Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Metralleta taldearen inguruan ZaratataraZen

astelehena, 27 otsaila, 2012

Urretxu-Zumarragako KKinzona irratiko ZaratataraZ irratsaioak Metralleta taldearen inguruko irratsaio berezi bat burutu dute, Tximas aske utzi zutela eta. ZarataZarautzen konpetentzia den saioak, Tximasen taldea denaren abesti batzuekin saio berezia egin du eta entzungai duzue arrosa irrati sareko webgunean edo hemen bertan, podcastean.

Juanmaren hilabeteko bisita ZarataZarautzen

asteartea, 21 otsaila, 2012

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan Juanma edukiko dugu gonbidatu. Gaurkoan, Japoniako zaratarik narratzenak jarriko dizkigu gurean. Disclose, Framtid, Noisecat edo Gloom bezalako taldeen abestiak entzun ahalko dira, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko saioa entzun nahi izan ezkero, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

DJ JP ZarataZarautzen

asteartea, 14 otsaila, 2012

Gaur gaueko ZarataZarautz irratsaioan DJ JP edukiko dugu gustoko duen musika jartzen. 90. hamarkadako bere talde gogokoak jarriko dizkigu ordu eta erdiko saioan. XMilk, Congress, Manifesto… Ez ahaztu FMko 99.3a sintonizatzea!!!

Atzo egin genuen irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

DDT zigiluaz ZarataZarautzen

asteartea, 7 otsaila, 2012

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan DDT zigiluaz jardungo gara. Atera dituzten diskoen kantu batzuk entzuteaz gain, Gatazka gunea ere edukiko dugu hizpide eta bertako kide bati eginiko elkarrizketa entzuteko aukera ere izango da. Guzti hau, gaur gauean, 21:30etatik aurrera FMko 99.3an edo internet bidez.

Atzoko saioa podcastean duzue beti bezala, playlista berriz HEMEN.

Beste astearte bat belarriak zulatzeko

asteartea, 31 urtarrila, 2012

Beste astearte zaratatsu bat iritsi zaigu eta nahiz eta aste honetako gonbidatuak azken unean huts egin digun, ordu eta erdiko saio bikaina prest dugu ZarataZarauzko lagunok.

Aste honetan, Defenestre Fest jaialdia izan zenaren laburpen txiki bat egiteaz gain, Hell Born Messiah taldearen abestiren bat jarriko dugu, bertako partaidea zen Danik agur esan digu eta (gogoratu talde honek Putzuzulon jo zuela). Honez gain, lan berri batzuei errepaso txiki bat egingo diegu (Criatura, Arale, Yaw…). Eta ahaztu gabe, asteroko agendari ere errepasoa egingo diogu.

Guzti hau, B Jauna eta Krixpinen laguntzaz, gaueko 21:30etatik aurrera, A Desalambrar irratsaioaren ostean.

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Defenestre Fest jaialdiaz jardungo gara ZarataZarautzen

astelehena, 23 urtarrila, 2012

Aste honetako irratsaioan Defenestre Fest jaialdiaz jardungo gara. Larunbat honetan Putzuzulo Gaztetxean ospatuko den jaialdiak 10 talde edukiko ditu bi oholtzetan. Arratsaldeko 17:00tan hasiko den festan talde hauek jardungo dira: Erantzun, Metralleta, Almax, Diswar, Kamorrah, Destierro, Derrota, Nerviosah, Pornosaurio eta Hell Division.

Astearte gauean, 21:30etatik aurrera egingo dugun saioan talde guzti hauen abestiak entzuteko aukera izango duzue.

HEMEN duzue Defenestre Fest jaialdiaren inguruan eginiko saioaren playlista. Irratsaioa berriz podcastean duzue.

Felixen bisita ZarataZarautzen

astelehena, 16 urtarrila, 2012

Aste honetako ZarataZarautzen Felixen bisita edukiko dugu beste behin ere. Eta oraingoan ere proposamen berezi batekin etorriko zaigu gurera. Jarraian berak idatzi digun mezutxoa:

Zer dute komunean musika estilo ezberdineko irudiko LP guzti hauek? Ba guztiak Alternative Tentacles zigiluak argitaraturikoak direla. 30 urte baino gehiago daramatza zigiluak “terrorismo kulturalean” murgilduta. Dead Kennedys, Amebix, D.O.A., Man is the Bastard, Alice Donut, B.J.K., Les Thugs, Dead & Gone eta beste hainbat talderen lanak kaleratu ditu

Gogoratu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera zita zaratatsua duzuela FMko 99.3an edo internet bidez.

Atzo Felixekin eginiko saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Juanmarekin urteko lehen saioa ZarataZarautzen

astelehena, 9 urtarrila, 2012

Urtarrilaren 10eko ZarataZarautz irratsaioan Juanma edukiko dugu berriz ere. Berak prestaturiko irratsaioan, Jimmy eta Jony izena daramaten Punk abestiei egingo diegu errepasoa. Hardcore eta Punk taldeek beraien abestietan asko erabiltzen dituzten izenak izanik, batzuei errepasoa egingo diegu. Gogoratu zita zaratatsua duzuela astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera.

2012ko lehen zarata kontzertua Putzuzulon!

ostirala, 30 abendua, 2011

2012an oraindik ez gara sartu baina lehen zarata kontzertua prest dugu iada. Urtarrilaren 3an,, asteartean, Italiako bi taldek bisitatuko dute Putzuzuloko oholtza.

REPULSIONE: power violence italiarraren hurrengo enperadoreak. Minutu bateko abestiak kriston abiaduran

xKATExMOSHx: abiadura handia, erritmo aldaketak, bandanak…galduezina!!!

Honen ondorioz aste hortako ZarataZarautz saioa egin gabe geratuko gara.

Mattingun ZarataZarautzen

astelehena, 26 abendua, 2011

Gabonak etorri diren bezala, Mattingun ere gurean edukiko dugu ZarataZarautz irratsaioan.

Bartzelonatik Zarautza itzuli zaigu egun batzuk pasatzera eta gure irratsaiora etorriko da beste behin ere musika apur bat jartzera (zentsura pasatzen badu).

Asteartean beraz, ohiko zita duzue gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an edo internet bidez.

Atzoko saioa beti bezala podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.