Disko gomendioa: Zeitgeist – st

7 urtarrila, 2013

Ipurdiko baten meatxupean B Jaunak jartzera behartu gaituen talde bat duzue hau, Zeitgeist. Emakume ahotsez lagunduriko crust taldea duzue hau, Pittsburgh aldekoak, Estatubatuarrak. Lehen entzunaldian La Fraction bezalako talde bat gogorarazten dio Lagun Izoztuari, baina zuek esan.

Abestiak

01 Atone
02 So It Goes
03 Someday
04 Relationshit
05 Dogmatic Flu
06 Social Gag
07 1,2,3
08 Let’s Play House

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Biniloak ziztatuko ditugu Arranon

3 urtarrila, 2013

Larunbat honetan, Urtarrilaren 5ean, Zarauzko Arrano tabernan ZarataZarautz saioa egiten dugun hirurak izango gara gure biniloak jartzen. Egun osoko egitaraua antolatu dute Arranopolako kideek tartean arratsaldez hasiko den futbolin txapelketa eta gu ere bertan izango gara gaueko 23:00etatik aurrera. Suicidas, Ira et Decessus, Metralleta, Raiser, Criatura, Epidemics…

.

Disko gomendioa The Bombettes – Get Of My Trailor, Sailor!

1 urtarrila, 2013

The Bombettes, Suediako Punk Rock taldea dugu, 5 emakumez osaturikoa. Orain dela gutxi Lagun Izoztuaren kolekzioan sartu den LP bat duzue hau, 2010ekoa. Epidemics bezala taldeak gustoko badituzue, entzun hau.

Abestiak

01 Cherry Shot
02 B.O.M.B.E.T.T.E.S.
03 Cock Rock
04 Young Hearts
05 Stuck on me
06 Heart on my sleeve
07 Machine gun
08 Blame it on the boogie
09 Reaction take action
10 Touch me

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Disko gomendioa: Suicidas – Suicidas (2012)

26 abendua, 2012

Lagun Izoztuaren diskografian sartu den azken diska. Suicidas taldea, Bartzelona eta Viena hiriak lotzen dituen partaidez osaturiko taldea da. 7 hatzbeteko honetan, melodiaz beteriko 5 abesti entzun ditzakegu, Ruidosa Inmundiciako eta Belgrado edo Infame bezalako taldeko kide batzuen ahotsaz lagunduta.

Abestiak

01 Cuerda Floja
02 Vives sin sentirte vivo
03 Hoy no
04 No Volveran
05 Corriendo a Ciegas

Diska jeitsi nahi baduze, klikatu ezazue HEMEN.

Nobedade berriak jarri ditugu ZarataZarautz saioan

25 abendua, 2012

B jaunaren faltan, nobedade berri batzuk eta aurten Putzuzulo Gaztetxetik pasa diren taldeen abesti batzuk jarri ditugu. Lagun Izoztua eta Krixpin izan gara biniloak ziztatzen ordu eta erdiz eta New Yorkera ere deitu dugu B Jaunarekin konexioa egiteko. Saioa podcastean duzue, playlista berriz HEMEN.

Juanma urteko disko onenekin

17 abendua, 2012

Astearte honetako ZarataZarautz saioan, Juanma edukiko dugu. Oraingoan aurtengo Estatu mailako diska onenen playlist bat egingo digu gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzo Juanmarekin egin genuen saioa, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Nobedade berriak ZarataZarautzen

10 abendua, 2012

Aste honetako ZarataZarautz saioan betikoak egongo gara Managaitzen bira txikian lortu ditugun nobedade berriak jartzen. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Tito berriz ere ZarataZarautzen

3 abendua, 2012

Aurreko astean bezala, Titoren bisita edukiko dugu ZarataZarautzen. Lehengo astean amaitu ezin izan zuena aste honetan bukatzen saiatuko gara. Beti bezala Powerviolence talde bikainak entzuteko aukera edukiko duzue bihar, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Managaitz taldeak Iberiar bira egingo du

2 abendua, 2012

Managaitz Zarauztarrek 5 eguneko bira burutuko dute datorren astean. Abenduaren 5etik 8ra, Zaragoza, Bartzelona, Alacant eta Madrilen izango dira jotzen.

Disko gomendioa: Life… but how to live it? – Reunion Show, Blitz, Oslo

1 abendua, 2012

Jarraian datorren diska hau ez da diska ofizialik. Life… but how to live it? taldeak 2002an Osloko Blitz etxe okupatuan emandako kontzertua da. Bertan etxearen 20. urtemuga ospatu zuten eta nola ez Norbegiar hauek bertan izan ziren. Ohiko hardcore punk freskoarekin eta 20 kanturen bitartez, beraien diskografia guztiari ematen diote errepasoa.

Abestiak

01 Beautiful World
02 Come Back
03 Sweet Dreams
04 Pityfull
05 Washington Bulltes Pt. 2
06 Jealousy
07 Ugly
08 Holes
09 No More Pity
10 Respond
11 Dark
12 Life and How to Live It
13 The Show Must Go On
14 Nothing at All
15 Barefoot in the Snow
16 Burn
17 You Should Have Known Better
18 Ladders
19 Bite That Hand
20 Norwegian Wood

Diska jeitsi nahi baduzue, HEMEN duzue.