Archive for the ‘Kontzertuak’ Category

Humilitate eta Burux Lee taldeek Europar bira egingo dute

astelehena, 27 uztaila, 2009

Zarauzko Burux Lee eta Humilitate taldeak Europan zehar ibiliko dira abuztuko lehen astean. Nahiz eta talde hauetako partaideak beste bira askotan parte hartu, bi talde hauentzat lehen aldia izango da Europako toki ilunenetan joko dutena. Hala nola, Suitza, Alemania edota Txekian ibiliko dira jotzen.

burux

3rd Age Attack eta Arrautz Ustelak taldeak Putzuzulon

osteguna, 23 uztaila, 2009

Uztailaren 25ean, larunbatean, beste kontzertu zoragarri bat egongo da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan bi taldek joko dute.

arrautzustelak_web

Orion korrikalari profesionalak eta aurraunlari parrandazaleak baino gauza gehiago daudela frogatzeko, Arrautz ustelak HC taldeak joko du lehen. Beraiekin batera, iada Putzuzulon pare bat aldiz jo duen 3rd age attack taldea ariko da. Uztaila osoan zehar Europar biran ibili dira Galiziarrak eta birari amaiera emateko Zarautzen joko dute. Kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da.

Afraid taldeak Putzuzulon joko du gaur

asteazkena, 22 uztaila, 2009

Gaur, Uztailaren 22an, Italiatik biran datorren Afraid taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Veronako taldea, Uztaila bukaeran Euskal Herritik eta Espainiar Estatutik ibilko da kontzertuak ematen. Hala ere, Zarauzkoa izango da Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra.

Beraiekin batera, Oriokoak diren eta Punk zikina lantzen duten The Sastre taldeak joko du.

afraid-web

Gogoratu behar dizuegu, gaurko kontzertua eta hau, gaueko 23:00etarako amaiturik egon behar duela. Ondorioz, puntual etorri ezkero, Putzuzuloko kideek eta taldeko partaideek asko eskertuko dute.

Bi talde Danimarkarrek joko dute Putzuzulon

larunbata, 18 uztaila, 2009

Uztailaren 20an, astelehenean, sekulako kontzertua izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, iada etxekoak diren Karkaba eta Danimarkako DEHØJE HÆLE eta KVÆRN taldeak arituko dira.

kark

Askoek jakingo duzuen bezala, aste barruko kontzertuak 23:00etarako amaiturik egon behar dute. Ondorioz, asko eskertuko genuke 20:30etarako bertan egongo bazinateke.

Erantzun taldeak Arrano tabernan joko du

osteguna, 16 uztaila, 2009

San Pelaioak eta San Ferminak amaitu ostean, Arranopolako lagunak itzuli dira Zarauzko Herriko Tabernan ekitaldiak burutzera. Oraingoan, kontzertu batekin etorri zaizkigu. Gaur, Osteguna, Uztailaren 16an, Erantzun taldeak joko du. Kontzertua, gaueko 22:00etan hasiko da.

eran

Honez gain, Uztailaren 18an, Burux Lee taldearekin batera jotzen egongo dira Erantzundarrak, oraingoan Alegiko gaztetxean izango da, herriko festetan.

Ostegun zaratatsua Moganbon

asteartea, 7 uztaila, 2009

Ostegun honetan, Uztailaren 9an, galdu ezinezko kontzertu bat duzue Trintxerpeko Mogambo Aretoan.

prumyslova

Bertan, Zarauzko Humilitate taldeaz gain, Txekiar Errepublikatik Europar biran datozen Lycanthrophy eta Prumyslova SMRT Powerviolence taldeak egongo dira. Kontzertua arratsaldeko 20:30etan hasiko da PUNTUAL.

Inor ez taldeak Bilboko izar beltz ateneoan joko du

osteguna, 2 uztaila, 2009

Uztailren 4na, larunbatean eta Bilboko Izarbeltz ateneoan, kontzertu interesgarri bat entzun eta ikusteko aukera izango duzue. Bertan, Inor Ez Zarauztarrak, Madrileko People say, HC melodiko taldea eta Bartzelona aldeko Milenrama taldeak joko dute.

inorguai

Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da.

La URSS eta Hyokkais taldeak Putzuzulon!!

asteazkena, 1 uztaila, 2009

Igandean, Uztailaren 5ean eta Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Punk kontzertu ikusgarri bat izango duzue. Bertan, La URSS eta Hyokkais taldeak joko dute.

igandia_5

La URSS Granadarrek, hilabete bateko Europar bira ekin dute eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra Putzuzulokoa izango da. Hyokkaisekoak berriz, orain dela hilabete izan genituen Putzuzulon bere D-Beat doinuak astintzen. Kontzertu hau gaueko 21:00etan hasiko da, 23:00etarako amaitua egon behar du eta.

Badatoz San Pelaioak

asteazkena, 24 ekaina, 2009

Ekainaren 25, 26, 27 eta 28an Zarauzko San Pelaioak izango ditugu gure herrian. ZarataZarataZarautz webguneak beraz, oporraldi txiki bat hartuko du egun horietan, ratero eta bortxatzaileen artean festaz gozatzeko.

festiya_27

Gure partetik, festara hurbiltzea gomendatzen dizuegu, makina gauza eta ekintza izango ditugu egiteko. Baina bereziki, Ekainaren 27an izango den kontzertura gonbidatu nahi dizuegu. Bertan, Txixaparrazta talde mitikoaren berragerpena izango dugu. Dutxatu gabeko zikin hauek, kontzertua eskeiniko dute denbora batean isilean egon ondoren. Beraiekin batera, MKT-ko lagunaka ere izango dira, sentimenduz beteriko doinuak astintzen. Kontzertu hau, arratsaldeko 20:00etan hasiko da.

Beraz, webgune hau bisitatzen duzuenok, gonbidatuak zaudete San Pelaioetara.

Dictadura taldearen estreineko kontzertua Getariako Gaztetxean

astelehena, 22 ekaina, 2009

Ekainaren 23an, asteartean, Zarauztar lagunez osaturiko talde berri baten estreineko kontzertua izango dugu Getariako Gaztetxean. Bertan, Dictadura taldeak lehen kontzertua emango du. Zülo, Metralleta, Ezereza eta Street Alarmeko jendeaz osaturiko taldea dugu honakoa, baita Afonia eta Hell Divisioneko partaideren bat ere.

limp-wrist

Beraiekin batera, Europar biran dabiltzan Limp Wrist Hardcore Gay taldea eta Frantziako Face Up to It taldeak ere joko dute. Limp Wrist taldea aski ezaguna da gaur egungo eszenan. Hardcore azkarra lantzen dute eta Los Crudos bezalako partaideez osaturik dago. Face Up to It talde Frantziarrak ere, Hardcore oso azkarra burutzen du. Trintxerpeko Moganbo aretoan ikusteko aukera izan genuen orain dela pare bat urte eta espero dugu aurrekoan bezain kontzertu itzela eskeintzea.

Kontzertua, arratsaldeko 20:30etan hasiko da. Ez ahaztu bainu jantzia ekartzea. Gogoratu ere, kontzertu honen ondorioz, aste honetan ez dela ZarataZarautz irratsaiorik egongo