Tupa Tupa gehiago ZarataZarautzen

24 iraila, 2012

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik izango baina ohiko hiru esatarien ahotsak entzuteko ez duzue arazorik izango. Aste honetan, nobedade berri batzuk ekarriko ditugu, betiko agenda eta klasiko batzuekin. Beti bezala, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko saioa entzuteko, podcastean egin behar duzue klik. Playlista berriz HEMEN duzue.

Juanma gaurko ZarataZarautz saioan

18 iraila, 2012

Beste behin ere Juanma edukiko dugu garuko ZarataZarautz irratsaioan. Oraingoan Brasil eta Finlandiaren arteko Punk konexiari egingo dio errepasoa, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

https://vimeo.com/20854474

Atzo Juanmarekin eginiko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Nitad, Mordare eta Dictadura Putzuzulo

18 iraila, 2012

Bihar, Irailaren 19an, 3 talderen kontzertua edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Suediatik datozen Nitad Hardcore/punkrock taldea, Bartzelonaldeko Mordare eta Zarauzko Dictadura taldeak izango ditugu arratsaldeko 20:30etatik aurrera. Gogoratu, kontzertuak 23:00rako amaitua egon behar duela.

Erniak Izalgo Txomen joko du

17 iraila, 2012

Zarauzko Ernia taldeak Idiazabalgo Txome etxean joko du Irailaren 20an. Bertan, Bartzelonatik datozen Mordare taldearekin ariko dira, ostegunean.

Disko gomendioa: The Fight-Represion split EP

13 iraila, 2012

Elkarbanaturiko EP bikain bat da hau, Poloniako The Fight eta Bilboko Represion taldeen artekoa. Poloniarrek, crust hardcore bikaina egiten dute, emakume ahots bikainez lagunduta. Nik, Lost World taldearen itxura hartu diot.

Represionekoek beraien bidetik jarraitzen dute eta zuzenean ikusi dutenek badakite zertaz ari naizen. Beraien aurreko LParen jarraipen bikaina da hau. Beraien aurreko lana hemen klik eginaz edukiko duzue.

Abestiak

The Fight

01 Stuggle
02 DL (Dog Love)
03 Judge

Represion

01 Nostalgicos del Regimen
02 Debilidad
03 Bajo el terror
04 Odio

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Humilitatek Mogambo aretoko irekiera kontzertuan joko du

13 iraila, 2012

Humilitate taldeak, Mogambo aretoaren irekiera kontzertuan joko du ostiral honetan, irailaren 14ean. Bertan, Baionako Antifun Krieg, Donostiako Los Santos eta Beer Fisting ere egongo dira. Guzti hau, gaueko 21:30etatik aurrera izango duzue.

Aste hontan ZarataZarautz saiorik gabe

10 iraila, 2012

Aste honetan ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo Getariako Gaztetxean izango den Desastrozombies eta Terrible Feelings taldeen kontzertuagatik. Datorren astean itzuliko gara gogo biziz zuen belarriak berotzeko asmoz.

Metralleta eta Ilegal Soraluzeko Gaztetxean

4 iraila, 2012

Ostegun honetan, Irailaren 6an zarata kontzertu itzela egongo da Soraluzeko Gaztetxean. Bertan, eta dena ongi badoa, Zarauzko Metralleta (aspaldiko partez!!!) eta Kanadatik datozen Ilegal taldeak egongo dira belarriak zulatzen.

Guzti hau, esan bezala ostegunean, gaueko 21:00etatik aurrera eta 3 eeuuroren truke

B jauna eta Lagun Izoztua ZarataZarautzen

3 iraila, 2012

Euskal Jaien bezperan, astearte honetako ZarataZarautz saioan B Jauna eta Lagun Izoztuaren ahots sensualak edukiko dituzue entzungai. Krixpinen baja izango dugu biharkoan, urtean behin lan egiten du eta aste osoan ez dugu gurean izango. Beraz, gogoratu zita zaratatsua duzuela bihar, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Disko gomendioa: Dictadura – Bajo la sombra del miedo

2 iraila, 2012

Dictadura Hardcore talde Zarauztarraren lehen LPa duzue hau. Ezagutzen ez duzuenontzat, duten onena Metralleta taldeko gitarjolea dela esan dezakegu. Not Thanks, Super Soldiers Tapes eta Stomp Records zigiluek aurten bertan kaleratu duten diska, gozatu ezazue!!

Abestiak:

01 Trust Me
02 Talk I’t’s Your Thing
03 Siempre Hablais De Libertad
04 MixTapes
05 Bajo La Sombra Del Miedo
06 Hate The Police
07 Condenado
08 Sufriendo En El Silencio
09 I’m Not Right
10 This Is Reality

Diska hau jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.