Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

21:30etan itxi itzazue etxeko lehio eta ateak

asteartea, 22 iraila, 2009

Mattingunen bisitaren ondoren, B jauna eta Lagun Izoztua bakarrik egongo dira gaurko ZarataZarautz irratsaioan. Gaurkoan, aste honetan egongo diren kontzertuen berri emateaz gain, azken aldian eskuratutako nobedadeen inguruan hitzegingo dute.

la55782fe8

Honez gain, Putzuzulon izan diren kontzertu batzuen inguruan hitzegingo dute eta bertako talde batzuen abestiez gozatzeko aukera ere izango duzue, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, FM-ko 99.3an.

Entzun atzoko irratsaioa!!

asteazkena, 16 iraila, 2009

Atzo Mattingunekin egin genuen irratsaioa sarean dago iada. Bertan, klasiko askotaz gozatzeko aukera izan genuen. Hala nola, Metallica, La Perrera, Black Sabbath edota Citizens Arrest bezalako taldeez gozatzeko aukera izan genuen.

matt

Irratsaioa entzuteko klikatu ezazue HEMEN. Egun honetako playlista berriz, HEMEN duzue.

Bueltatu gara oporretatik!!

asteartea, 15 iraila, 2009

Udako oporraldien ondoren, Arraio irratian burutzen dugu astearteroko saioa bueltan da. Gaurkoan gainera, ikasketa kontuengatik urrun joan behar zaigun lagun batekin egingo dugu irratsaioa.

mattinkanpora

Irailaren 15eko saioan, Diskoiraa taldeko Mattingunekin ibiliko gara zuen belarriak berotzen. ZarataZarauzko kolaboratzaile eta entzuleak, aste hontan bertan utziko digu eta guk gure despedida partikularra egingo diogu. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

ZarataZarautz irratsaioaren 3. urteurrena ospatuko dugu

asteazkena, 5 abuztua, 2009

3 urte daramatzagu jendearen belarriak berotzen zaratazarautzen, zarauzko irrati librean, Arraio irratian. 3 urte diy eszenaren talde berriak ezagutarazten, taldeei zein pertsonei elkarrizketak egiten, gure herriko talde zaratatsuak ezagutarazten, erakusten diy eszena ez dela musika bakarrik, konpromisoa eta ilusioz zu zeu zure gauzak egitea dela ere bai. Blog hau ere ireki dugu non diska gomendiak daude eta zarauzko punk hardcore taldeen informazio guztia bilatu dezakezu. Hau dana beti ere humorez bustita, gure ohiko arazo teknikoekin…. jjejejeje

Hiru urte zaratatsu hauek ospatzeko kontzertu/festa bat antolatu dugu Putzuzulo amets fabrikan, abuztuaren 10ean, astelehenean, 18tatik aurrera:

abuztuak_10

Ezereza: Zarauzko taldea, beste talde askotan parte hartzen duen jedeaz osatua (erantzun, diskoirää, Metralleta…). Hardcore punk azkarra melodiaz bustita.

Etacarinae:: Barnako kaletatik crust bortitza jorratzen duen taldea, minibira bat egiten ari dira estatu mailan Born/dead-ekin.

Born/dead: Hirugarren aldiz etortzen dira crusti hauek Euskal Herrira, punkcrust brutala eta konprometitua.

Puntual xamar hastea nahi dugu kontzertua (ahal dugun neurriyan) auzoko festak direlako. Parrilada veganoa izango dugu, txosnak, zarata, izerdia eta negar malkoak. Grabatzen saiatuko gera, badakizu dotore etorri…..

Gonbidatuta zaude!!!!!!!!!!!!!!!

Asteartero 21:30tatik 23ta zita zaratatsu bat duzu 99.3an

Entzun ezazue udako azken irratsaioa

asteazkena, 5 abuztua, 2009

Abuztuaren 4ean egin genuen irratsaioa irailerarte egingo dugun azken irratsaioa izan zen. Opor txiki batzuk hartuko ditugu eta. Bertan, aste honetan egongo diren kontzertuez gain eta Igandean aurkeztuko den diskaz hitzegin genuen.

zaratazarautz-bastonzilo-copia

Honez gain, gustoko talde elegante batzuk ere entzun genituen. Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Egun horretako Playlista ere HEMEN duzue.

Gaur ere Belarriak zulatuko ditugu

asteartea, 4 abuztua, 2009

Abuztuaren 4ko saioan, belarriak zulatzera itzuliko gara ZarataZarauzkoak. Aste honetako irratsaioan, Abuztuaren 5ean eta Abuztuaren 10ean burutuko diren kontzertuen berri eta joko duten taldeen informazioa emango dugu. Kontzertu hauetan, Inor Ez, Dictadura, Ezereza, Short Fuse, Born Dead edota Etacarinae bezalako taldeak joko dute.

metrdis

Honez gain, Abuztuaren 9rako prestatua dugun sorpresaz ere hitzegingo dugu. Guzti hau gaur, asteartea, gaueko 21:30etatik aurrera izango da.

Mattingunen bisita gaurko ZarataZarautz irratsaioan

asteartea, 28 uztaila, 2009

Uztailaren 28ko ZarataZarautz irratsaioan, Diskoiraa taldeko Mattingunen bisita izango dugu. B Jauna eta Lagun Izoztuarekin batera, zuen belarriak zulatzen ibiliko da, gaueko 21:30etatik aurrera.

Oraingo honetan, irratsaioa grabatu ahal izatea espero dugu.

matt

Entzun ezazue Uztailaren 14ko irratsaioa

asteazkena, 15 uztaila, 2009

Arraio irratia birmoldaketa lanetan dabil uda honetan eta honen ondorioz arazo tekniko asko ari gara edukitzen. Atzo, V/A – Euro Trash Retribution (Barbaric Thrash) Vol. VII bildumari errepaso polit bat nahi izan genion eman baina ordenagailuarekin izandako arazoen ondorioz ezin izan genuen mp3 formatuko abestirik jarri.

Hala ere, saio txukun bat egin genuen. Irratsaioa entzun nahi baduzue klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz, HEMEN duzue.

Azkartasunez beteko dugu ZarataZarautz irratsaioa

asteartea, 14 uztaila, 2009

Asteartero bezala, galdu ezinezko zita bat duzue oraingo honetan ere. Uztailaren 14ko saioan, V/A – Euro Trash Retribution (Barbaric Thrash) Vol. VII CD bildumako abestiez gozatzeko aukera izango duzue. Bertan, Europa osoko Trash, Powerviolence eta Fastcore doinuak lantzen dituzten taldeak aurkitu ditzakegu.

extremenoiseterrorgermanto

Honez gain, Extreme Noise Terror taldearen azken lana eta azken asteetan lortu dugun material berriza ere hitzegingo dugu. Guzti hau, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Entzun ezazue Disepelderekin eginiko irratsaioa

asteazkena, 8 uztaila, 2009

Diskoiraa taldeko Disepelderekin eginiko Uztailaren 7ko saioa entzungai duzue iada.

Irratsaioa entzuteko klikatu ezazue HEMEN

Playlista entzuteko berriz, klikatu ezazue HEMEN.