Metralleta taldearen 7 hatzbeteko berria prest da

18 urria, 2016

Metralleta taldearen lan berria kalean da iada. 2012. urtean kaleratu zuten LParen ostean, 9 abestiz osaturiko 7 hatzbetekoa prestatu dute. Beti bezela, abiadura eta amorruz beteriko diska dugu hau.

OB-GD17-001.pdf

Lan hau plastiko formatuan lortu nahi baduze, Metralletaren kontzertuetan edo honako zigiluei eskatu ahal diezue:

In My Heart Empire
Discos Enfermos

La Humanidad es La Plaga

I Feel Good Records

Eta binilorik entzun ezin baduze eta diska osorik entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Ezin Izan taldekoak ZarataZarautzen

10 urria, 2016

Aste honetako ZararaZarautzirratsaioan, Ezin Izan taldeko kidren bat edukiko dugu. Urte luzez kontzertuk ematen ibili den taldea daEzin Izan eta aurten atera duten azken diska aurkezteaz gain, beraien ibilbideari errepasoa egingo diogu. Ha dena beti bezela FMko99.3an.

ezin izan_urriak11

Atzo Javirekin egindako saioa podcastean duzue. Plaista HEMEN.

Bihar ez dugu saiorik egingo

3 urria, 2016

Bihar ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo Orioko Gaztetxean antolatu duten kontzertu honen ondorioz:

14344151_825250880911708_3031759184079973564_n

Datorren astean itzuliko gara saio berri batekin.

Hilkar taldeko kideak aste honetan

26 iraila, 2016

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Hilkar taldeko kideak edukiko ditugu. Uda hasieran diska berria kaleratu zuten eta berau aurkezten egongo dira gurean gaueko 21:30etatik aurrera.

irailak27_hilkar

Hilkarrekin eginiko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

denboraldi berriari ekingo diogu Arraio Irratian

19 iraila, 2016

ZarataZarautz saioaren 11. denboraldia bihar hasiko dugu Arraio Irratian. Gaueko 21:30etatik aurrera uda honetan lortu ditugun disko eta nobedadeei errepasoa egingo diogu B Jaunak eta Lagun Izoztuak.

irailak_20_lehena

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

IXO! eta SUICIDAS Putzuzulon

16 abuztua, 2016

Abuztuaren 21an Suicidas eta Ixo! zuzenean ariko dira Putzuzulo Gaztetxean.

Suicidas: Zarauzko Gaztetxean izango da Suicidas taldea berriro ere, honakoan, ‘Baile de mascaras’ biraren barnean. Ep berria dute besopean, beste bi abesti ozen-ozen koreatzeko!!!

Ixo!: Beraiekin batera andoaingo talde berri bat izanen da: Ixo! Biko formatuan, 80. hamarraldiko hardcore doinuak nagusi izango dira nagusi. Honakoa, taldearen hirugarren emanaldia izanen da.

Edorta Langara: Ahotsa eta gitarra (90 hamarraldiko Andoaingo WE! hardcore taldeko kidea)
Joxe Caballero: Bateria (Jupiter Jon taldeko baxularia, Dollmen, Mar de Cristal,…)

suicidas-ixo988297531470646459

Punk kontzertua Putzuzulon

14 abuztua, 2016

Putzuzulo Gaztetxean musika egitarauak ez du etenik. Oraingoan Punk kontzertu ederra antolatu dute abuztuko astearte bero eta aspergarri batean! Hiru izanen dira zuzenean ariko diren taldeak. Gogoratu kontzertuek 23:00etarako amaiturik egon behar dutela, beraz puntual ibili.

TALDEAK

PATOPATO (hemen gertukoak)
ASESINATO DEL PODER (aviles)
OPRESION (aviles)

patopato-asesinato-del-poder-opresion3109318361470093508

Daudyflin eta Teodora Barbarie Putzuzulon

12 uztaila, 2016

Astelhen honetan, uztailaren 18an, Hardcore kontzertua edukiko dugu Putzuzulon. Bertan Islandiatik datozen Daudyflin eta Iruñeako Teodora Barbarie taldeak edukiko ditugu.

Gogoratu aste barruko kontzertuek 23:00etarako amaiturik egon behar dutela, beraz, puntual etor zaitezte.

IMG-20160712-WA0001

Denboraldiko azken ZarataZarautz irratsaioa

11 uztaila, 2016

Aste honetan denboraldiko azken ZarataZarautz irratsaioa egingo dute Krixpin eta B Jaunak. Merezitako opor batzuen aurretik ordu eta erdiko saio zaratatsua izango duzue asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratian.

uztailak_12_azkena

Torso eta Metralleta Getarian

28 ekaina, 2016

Gaur hardcore kontzertu itzela edukiko dugu Gazteizko Gaztetxean. Bertan, Estatu Batuetatik biran datorren Torso taldea edukiko dugu. Eta beraiekin batera, aspaldian zuzenekorik eman ez duen Metralleta Zarauztarrak ere.

13524524_10153550338156712_7387733007700648741_n