Dictadura taldeak Getariako Gaztetxean joko du igande honetan. After Defenestre Party izena jarri dioten kontzertuan, Hondartzako Hondakinak eta Hoax talde estatubatuarrarekin joko dute.
Dictadura taldeak Getariako Gaztetxean joko du igande honetan. After Defenestre Party izena jarri dioten kontzertuan, Hondartzako Hondakinak eta Hoax talde estatubatuarrarekin joko dute.
Otsailaren 26ean III defenestre Fest jaialdia ospatuko da Putzuzulo gaztetxean. Hardcorea, zarata, crust doinuak, rocka, edo Sludge bezalako doinuak entzun ahal izanen dira, bertako eta atzerriko musika taldeen eskutik.
Hauxe menua:
ERNIA (Zarautz)-Zaratafasthc
VENGANZA (Zaragoza) Hardcorea
BURNING CUCHILLO (Santander) Neocrust
HELL DIVISION ( Donosti) Crust
ERROMA (Donosti) erRitmo Egipziarrak
ACCIDENTE (Madrid) Hcpunk Melodikoa
LOS CONEJOS (Logroño) Rock
RAISER ( Logroño) Punkcrust
BLACK PANDA (A Coruña ) Crust And Roll
AGUIRRE (bordeaux) dirty sludge
MONARCH (Baiona) Doom
Ondoren disko jartzaileak izanen dira: Dj, Wldv ( We Love La Dolce Vita), Italodisco, Eurodance, (Bilbao) + Dj, El Naturista ( 70s,80s,90s, Rock A Dolor) , (Donosti)
Astearte honetan, hurrengo larunbatean egingo den III DEFENESTRE kontzertua izango dugu hizpide ZarataZarautzen. Beti bezala gaueko 21:30tan Arraio Irratian, 99.3 fm edo internetez mundu nazkagarri osorako.
Atzoko saioa podcastean duzue, playlista berriz HEMEN.
Bernays Propaganda Macedoniarrak berriz ere gurean egongo direla aprobetxatuz, beraien My Personla Holiday, 2010eko diska hemen eskuragarri jartzea otu zait, motorrak berotzen joateko. Ezagutzen ez duenarentzat, Post-Punk talde bat dela esan dezakegu, beti ere emakume ahotsez lagunduta.
Abestiak
01 Namesti frizura i gladuvaj
02 Buldozer
03 Ovoj den da pomine
04 My Personal Holiday
05 Preziveav
06 Se plasam od lugje
07 Blackmail
08 VIP In Paradise
09 Koga e dovolno
Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.
Metralleta, Managaitz eta Dictadura taldeek kontzertuak dituzte astebukaera honetan. Ostiralean, Urtarrilaren 18an, Metralletakoek kontzertua izango dute Arrasateko Gaztetxean. Itxungi irratiaren aldeko kontzertuan, Bar Remigio eta Psicoterror taldeekin egongo dira.
Urtarrilaren 19an berriz Managaitz eta Dictaduraren txanda izango da. Managaitzekoek, Etxarriko Gaztetxean edukiko dute zita. Bertan, Fiemo, Hurto, Banda Cojones, Conejillas Vill eta Theodora Barbarie taldeekin izango dira Javi Punki egingo zaion omenaldian, gaueko 22:00etatik aurrera.
Eta azkenik, Dictadurakoak Tolosako Bonberenean egongo dira Urgent Kicks eta Nuevo Catecismo Catolicorekin batera.
Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Juanma edukiko dugu gurekin. Oraingoan, 2012an Euskal Herria bisitatu duten talderik onenak gogoraraziko dizkigu. Guzti hau, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.
Atzoko irratsaioa podcastean duzue, playlista berriz HEMEN.
OK Korral taldeko abeslari izandako Louk ostiralean utzi gintuen. Gaur arratsaldez, merezitako adioa izango du lagun eta sendiaren artean. Lerro hauetatik besarkadarik beroenak guztiei. Beti gogor, beti mozkor!!
Aspaldi ikusitako dokumental baten trailerra ikusten ari nintzela talde honetaz gogoratu naiz. Bruise Violet, Los Angelesen, Kalifornian, 4 emakumek sorturiko taldea da. Hardcore Punk azkarra eta zikina egiten zuten, gaur egun ez dut uste eta jotzen dutenik. Demo eta maketa batzuen ostean, 7 hatzbeteko hau kaleratu zuten 2007an. Gozatu:
Abestiak
01 N.O.L.A.
02 number two
03 John Gardner
04 Parasitic sea
05 Make it stop
06 Man’s world
Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.
Urtarrilaren 1eko saioan piper egin ondoren, bueltan gara ZarataZarautz irratsaioarekin. Gaurkoan gainera, B Jauna bueltan dugu eta hirukote izatera pasako gara berriz ere. Hau aprobetxatuz, New York-etik ekarritako biniloez gozatzeko aukera edukiko duzue gaueko 21:30etatik aurrera.
Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.