Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Entzun Felixekin egin genuen saioa

asteazkena, 23 otsaila, 2011

Atzo Felix lagunarekin Puerto Ricoko hardcore Punk mugimenduaz egin genuen irratsaioa sarean dago iada.

cojo

Saioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Puerto Ricoko musika mugimendua ZarataZarautzen

astelehena, 21 otsaila, 2011

Beste astearte zaratatsu bikain bat dugu prestatua aste honetarako ere. Otsailaren 22ko irratsaioan, Puerto Ricoko hardcore mugimenduaz mintzatuko gara gonbidatu berezi batekin, Felixekin alegia. Ordu eta erdi luzez, bertako talde mitikoez eta azken nobedadeez hitzegingo dugu.

felix

Gogoratu, zita zaratatsu bat duzuela, astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera, Putzuzulo Gaztetxean antolatu diren Memoria Historikoaren inguruko hitzaldiaren ondoren. Eta gogoratu, Zarautzen ez bazaudete internet bidez entzun dezakezuela HEMEN klik eginaz.

Entzun Citizen Kaneko kideekin eginiko saioa

asteazkena, 16 otsaila, 2011

Atzo Citizen Kane taldeko lagunekin eginiko irratsaioa entzuteko aukera dago iada. Irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Egun horretako playlista berriz, HEMEN.

Citizen Kane taldeko kideak ZarataZarautzen

asteartea, 15 otsaila, 2011

Otsailaren 15eko ZarataZarautz irratsaioan, Orioko Citizen Kane taldeko kideak edukiko ditugu.

citizen

Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean hainbat aldiz jo duen taldeko kideak elkarrizketatzeko aukera edukiko dugu eta baita beraien grabazioren bat entzuteko aukera ere.

Gogoratu, galdu ezinezko zita duzuela gaur, gaueko 21:30etatik aurrera, Hala Bedi irratiko A Desalambrar irratsaioaren ostean. Eta Zarautzen ez bazaudete, internet bidez ere entzun ahalko duzue HEMEN klik eginaz.

Entzun Juanmarekin egin genuen beste irratsaio bat

asteazkena, 9 otsaila, 2011

Atzokoan ere Juanma izan genuen gurean Punk mugimenduko emakume ahots batzuk errepasatzen. Irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Emakume ahotsak ZarataZarautzen

astelehena, 7 otsaila, 2011

Otsailaren 8ko irratsaioan Juanma edukiko dugu berriro ere gonbidatu bezala. Oraingoan gainera, emakume ahotsez beteko digu astero egiten dugu ordu eta erdiko saioa.

juanma

Punk mugimenduko emakume ahotsik onenak entzun nahi badituzue, gogoratu galdu ezinezko zita duzuela bihar asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera. Eta Zarautz cityn ez bazaudete internet bidez ere entzun dezakezue HEMEN klik eginaz.

Dirtaa taldeko kideak ZarataZarautzen

asteartea, 1 otsaila, 2011

Otsailaren 1eko irratsaioan, Dirtaa taldeko kideak edukiko ditugu. CD berri bat kaleratu dute eta honekin batera etenaldi txiki bat egingo dute. Guzti honetaz eta beste gauza gehiagotaz jardungo gara gaurkoan beraiekin.

dirt

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela gaur, gaueko 21:30etatik aurrera. Eta Zarauztik kanpo bazaudete internetez ere entzun dezakezuela HEMEN klik eginaz.

Atzo Peñarekin egin genuen irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

Entzun ezazue atzoko irratsaioa

asteazkena, 26 urtarrila, 2011

Atzo, urtarrilaren 25ean egin genuen ZarataZarautz irratsaioa sarean dago iada.

Saioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue

Hirukotea belarriak zulatzeko prest da

astelehena, 24 urtarrila, 2011

ZarataZarauzko ohiko hirukotea bueltan da zuen belarriak zulatzeko. Urtarrilaren 25eko saioa, nobedade berriekin hasiko dugu. Kamorrah eta Crani Septic taldeen elkarbanaturiko diska, Trashgression, Afonia… Honen ostean, astebukaera honetan dauden kontzertuen errepasoa ere egingo dugu.

Eta saioa ongi amaitzeko, gustoko dugun musika apur bat ere jarriko dugu, beti ere gure humore puntuarekin. Gogoratu irratsaio zaratatsu bat duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Entzun atzo Juanmarekin egin genuen irratsaioa

asteazkena, 19 urtarrila, 2011

Atzo Juanmarekin egin genuen irratsaioa entzungai dago iada. Ordu eta erdi luzez bere gustuko abestiak jartzen egon zitzaigun B Jauna eta Krispinen laguntzarekin.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Egun honetako playlista berriz HEMEN dago.