Malisa Bahat eta Nailed In Putzuzulon

24 apirila, 2017

Apirilaren 25 gauean, Europatik biran dauden bi talde Kroaziar zuzenean egongo dira zarata egiten Zarauzko Gaztetxean. Malisa Bahat screamo doinuak ditu nagusi. Nailed In taldea, berriz, hardcore zapatila koordenadetan mugitzen dira.

ZarataZarautz berri bat dugu gaur

18 apirila, 2017

Astearte berri bat datorkigu eta gaur ere ZarataZarautz irratsaioa egingo dugu. B Jauna faltako zaigu gauean, oporretan dago eta. Baina Lagun Izoztua eta Krixpin bertan egongo dira belarriak zulatzeko prest, beti bezela, gaueko 21:30etatik aurrera.

Aste honetako saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Ernia taldekoak ZarataZarautzen

11 apirila, 2017

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Ernia taldeko kideak edukiko ditugu. Diska berria kaleratu digute zarauztarrek etaberau aurkeztuko dute Arraioko uhin libreetan. Guzti hau, beti bezala, gaurko 21:30etatik aurrera.

Ernia taldekoekin eginiko irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.

Veto eta Hirnsaule Putzuzulon

10 apirila, 2017

Apirilaren 10 gauean Europa zaharretik kontzertu biran datozen bi talde zuzenean ariko dira Zarauzko gaztetxean. Alde batetik Alemania aldetik datozen Hirnsaule bandak punk doinuak ekarriko ditu. Bestetik Veto frantziarrak, hardcore punk doinu azkarretan.

Javi Destruye ZarataZarautzen

4 apirila, 2017

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Javi Destruyeren bisita edukiko dugu. Azken aldian Ezin Izan taldearen inguruan jardun genuen berarekin, taldeko abeslaria da eta. Oraingoan ordea, gustoko dituen abestiak jarriko ditu gurean. Gaueko 21:30etatik aurrera zita zaratatsua duzue Arraio irratian.

Jabirekin egin dugun irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

Tatto Circus jaialdiaz ZarataZarautzen

28 martxoa, 2017

Aste honetako ZarataZarautz saioan Tatto Circus jaialdia izango dugu hizpide. Añorgako Firestone lantegi okupatua burutuko da aurten presoen aldeko piercing eta tatuaja jaialadi solidarioa. Guk, antolaketan ibili den kide bat elkarrizketatuko dugu eta 3 egunez egongo den guztiaz jardungo gara. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

Juanma ZarataZarautzen

21 martxoa, 2017

Aste honetan Juanma etorriko zaigu gure irratsaiora belarriak zulatzera. Oraingoan ordea ez dakigu ze talderen aestiak jarriko dizkigun. Hortaz, guretzat ere sorpresa izango da, beti bezela, gaueko 21:30etatik aurrera.

Aste honetako saioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotea ZarataZarautzen

14 martxoa, 2017

Aste honetan ere ez dugu gonbidaturik edukiko ZarataZarautz irratsaioan. Baina ordu eta erdiz musika zaratatsua entzuteko parada eduko duzue beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Aste hontako irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

Disrupt taldearen monohrafikoa ZarataZarautzen

7 martxoa, 2017

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa talde bati eskeiniko diogu, Estatu Batuetako Disrupt taldeari alegia. Ordu eta erdiz, Crust talde mitiko honen diskografiari errepasoa egingo diogu, aste honetako agenda ahaztu gabe.

Disrupten monografikoa entzun nahi baduzue podcastean duzue. Playlista HEMEN.

Aitor Apurtu ZarataZarautzen

28 otsaila, 2017

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan gonbidatu berri bat edukiko dugu. Irungoa den Aitor Apurtu etorriko zaigu musika jartzera. Apurtu taldeko kideak, bere irratsaio propioa du Antxeta irratian, Bidasoa Attack izenekoa. Oraingoan gure uhin libreetan entzun ahalko da bere ahotsa.

Aitorrekin egin dugun saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.