Archive for the ‘Taldeak’ Category

Inor Ez taldeak Amurrioko La Cuadran joko du

astelehena, 10 abuztua, 2009

Inor Ez talde Zarauztarrak, Amurrioko La Cuadra etxe okupatuan joko du Abuztuaren 10ean, astelehenean.

amurrio

Bertan, Irkhala, The Black Gramola Conspiracy, Orduñako Itxaropen zikina eta Mandril bakarlari Madrildarrarekin joko dute.

Kontzertua, arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

Metralleta eta Diskoiraa taldeen beraien elkarbanaturiko lana aurkeztuko dute

ostirala, 7 abuztua, 2009

Metralleta eta Diskoiraa Zarauztar taldeek orain dela 2 hilabete inguru kaleraturiko elkarbanatutako diska aurkeztuko dute. Aurkezpen berezia egin nahi izan dute bi taldeek, lagunartekoa eta sinplea egin nahi dute.

metradisk

Horretarako, Abuztuaren 9an, igandean, Vistalegreko entsegu lokaletan aurkeztuko dute. arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Honen ostean, Getariara joateko gomendioa ere luzatzen dugu, MKT taldeak joko du eta.

ZarataZarautz irratsaioaren 3. urteurrena ospatuko dugu

asteazkena, 5 abuztua, 2009

3 urte daramatzagu jendearen belarriak berotzen zaratazarautzen, zarauzko irrati librean, Arraio irratian. 3 urte diy eszenaren talde berriak ezagutarazten, taldeei zein pertsonei elkarrizketak egiten, gure herriko talde zaratatsuak ezagutarazten, erakusten diy eszena ez dela musika bakarrik, konpromisoa eta ilusioz zu zeu zure gauzak egitea dela ere bai. Blog hau ere ireki dugu non diska gomendiak daude eta zarauzko punk hardcore taldeen informazio guztia bilatu dezakezu. Hau dana beti ere humorez bustita, gure ohiko arazo teknikoekin…. jjejejeje

Hiru urte zaratatsu hauek ospatzeko kontzertu/festa bat antolatu dugu Putzuzulo amets fabrikan, abuztuaren 10ean, astelehenean, 18tatik aurrera:

abuztuak_10

Ezereza: Zarauzko taldea, beste talde askotan parte hartzen duen jedeaz osatua (erantzun, diskoirää, Metralleta…). Hardcore punk azkarra melodiaz bustita.

Etacarinae:: Barnako kaletatik crust bortitza jorratzen duen taldea, minibira bat egiten ari dira estatu mailan Born/dead-ekin.

Born/dead: Hirugarren aldiz etortzen dira crusti hauek Euskal Herrira, punkcrust brutala eta konprometitua.

Puntual xamar hastea nahi dugu kontzertua (ahal dugun neurriyan) auzoko festak direlako. Parrilada veganoa izango dugu, txosnak, zarata, izerdia eta negar malkoak. Grabatzen saiatuko gera, badakizu dotore etorri…..

Gonbidatuta zaude!!!!!!!!!!!!!!!

Asteartero 21:30tatik 23ta zita zaratatsu bat duzu 99.3an

Humilitate vs Burux Lee European Total Harrokeriya Tour (I)

astelehena, 3 abuztua, 2009

Zemouz gea? holandako lurretan gaude “total harrokeriya 09 europe tour-eko” kideak. Paris ondoko Versalles hirian eman genuen lehen gaua. Gau lasaia pasa genuen bidaiko nekeak deskansatze aldera. Bertan gure Zeta Reticuli eta Revoc taldeko kideen etxean egin genuen lo aurreko alditan bezala.

Bira honetako lehen egunak turisteatzeko genituen, lehen lau egunetan kontzerturik ez baikenuen. Baina azken unean Holandako Den Bosch herriko squat batean jotzeko aukera eman ziguten eta bertara joan ginen Parisetik zuzenean. Herri polita eta kuriosoa honakoa eta Don d toll squata erraz aurkitu ostean herrian zehar paseo bat eman dugu. Kontzertua azken unean lotua izan da beraz jende gutxi espero da. gaur berean beste bi festa daude herriko beste bi squatetan beraz zaila izango da jende asko biltzea.

Kontzertuko tokia oso toki polita da. Goxoa eta txukuna. Moketa goxo batek inguratzen du lokal guztia eta akustika ikaragarria. afaldu eta kafearen ostean kontzertuari ekin diogu. ikusle askorik gabe baina oso giro polita eta lagunartekoa. Bertako jendea gustora geratu da ooso eta gu ere bai. Kontzertu honek lehen egun turistei bira honetara etorri garen arrazoia gogorarazten balio izan digu. Musikari presentzia eman lehen egun hauetan eta ampliak piztu eta sokei egurra emateko gogoa handitu digu. Baina oraingoz bi egun pasa behar ditugu amsterdamen jotzeari ekin aurretik. beraz… paseatu eta txokoak ikustera.

Amsterdamera iritsi eta berehala kokatu gara. Gustoko diutgun txokoetara jo dugu zuzenean: aurrez jotzen ibilitako bi squat eta disko denda pare bat. eta ondoren lotako tokia lotu dugu gure lagun Sanneren etxean eta berriz kalera Holandako Tipikokeriak egin eta ez hain tipikokeriak bizitzera. Barre asko egin dugu hemen kaleetan ikusten diren gauza bereziekin… giriak itxu itxu eginda eta balantzaka ikusteak badu bere grazia.

Gaur beste egun bat igaroko dugu Amsterdamen. Ekintza pare batez informatu gaituzte eta ikusi nahi dutugun pare bat museo ere baditugu agendan beraz eguna ere kompleto joango da gaurkoan. Torturaren museoa eta beste bi txoko ezagutu eta relax pixkat. Bihar manheim aldrea egingo dugu salto. 480 km Alemaniara eta musikarekin hasteko garaia izango da. kargatu, deskargatu, ampliak piztu, kableak jaso eta zarataz gozatu. mono handia dugu ampliak gauero gauero pizteko eta bihartik aurrera egunero kontzertuak ditugu. 7 kontzertu. manhein, berlin, poznam, …. baina goazen egunez egun…egun bakoitza bizitezn eta gozatzen. gaur amsterdam. bihar biharkoa.

Short Fuse taldea Putzuzulon

astelehena, 3 abuztua, 2009

Beste behin ere, ZarataZarauzko kideen eskutik, Inor Ez, Dictadura eta Short Fuse taldeak ikusteko aukera izango dugu, abuztuaren 5ean, asteazkenean.

short-web-copia

Inor Ez Zarauztarrak, Estatu Espainiarrean ibili dira egun batzutan kontzertuak eskeintzen eta Zarautzen emango duten hau bira txiki honen amaierako kontzertua izango da. Dictadurakoek berriz, beraien bigarren kontzertua eskeiniko dute. Uztailean, Getariako Gaztetxean ikusteko aukera izan genituen Limp Wrist eta Face Up To It taldeekin batera. Metralleta, Ezereza edota Afonia bezalako taldeetako partaideez osaturiko taldea dugu honakoa. Putzuzuloko oholtzara igotzen azkenak izango direnak, Short Fuse alemaniarrak dira. Alemaniarrak Europar biran dabiltza eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra honakoa izango da. Kontzertua, 20:30etan hasiko da.

Humilitate eta Burux Lee taldeek Europar bira egingo dute

astelehena, 27 uztaila, 2009

Zarauzko Burux Lee eta Humilitate taldeak Europan zehar ibiliko dira abuztuko lehen astean. Nahiz eta talde hauetako partaideak beste bira askotan parte hartu, bi talde hauentzat lehen aldia izango da Europako toki ilunenetan joko dutena. Hala nola, Suitza, Alemania edota Txekian ibiliko dira jotzen.

burux

Erantzun taldeak Arrano tabernan joko du

osteguna, 16 uztaila, 2009

San Pelaioak eta San Ferminak amaitu ostean, Arranopolako lagunak itzuli dira Zarauzko Herriko Tabernan ekitaldiak burutzera. Oraingoan, kontzertu batekin etorri zaizkigu. Gaur, Osteguna, Uztailaren 16an, Erantzun taldeak joko du. Kontzertua, gaueko 22:00etan hasiko da.

eran

Honez gain, Uztailaren 18an, Burux Lee taldearekin batera jotzen egongo dira Erantzundarrak, oraingoan Alegiko gaztetxean izango da, herriko festetan.

Ostegun zaratatsua Moganbon

asteartea, 7 uztaila, 2009

Ostegun honetan, Uztailaren 9an, galdu ezinezko kontzertu bat duzue Trintxerpeko Mogambo Aretoan.

prumyslova

Bertan, Zarauzko Humilitate taldeaz gain, Txekiar Errepublikatik Europar biran datozen Lycanthrophy eta Prumyslova SMRT Powerviolence taldeak egongo dira. Kontzertua arratsaldeko 20:30etan hasiko da PUNTUAL.

Formazio aldaketa Metralleta taldean

ostirala, 3 uztaila, 2009

Taldekide baten lan arazoen ondorioz, Metralleta taldeak formazio aldaketa bat jasango du. 6 hilabetetan zehar, boskote izatetik laukotera pasako da. Formazio honekin, ahalik eta azkarren zuzenekotara itzultzea espero dute.

txaims

Bitartean gozatu ezazue orain arte argitaraturiko lanekin:

Split Metralleta/Kobory (2008)
Split Metralleta/Diskoiraa (2009)

Inor ez taldeak Bilboko izar beltz ateneoan joko du

osteguna, 2 uztaila, 2009

Uztailren 4na, larunbatean eta Bilboko Izarbeltz ateneoan, kontzertu interesgarri bat entzun eta ikusteko aukera izango duzue. Bertan, Inor Ez Zarauztarrak, Madrileko People say, HC melodiko taldea eta Bartzelona aldeko Milenrama taldeak joko dute.

inorguai

Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da.