekarri zigun eta diska honek duen istoria bitxia ere kontatu zigun berak.

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN (gehiago…)

Gure txanda aste honetan

astelehena, 23 uztaila, 2012

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan gu geu izango gara protagonista. Hasiera batean gonbidatua izan behar genuen baina datorren asterako utzi behar izan dugu zita. Hortaz, ohiko hirukotea izango gara gustoko musika jartzen eta nobedade berri batzuk ziztatzen beti bezala, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko saio interesgarria entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Felix berriro ere ZarataZarautzen

astelehena, 16 uztaila, 2012

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioan Felixen bisita edukiko dugu berriro ere. Orain dela hilabete batzuk Puerto Ricoko taldeen errepasoa egin zigun berak. Biharko saioan berriz, Estatu Batuetako talde latinoei egingo die errepasoa.

Los Crudos, Dogma Mundista, Huasipungo, Tragatelo, Sin Orden, Cojoba, Mundo Muerto… Hamaika talde entzun ahalko ditugu gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzo Felixekin egin genuen saioa entzuteko, podcastean klik egin besterik ez duzue. Playlista berriz HEMEN duzue.

K-Town Fest jaialdiaz ZarataZarautzen

astelehena, 2 uztaila, 2012

Uztailaren 3ko ZarataZarautz irratsaioan Kopenhageko Umdogshuset Dortheavej-61 etxean izan den K-Town Fest jaialdiari errepasoa egingo diogu. Lagun Izoztua eta B Jauna izan ziren bertan Ekainaren 22tik 25era eta bertan ikusitako taldeak jartzeaz gain, kontatu daitezkeen anekdota batzuk ere errepasatuko ditugu. Beti bezela, FMko 99.3an (Zarautzen bazaude) edo internet bidez.

Atzo egin genuen saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Cayoren bisita ZarataZarautzen

astelehena, 18 ekaina, 2012

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioan Cayoren bisita edukiko dugu. Jaiotzez Zaragozarra den laguna, Euskal Herrian bueltaka dugu eta biharko saioa berarekin Zaragozako taldeen errepasoa egiteko aprobetxatuko dugu beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Cayorekin atzo Zaragozako taldeen inguruan eginiko saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Txaf berriro ere ZarataZarautzen

astelehena, 11 ekaina, 2012

Astearte honetako ZarataZarautz saioan Txafen bisita edukiko dugu berriz ere. Duela hilabete pare bat izan genuen gurean bere gustoko musika jartzen eta saio bakarrarekin ez zen nahikoa izan. Horregatik, bihar ere gurean edukiko dugu belarriak berotzen, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3an edo internet bidez.

Txafekin eginiko bigarren saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

DJ JP berriz ere ZarataZarautzen

asteartea, 5 ekaina, 2012

Ekainaren 5eko ZarataZarautz irratsaioan DJ JP edukiko dugu berriz ere gurean. Gaurko saioan, Perkoro zigilu alemaniarrari egingo diogu errepasoa. Diavolo Roso, Morser, Tumult edo Freak Show bezalako taldeen doinuak entzun ahalko dituzue beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko irratsaioa podcastean duzue beti bezala. Playlista berriz HEMEN.

Juanma izan genuen atzoko ZarataZarautz irratsaioan

asteazkena, 30 maiatza, 2012

B Jaunaren faltan, Juanma eduki genuen gonbidatu bezala ZarataZarautz irratsaioan. Atzo, txakur edo otso izena duten taldeei egin zien errepasoa, Wolfpack, Wolfbrigade, Lobo electrico, Slaugther and the dogs…

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Beste astearte zaratatsu baterako prest gaude

asteartea, 22 maiatza, 2012

Asteartea iritsi da eta ZarataZarauzko lagunak prest dugu. Ohiko agendari errepasoa egiteaz gain, Putzuzulon egongo diren kontzertuen inguruan hitzegingo dugu eta nola ez, gustoko dugun musika ere jarriko dugu. Gaurkoan Krixpin eta Lagun Izoztua bakarrik egongo gara gure gela arroxean baian umorea ez da faltako. Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko irratsaioa entzun nahi baduzue klikatu ezazue podcastean. Playlista berriz HEMEN.