Toritoren bisita ZarataZarautzen

27 abuztua, 2012

Astearte honetan Toritoren bisita edukiko dugu gure irratsaioan. Bere bigarren bisitan gure gela arroxa beltzez margotzera etorriko zaigu, azken aldian lortu dituen Crust doinuekin, hitzegiteko gogo gutxirekin, eta belarriak zulatzeko asmoz.

Beti bezala, bihar zita zaratatsua duzue gaueko 21:30etatik aurrera.

Toritoren irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

No more art eta Screaming targets Putzuzulon

21 abuztua, 2012

Abuztuaren 26 arratserako, iganderako, hitzordu punkrockero bat iragartzen da zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Emanaldia The Screamin Targets talde donostiarrak zabalduko du, punkrock eta power pop doinuak nahastuz. Ondoren taularatuko da No More Art talde Hamburgotarra. Hauek, ‘tough to breathe’ 7″ hatzmarkako diskoa aurkeztuko dute emanaldi honetan. Ipurdia moitzeko zita aproposa igande baterako.

ZarataZarautz saioa bueltan da

21 abuztua, 2012

Aurreko astean opor txiki batzuk hartu genituen eta ez genuen ZarataZarautz irratsaioa egin. Aste honetan ordea, gogo biziz bueltan gatoz zuen belarriak zulatzeko asmoz. Gaurkoan gainera Mattingun edukiko dugu gonbidatu bezala Krixpinen tokia betetzen, nahiz eta musika gehiegi jartzen ez diogun utziko. Gogoratu beti bezala zita zaratatsua duzuela gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko irratsaioa beti bezala podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Metralleta eta Porkeria taldeak Putzuzulon

15 abuztua, 2012

Abuztuan ere egurra banatzeko asmoarekin datoz Zarauzko Gaztetxian, zaratantzako ‘oporrak’ hitza ez dutelako ezagutzen.

Abuztuaren 20rako, astelehenerako, Porkeria eta Metralleta taldeen emanaldia prestatu da. Metralleta taldea zarauztarrek, aurten ateratako LP bat dakartzate besapean, doinu oso azkarrak eta mala letxia topera!! Gainera, etxean jokatzen dute, beraz, emanaldia berezia izango dela aurre ikusi daiteke.

Beraiekin batera Porkeria taldea izango da agertoki gainean, Ameriketako Estatu Batuetako Texas hegoaldeko taldea. Europa zaharra konkistatzera etorri dira, kontzertu biran, eta musikalki Hardcore azkarra eta zuzena jorratzen dute, Los Crudos edota Huasipungo taldeen kutsuarekin.

Juanma biharko ZarataZarautzen

6 abuztua, 2012

Hilabete honetako Juanmaren irratsaioa bihar bertan izango da. Oraingoan OOOOOOOOOOOOOOOH hitza edo ohiua duten abestiak jarriko dizkigu beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Juanmarekin eginiko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Richard eduki genuen bigarrengoz ZarataZarautzen

1 abuztua, 2012

Tarinen itxierak bi gauza on ekarri dizkigu herrira. Bata Josuk Athleticen partiduak lasai ikusi ahal dituela da eta bigarrena, ZarataZarautz irratsaioan Richard ekartzeko aukera dugula. Eta atzokoan hala izan zen, ia bi orduz gurekin eduki bait genuen.

Musika asko jartzeko paradarik ez genuen izan baina Eizen taldearen EP bat ekarri zigun eta diska honek duen istoria bitxia ere kontatu zigun berak.

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN Read the rest of this entry »

Kontzertu experimentala Putzuzulon

31 uztaila, 2012

Abuztuak 1ean, asteazkenez, gaueko 21:00etatik aurrera Zarautzko Gaztetxean kontzertu berri bat burutuko da. Kontzertu afitxean hiru musika talde iragartzen dira.

MARSHSTEPPER (AABB): Soinu industrial eta dance kolageak poesia mistikoz beteta. Psychick TV erara ikus-entzunezko bidaia galduezina.

BODY OF LIGHT (AABB): Gerria mugitzeko Synth Post-Punk elektronikoa.

DESTRAL (Bartzelona-Zarautz): Soinu experimentazioa Diskoirääko kide ohiekin.

Kamorrah, Diswar eta ZarataZarautz biniloak ziztatzen!!!

26 uztaila, 2012

Uztailaren 30ean, astelehenean, egun pasa bikaina antolatu dute Arranopolako kideek. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Zarauzko Arrano tabernako terrazan Kamorrah eta Diswar taldeen kontzertua edukiko dugu. Bi taldeak Europar birari ekingo diote eta Zarauzkoa izango da lehen kontzertua. Gogoratu kontzertuak goizo amaitu behar duela eta puntual hasiko dela.

Eta kontzertuaren ostean, iada urteroko ohitura bilakatu den DJ sesioa edukiko dugu. ZarataZarauz irratsaioko lagunak egongo gara gure binilo zaharrak ziztatzen.

Ernia taldeak Lasarten joko du

24 uztaila, 2012

Ernia taldeak Lasarten joko du larunbat honetan, uztailaren 28an. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Lasarteko Okendo plazan egongo dira Subversion X, Venganza, Apurtu, Morghead eta Bar Remigiorekin batera. Bide batez gogoratu laukote bezala estreinatuko direla Zarauztarrak.

Gure txanda aste honetan

23 uztaila, 2012

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan gu geu izango gara protagonista. Hasiera batean gonbidatua izan behar genuen baina datorren asterako utzi behar izan dugu zita. Hortaz, ohiko hirukotea izango gara gustoko musika jartzen eta nobedade berri batzuk ziztatzen beti bezala, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko saio interesgarria entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.