Zarauzko Ernia taldea Durangoko Sapuetxe Gaztetxean egongo da gaur, ostiralez. Bertan, Clepto, Hardflip eta Steepers taldeekin ariko da gaueko 20:00etatik aurrera.
Ernia taldea Sapuetxe Gaztetxean
30 azaroa, 2012Hardcore kontzertua Putzuzulon
29 azaroa, 2012Larunbat honetan, abenduaren 1ean Play Fast or Don’t jaialdia edukiko dugu Putzuzulon. Bertan, Hyedra, Hilahiari, Alatak eta Bolson taldeak edukiko ditugu gaueko 21:30etatik aurrera.
Titoren bisita ZarataZarautzen
26 azaroa, 2012Asko kosta zaigu, izardi pila bota dugu eta sekulako kaka eman behar izan diogu baina azkenean Tito ZarataZarauzko irratsaioan izango dugu. Metralleta, Dictadura eta Napalm Beacheko gitarjoleak, gustoko dituen abestiak jarriko dizkigu ordu eta erdiz, Powerviolence taldeak hain zuzen ere. Beraz, abiadura azkarra eta segundu gutxiko abestiak entzun nahi badituzue, asteartean 21:30etatik aurrera Arraio sintonizatu besterik ez duzue.
Titorekin eginiko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN. Gogoratu datorren astean berarekin jarraituko dugula atzo ez genuen bukatu eta
Atarazarata Fest jaialdia Eibarko Gaztetxean
21 azaroa, 2012Larunbat honetan, Azaroaren 24ean, I. Atarazarata Fest jaialdia ospatuko da Eibarko Gaztetxean. Bertan Zarauzko bi talde edukiko ditug soinu apur bat egiten, Metralleta eta Ernia taldeak urrenez urren. Bi talde hauez gain, R209, Perras Salvajes, Hell Division, Cisma eta Diswar taldeak ere jardungo dira arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Disko gomendioa: El Banda – Wisi Mi
19 azaroa, 2012Poloniako El Banda taldearen EP batekin gatoz. B jaunak ZarataZarautz irratsaiora ekarri zuen orain dela gutxi eta egia esan asko gustatu zaidan diska da hau. 2008ko lana, Wisi Mi izena duena eta 3 abestiz dago osatua. Hardcore Punk oso dantzagarria egiten dute, entzuteko modukoa.
Abestiak
01 Grójecka
02 Srebrna G.
03 Trzecia Z/Rzeda
Diska entzun nahi baduzue klikatu ezazue HEMEN.
dEZkontrolatu jardunaldiekin bat egingo dugu
19 azaroa, 2012Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan dEZkontrolatu jardunaldiekin bat egingo dugu. Horregatik errepresioarekin zerikusia duten abestiak jarriko ditugu astearte honetan. Hamarkada ezberdinetako taldeen doinuak entzun ahalko dituzue beraz, gaueko 21:30etatik aurrera.
Atzo Juanmarekin egin genuen saioa eta bertan Humedecidos, B.A.P.!!, Ipar Haizea edo Vomito bezalako taldeen abestiak entzun genituen. Saioa beti bezala podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Managaitz taldea Putzuzuloko ZarataFest jaialdian
14 azaroa, 2012Managaitz taldeak estreineko kontzertua edukiko du larunbat honetan, azaroaren 17an. Putzuzulo Gaztetxearen 7. urtemugaren barruan ospatuko den ZarataFest jaialdian parte hartuko du Necesidad de Luchar, Cisma, Criatura eta Bar Remigio taldeekin batera.
ZarataFest jaialdiaz aste honetan
12 azaroa, 2012Aste honetako ZarataZarautz saioa Putzuzulo Gaztetxearen 7. urteurrenaren baitan burutuko den ZarataFest jaialdiaz egingo dugu. Aurten, Managaitz, Cisma, Necesidad de Luchar Criatura eta Bar Remigio edukiko ditugu bertan, eta talde hauen doinuei errepasoa egingo diegu. Beti bezala, agenda eta ohiko bitxikeriak ez dira faltako. Gogoratu, asteartean zita zaratatsua duzuela gaueko 21:30etatik aurrera.
Humilitatek bi kontzetu eskeiniko ditu astebukaera honetan
6 azaroa, 2012Asteburu honetan, HUMILITATE eta ZINC Urretxuko gaztetxean eta Tolosako Bonberenean arituko gara zuzenean KKLR diskoa aurkezten.
Ostiralean, Zumarraga-urretxuko gaztetxeko KROKETA FEST jaialdian arituko gara. Larunbatean aldiz, Tolosako Bonberenean, arratsaldeko 16:30ean SKATE txapelketa hasiko da eta 22:30ean Kontzertua.
Disko gomendioa: Human Error – 10 reasons to kill your boss and destroy the whole world
5 azaroa, 2012Krixpinen disko gomendio batekin gatoz oraingoan. Human Error talde Hungariarraren azken lana 2011ekoa. 10 Reasons to kill your boss and destroy the whole world du izena 7 hatzbeteko honek eta talde hau ezagutzen ez duenarentzat, esan Crust bikaina egiten dutela. ALLWAYS PROBLEMS!!!
Abestiak
01 Formatált köztudat
02 D-ütem
03 Nem vagy jobb
04 Hálóban
05 Front
06 Anarchofascist
07 Haladj a korral!
08 Grinding Down The Business Metal
09 Eszmék barmokká nevelnek
10 Robbanj fel te negédes világ!
Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.










