Metralleta eta Ernia taldeek Beasaingo Gaztetxean joko dute ostiral honetan, Maiatzaren 3an. Subeltz Gune Antiautoritarioak antolatuta, Diswar, Enolagay eta Teodora Barbarie taldeekin joko dute, eta honen ostean DJ Kreature eta DJ Koteilekun disko jartzaileak edukiko ditugu. Guzti hau gaueko 23:00etatik aurrera izango da baino lehenago afari beganoa edukiko du bertara gerturatzen den edonork.
Metralleta eta Ernia taldeek Beasaingo Gaztetxean joko dute
1 maiatza, 2013Entzun atzo hirukoteak egin genuen saioa
1 maiatza, 2013Asteartero bezala ZarataZarautz saioa egin genuen Arraio Irratian eta oraingoan, saioa osatzen dugun guztiak izan ginen bertan. Ordu eta erdiz, gustoko ditugun taldeak entzuteko aukera izan zenuten eta bide batez, inguruko kontzertuen agenda ere zabaldu genuen gure uhin libreetatik. Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Hirukotea bueltan da ZarataZarautzen
22 apirila, 2013Aurreko astean Juanma izan genuen arren, B Jaunaren ahotsik ezin izan zenuten entzun. Aste honetan ez dugu gonbidaturik edukiko baina saioa egiten dugun hirukotea bertan izango gara zuen belarriak zulatzen. Apirilaren 23ko saioan, gure eskutara iritsi diren nobedade berriak edukiko ditugu eta hemendik gutxira Putzuzulon egongo diren kontzertuei ere errepasoa egingo diegu.
Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Sokoa Salvation Fest jaialdia Orion
17 apirila, 2013Ostiral honetan, Apirilaren 19an, lau talderen kontzertua edukiko dugu Orioko Oilagorra lokalean. Lau taldeen artean Zarauzko Erantzun eta Ernia edukiko ditugu eta baita Orioko Can’t Explain eta Arrautz Ustelak.
Doomsisters eta Whoresnation Putzuzulon
16 apirila, 2013Doinu astunak eta azkarrak nahastuko ditugu igande honetan Zarauzko gaztetxian. Bi talde frantziarren bixita izango dugu, Doomsisters eta Whoresnation. Igande ilun bat Putzuzuloko gela ilunean, gaueko 21:00etatik aurrera.
Juanma PowerPop-aren inguruan
15 apirila, 2013Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Juanma edukiko dugu bere hilabeteroko bisitan. Bihar eta gaueko 21:30etatik aurrera, aspalditik hitz eginda genuen Power Pop taldeen inguruan jardungo gara.
Beraz gogoratu zita zaratatsua (?) duzuela gure gela arroxetik, gaueko 21:30etatik aurrera.
Atzo Power Pop saiorik ez genuen izan baina Juanma eduki genuen gurean. Saioa Podcastean duzue, playlista berriz HEMEN.
Diskoiraa taldearen dokumentala laster kalean
9 apirila, 2013Diskoiraa taldearen 2011ko Asiar biraren dokumentaltxoa egiten ari gara. Apirila amaierarako bukatua egotea espero dugu. Oraingoz, aurrerapentxo bat jarri dugu sarean. Dokumentala bera, Diskoiraak kaleratu behar duen azken LParekin banatuko da seguruenik.
Kirxpinen urteak ospatzeko irratsaioa
8 apirila, 2013La Casa Fantom eta Can’t Explain taldeek aurreko astean eman zuten kontzertuaren ondorioz, ez genuen saiorik egin. Baina aste honetan gogo biziz gatoz zuen belarriak zulatzera. Gainera, gure bekaduna den Krixpinen urteak izango dira bihar eta irratsaio-parranda moduko bat egingo dugu.
GOnbidatuak zaudete gure biharko saioa entzutera eta Putzuzuloko lehen solairura igotzen bazarete, Krixpinek aterako dizkigun zerbezak edateko aukera ere edukiko duzue.
Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Bernays Propaganda eta Pinotxet Putzuzulon
4 apirila, 2013Datorren ostegunean, Apirilaren 11ean, bi talde edukiko ditugu Putzuzuloko oholtza gainean. Bernays Propaganda Mazedoniarrak bigarren aldiz edukiko ditugu Zarautzen, beraien diska berria aurkezten eta erritmo dantzagarriekin gure gerriak dantzan jartzeko gogoz etorriko zaizkigu. Beraiekin batera, Urnietako Pinotxet taldea izango dugu ere.
La Casa Fantom eta Can’t Explain Putzuzulon
28 martxoa, 2013Apirilaren 2an, asteartean, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean izango dugun kontzertuaren berri eman nahi dizuegu. Gaueko 22:00tan hasita bi talde hauek izango ditugu ikusgai eta entzungai;
Alde batetik La Casa Fantom taldea, Noruegatik datorren musika egitasmoa da. Bateria eta baxuaz osaturiko biko formazioan, tentsioa, intentsitatea eta emozio musikatuak uztartuzko dituzten indarrez beteriko emanaldi oldarkorretan.
Beste alde batetik Cant Explain taldea, Orio aldetik datorkigun taldea dugu hauxe. Rock eta grunge musikaren nahasketa burutzen duen power trio bat da honakoa.
Galdu ezinezko zita musikazale denentzat.









