Punk hardcorearekin zita ostegun honetan Donostiako Txantxarreka gaztetxean! Managaitz, Artritis eta Juventud Infinita taldeek osatuko dute arrats gabeko afitxa!
Managaitz taldea Txantxarrekan
10 azaroa, 2015Ritxarren bisita ZarataZarautzen
9 azaroa, 2015Zarata kontzertuak Putzuzuloren 10. urtemugan
4 azaroa, 2015Astebukaera honetan zarta kontzertuak edukiko ditugu Putzuzulon. Igandean hasiko gara bazkari begano batekin. Eta honen ostean Zaragozako Warsong eta Schwach talde alemaniarra edukiko ditugu oholtza gainean.
Astelehenean berriz, etxekoak diren Ernia eta Holanda aldeko Krush talde zaratatsuak izango ditugu 21:30etatik aurrera.
Txaf izan dugu ZarataZarautz saioan
4 azaroa, 2015Aste honetako ZarataZarautz saioan, bingoan jolasten pasa dugu gure lagun Txafekin. ordu eta erdi luzez eta bingoko bolatxoen laguntzaz, hainbat talderen abestiak entzun ahal izan ditugu. Inork bingo egitea lortu ez zuenez, beste saio batean jarraituko dugu jolasean.
Bitartean, saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Entzun Mariminekin egindako ZarataZarautz saioa
28 urria, 2015Atzo Mariminekin egin genuen ZarataZarautz saioa entzungai duzue. Ordu eta erdiko saioan, bere gazte garaitako punk taldeen abestiak entzun ahal izan genituen. Ultimo Resorte, Ramones, The Damned, The Clash…
Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Ernia, Managaitz eta No Retorno taldeak Arranon
22 urria, 2015Atzoko ZarataZarautz saioa entzungai duzue
21 urria, 2015Atzo egin genuen ZarataZarautz saio berri bat entzungai duzue iada. Piss, Sendabelarrak, Daily Ritual, The Stops eta beste hainbat talderen abestiak jarri genituen ordu eta erdiz. Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN
Atzoko ZarataZarautz saioa entzungai duzue
14 urria, 2015Atzo beste ZarataZarautz irratsaio bat izan genuen. Alfabetuko 3 hizki hartuta, talde beterano eta berri batzuei errepasoa egin genien. E150, Circle Jerks, Rainbow Of Death, RkeR, Cryptic Slaughter…
Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Managaitz eta Rvivir taldeak Trintxerpeko Moganbo Aretoan
7 urria, 2015Trintxerpeko Moganbo Aretoak ateak zabaldu berri ditu aurtengo denboraldirako eta ostegunean, Urriaren 8an, hardcore kontzertu itzel bat edukiko dugu. Oholtzara igotzen lehen taldea Zarauzko Managaitz izango da eta hauen ostean, Estatu Batuetatik biran datozen Rvivir taldea izango dugu. Kontzertua 20:30etan hasiko da.
Atzoko saioa entzungai duzue
7 urria, 2015Atzo beti bezala ZarataZarautz saioa eduki genuen Arraio Irratian. Hirukoteak urriko lehen saioa burutu zuen eta hainbat talde entzuteko parada izan genuen. Karkaba, Cerdos Compases, Ezin Izan, World Burns To Dead… Ordu eta erdiko saio bikaina podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN










