Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Humilitatekoak gaurko ZarataZarautz irratsaioan

asteartea, 18 urria, 2011

Estatu Batuetan bi hilabete biran egon ostean, derrigorrez ekarri behar genituen Humilitatekoak. Gaurko eguna aprobetxatuko dugu beraien biraren inguruan taldekideekin hitzegiteko, ea zer kontatzen diguten.

20110728_san_frantzizko_i_0929

Gogoratu, zaratarekin zita duzuela, gaur, asteartea, gaueko 21:30etatik aurrera eta Zarautzen ez bazaudete, internet bidez ere entzun dezakezuela, beti ere HEMEN klik eginaz.

Atzo Humilitatekoekin egin genuen irratsaioaren playlista HEMEN duzue. Irratsaioa berriz podcastean:

Monoa kentzeko irratsaioa

asteartea, 4 urria, 2011

Indonesiatik bueltan, ZarataZarautz irratsaioekin hasteko gogoz gara berriz ere. Ia denborarik ez dugu izan saioa prestatzeko baina dugun “monoa” nola edo hala pasa behar…

tximua

Biharko irratsaioan Krixpin eta B jauna izango ditugu soilik, Lagun Izoztua datorren astean itzuliko delarik. Gogoratu zita zaratatsua duzuela bihar, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera eta iada internetez ere Arraio entzutea duzuela

Urrirarte azken ZarataZarautz saioa

astelehena, 29 abuztua, 2011

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioa azkena izango da, Urrirarte behintzat. Diskoiraa taldeak Tailandia, Indonesia, Malasia eta Singapur aldean egin behar duen hilabeteko biraren ondorioaz, ez dugu saiorik egingo Irailerarte.

zaratazarautz1

Biharko saioan, hortaz, Krixpin, B Jauna eta Lagun Izoztua egongo gara sudurraren puntan jartzen zaigun musika zaratatsua ipintzen. Ez ahaztu gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratia sintonizatzea.

Egun honetako irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz HEMEN.

Gaur ere ZarataZarautz irratsaioa edukiko dugu

asteartea, 23 abuztua, 2011

Gaur asteartea izanik, ZarataZarautz saio bikain bat edukiko dugu, nola ez!!! Gaurkoan ordea,  Lagun Izoztuaren partaidetza zalantzan egongo da kontzertu heavy baten ondorioz.

kark

Gaurkoan, asteazkenean eta larunbatean Zarautzen egongo diren kontzertuez mintzatuko gara eta denbora badugu nobedade berri batzuez ere jardungo gara. Gogoratu Arraio Irratia sintonizatzea, gaueko 21:30etatik aurrera.

Hirukotea berriro ere ZarataZarautzen

asteartea, 16 abuztua, 2011

Uda lasaia izaten ari gara aurtengoan zarata kontzertu eta mugimendu aldetik. Baina ZarataZarauzkoek geratzeko intentziorik ez dugunez, belarriak astintzen jarraitzeko asmoa dugu. Abuzutaren 16ko saioan, Etsaiak, Anfack, Kontrasocial eta beste hainbat talde entzuteko aukera edukiko duzue.

anf

Gogoratu Arraio Irratia sintonizatzea, bihar, gaueko 21:30etatik aurrera.

Zaragozako taldeei errepasoa ZarataZarautzen

asteartea, 9 abuztua, 2011

Aste honetan, Zaragozako talde batzuen errepasoa egingo dugu ZarataZarautzen. Inguruan gainera ez dugu kontzertu gehiegi azken aldian beraz kontzertuen errepasoa datorren asterako utziko dugu.

mistkafer

Gogoratu asteartero bezala, zita zaratatsua duzuela gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhinetan.

Gaur ere belarriak zulatuko ditugu

asteartea, 2 abuztua, 2011

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik izango baina hala ere ohiko hirukotea belarriak zulatzeko gogoz sartuko da Arraioko gela arroxean. Amenaça, KaosarenerasoaK, Estricalla…

est

Gogoratu zita zaratatsua duzuela gaur gauean, 21:30etatik aurrera.

Atzoko irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz HEMEN.

Entzun atzo Mattingunekin egin genuen saioa

asteazkena, 27 uztaila, 2011

Atzo azkenean Mattingun izan genuen gurean gustoko duen musika (?) jartzen. Los Nikis, Crosta, Absurdo, Polo Pepo eta beste hainbat talde entzuteko aukera izan genuen. Honez gain, Putzuzulon igande arratsalde honetan dagoen kontzertuaz ere mintzatu ginen.

20096243670metralleta

Irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz HEMEN.

Azkenean Mattingun izango da gure irratsaioan

asteartea, 26 uztaila, 2011

Aurreko astean huts egin ostean, gaurko ZarataZarautz irratsaioan Mattingun edukiko dugu azkenik.

kark

Gaueko 21:30etatik aurrera, bere gustoko musika eta Bartzelona inguruan lortutako materialez mintzatuko gara gonbidatuarekin. Gogoratu ordu eta erdiko zarata saio itzela duzuela gaur gauean.

Entzun azken ZarataZarautz irratsaioa

asteazkena, 20 uztaila, 2011

Astelehenean Mattingun etorriko zitzaigula esan bagenizuen ere, Bartzelonara itzuli zaigu kontzertu bat ikustera. Hortaz, ohiko hirukotea egon ginen gustoko dugun musika jarri, nobedade berriak errepasatu eta kontzertuen berri emanez. Gaizkiñe, Sin Dios, Disco Volante, Metralleta….

mattttttttttt

Irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz HEMEN.