Bartzelonatik bixita ZarataZarautzen

25 martxoa, 2013

Aste honetako ZarataZarautz saioan Bartzelonako bi lagunen bixita edukiko dugu, Mattin IZ eta Saioa edukiko ditugu gure gela arroxean. Zarautzen egun batzuz izango ditugu eta gure saiora hurbiltzeko gonbiteari baiezkoa eman diote. Beraz, bihar, gaueko 21:30etatik aurrera Bartzelonako doinu zaratatsu batzuk, ohiko agenda eta gure humore bikaina entzun ezazue.

martxuak_26

Atzo Saioa eta Mattinekin eginiko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Managaitzen kontzertua Putzuzulon

20 martxoa, 2013

Igande honetan, Martxoaren 24ean, igandean, hardcore kontzertua izango da Putzuzulon. Bertan hiru talderen saioa izango dugu. Lehenak, etxean jokatzen duten Managaitz izango dira. Eta hauen ostean, Madriletik datozen Obediencia eta Norbegiako Lucky Malice.

KARTEL_mana_web

Beraz, Hardcore, Punk eta emakume ahotsez bustiriko igande arratsalde bat eduki nahi baduzue, hurbildu Putzuzulora eta bidali Errealaren partidua popatik hartzera.

Lagun Izozturik gabeko ZarataZarautz saioa

19 martxoa, 2013

Badakit ZarataZarautzeko entzule finek Lagun Izoztuaren falta izugarri botako dutela baina gaurko saioan, Krixpin eta B Jaunaren presentziarekin konformatu beharko zarete. Aste honetan, gonbidaturik ez da izango baina bai nobedade berriak, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

martxuak_19

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hardcore kontzertua Putzuzulon

13 martxoa, 2013

Ostiral honetan, Martxoaren 15ean, hardcore kontzertua izango da Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Bilboaldeko Inserta, Mallorkako Pollos Hermanos eta Bermeoko Magnetico Grupo Robot taldeak egongo dira gaueko 22:00etatik aurrera.

martxoak_15_13-03-15_web

Juanmarekin antimilitarismoaren inguruan

12 martxoa, 2013

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan Juanma etorriko zaigu eta oraingoan, 80 eta 90 hamarkadetan insumisioaren aldeko eta militarismoaren aurkako sorturiko abestiak entzuteko aukera izango dugu beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera

anti

Atzo Juanmarekin egin genueen saioa, ohi den bezala podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Managaitz taldeak Mogambon joko du

7 martxoa, 2013

Managaitz taldeak Trintxerpeko Mogambo aretoan joko du larunbat honetan, Martxoaren 9an. Bertan, Iparraldeko Kuma No Motor eta Bartzelona aldetik datozen El Punto Devil eta The Crowd taldeekin egongo da.

kontzert martxoa 9


Emakumeek eginiko zarata aste honetan

4 martxoa, 2013

Aste honetan Martxoak 8 dela eta ZarataZarautz saioan emakumez osaturiko taldeen abestiak jarriko ditugu. Gaueko 21:30etatik aurrera ordu eta erdiz emakume ahotsak izango dira protagonista.

martxuak_5

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Managaitz eta Humilitatek kontzertuak dituzte

27 otsaila, 2013

Managaitz eta Humilitate taldeek kontzertuak eskeiniko dituzte astebukaera honetan. Lehena Eibarren izango da ostiralean, Martxoaren 1ean. Bertan, KaosarenerasoaK, Annunaki Revenge, Mantala no eta Raiserrekin egongo dira Gaztetxean bertan.

eibar

Humilitatekoek berriz ere jarduna izango dute larunbatean. Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean joko dute Arrosa irrati sareak antolaturiko II. Irrati Topaketetan. Oraingoan, 24 Ideas Bartzelonar talde mitikoarekin eta berriz ere, KaosarenerasoaK taldearekin joko dute.

larunbata24ideas

B Jauna gabeko ZarataZarautz saioa

26 otsaila, 2013

Gaurko saioan B Jaunaren hutsunea edukiko dugu baina lasai, Lagun Izoztua eta Krixpin bertan egongo dira egurra emateko prest. Aste honetan ez dugu gonbidaturik edukiko baina belarriak zulatzeko prest izango gara beti bezala, ohiko agenda ahaztu gabe eta baita nobedaderen bat ere.

otsailak_26_lagunkrixpin

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Disko gomendioa: Paz Vegan – MMVIII

20 otsaila, 2013

Donostialdeko (Nahiz eta Zarauztar batek jo bertan, gaur egun Bilbon exiliaturik dena) emoviolence talde handi bat duzue Paz Vegan. Denbora gutxi iraun zuen taldeak baina maketa hau utzi zuten bere garaian. Gaur egun, bertako partaide batzuk Erroma taldean jotzen dute. Gozatu!!!

Portadacontra

Abestiak

01 I
02 II
03 III
04 IV
05 V
06 VI
07 VII
08 VIII
09 IX

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.