Nobedade berriak ZarataZarautzen

4 azaroa, 2012

Putzuzulo Gaztetxearen 7. urteurreneko ospakizunetan gabiltza baina hala ere saio berri bat prest dugu ZarataZarauzko hirukoteak. Nobedade berriekin etorriko gara oraingoan. Absurdo, Vae Victis, Voetsek… Beti bezala, galdu ezinezko zita zaratatsua duzue asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko saioa, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Putzuzulon gehien entzun diren zarata abestiak

29 urria, 2012

Astearte honetako ZarataZarautz saioa ere berezia izango da. Askok jakingo duzuen bezala, Putzuzulo Gaztetxeak 7 urte beteko ditu asteartean bertan eta guk gure erara ospatuko dugu. Nola? ba zazpi urte hauetan Gaztetxeko barran entzun diren abesti zaratatsu onenekin alegia. Noski, kontzertu agendari ere errepasoa emango diogu eta bitxikeriaren bat ere izango dugu.

Atzoko saioa podcastean duzue beti bezala. Playlista berriz HEMEN.

Sarrera bitxiez osaturiko abestiekin egingo dugu saioa

22 urria, 2012

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik edukiko baina bitxikeria batekin etorriko gara. Ohiko agenda errepasatzeaz gain, intro edo sarrera bereziak dituzten abestiak jarriko ditugu astearteko saioan. Rouse, HHH, Etsaiak, Metralleta…

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela bihar gaueko 21:30etatik aurrera.

Astearteko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Metralletakoek bi kontzertu eskeiniko dituzte

17 urria, 2012

Urriaren 25ean eta 26an bi kontzertu interesgarri eskeiniko ditu Metralleta taldeak. Ostegunean, Hardcore kontzertua Getariko gaztetxean! kontzertu afitxean Absurdo eta Metralleta.

Absurdo, Hardcore politizatua lantzen duen taldea da. Bartzelonatik datoz eta laukote moduan taularatzen dira. Europatik zehar egiten ari diren biraren barnean izanen dira Getarian. Metralleta taldea, berriz, Powerbiolentzia bezala definitzen du bere musika. Zarauztik!

Ostiralean berriz, Urriaren 26an, beste kontzertu interesgarri bat Donostiako Mogambo aretoan. Honakoan lau izanen dira taula txikian ariko diren bandak, kartelburu, Agnosy talde britainiarra ariko dela, crust punk erritmoak jorratzen dituen banda. Taldekidea Doom edota Health Hazard taldeetan ibilitakoak dira, beraz, egurra zihurra da. Beraikein batera, Gasmask terror (Frantzia) eta Euskal Herriko Nerviosah eta Metralleta.

Juanmarekin anaien inguruan

17 urria, 2012

Atzo Juanmarekin egin genuen saioa, beste behin ere. Oraingo honetan, anaiez osaturiko punk taldeei egin zien errepasoa. Tragedy, His hero is gone, Active Minds, Joselu Anaiak…

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

ZarataZarautz berezia aste honetan

8 urria, 2012

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa berezia izango da. Ez gonbidaturen bat edukiko dugulako, betiko hirukotea egongo gara eta bertan, jarriko dugun musikagaitik baizik. Hardcore edo Punkarekin zerikusia ez duten abestiak jarriko ditugu Urriaren 9an, gure alde arroxa airereratuko dugu ordu eta erdi luzez Arraio Irratiko uhin libreetan.

Atzo egin genuen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Diskoiraa Etengabeko Zarata festibalean

4 urria, 2012

Urriaren 6ean, ETENGABEKO ZARATA jaialdiaren beste edizio bat ospatuko da. Aurtengo afitxa, Diskoiraa, Entropiah, Derrota, Besta, sychofagist, Massgrave eta Mob 47 osatzen dute. Ohikoan den bezala, atzerriko taldeek eta bertakoek osatuko dute zarata menua. Diskoiraakoentzat, azken kontzertua izango da.

Menua:
DISKOIRÄÄ “Zarautz HC/Punk. Taldearen azken emanaldia”
ENTROPIAH “Segovia. ThrashCore”
DERROTA “Balentzia. Rockin’ NeoCrust”
BESTA “Portugal. Grinding Crust”
PSYCHOFAGIST “Italia. Free Death Jazz”
MASSGRAVE “Kanada. GrindCrust”
MÖB 47 “Suedia. Crust/Punk. Mitikoak”

Sekulako kontzertua Putzuzulon

2 urria, 2012

Ostiral honetan, Urriaren 5ean, Etengabeko Zarata txiki bat antolatu dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Bertan, Zarauzko Ernia, Bartzelonako Alerta eta Mallorkako Orden Mundial edukiko ditugu gaueko 22:00etatik aurrera.

Etengabeko zarata ZarataZarautzen

1 urria, 2012

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Altzan egingo den 10. Etengabeko Zarata edukiko dugu hizpide. Bertan, parte hartuko duten taldeen informazioa eta soinua entzuteaz gain antolatzailearekin ere mintzatuko gara, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzo egin genuen irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Disko gomendioa: Vae Victis – Pro Patria Mori

27 iraila, 2012

Denbora luzez sarean bila ibili ondoren azkenean lortu dut talde honen zerbait. Australiako Vae Victis taldeaz ari naiz. 2007ko Obscene Extreme jaialdian ikusteko aukera izan nuen, crust bikaina emakume ahots bortitzez lagundua. Gozatu ezazue

Abestiak:

01- Mutually Assured Destruction
02- Suburban Assault Vehicle
03- Edelweiss Piraten
04- Immoral Harpies
05- Pro Patria Mori

Diska jeitsi nahi baduzue klikatu ezazue HEMEN.