Felix berriro ere ZarataZarautzen

16 uztaila, 2012

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioan Felixen bisita edukiko dugu berriro ere. Orain dela hilabete batzuk Puerto Ricoko taldeen errepasoa egin zigun berak. Biharko saioan berriz, Estatu Batuetako talde latinoei egingo die errepasoa.

Los Crudos, Dogma Mundista, Huasipungo, Tragatelo, Sin Orden, Cojoba, Mundo Muerto… Hamaika talde entzun ahalko ditugu gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzo Felixekin egin genuen saioa entzuteko, podcastean klik egin besterik ez duzue. Playlista berriz HEMEN duzue.

Disko gomendioa: Uro – Revolutions Romantik & Requiem

14 uztaila, 2012

Danimarkako Anarko Punk taldea dugu URO. Kuriositate bezala, talde honetan hiru abeslarik partehartzen zutela esan dezakegu, emakumezkoa lehena eta gizonezkoak beste biak. Gaur egun, bertako partaide batzuk Nuclear Death Terror taldean jotzen dute. Jarraian beraien 7 hatzbeteko bat eta LP bat dituzue entzun nahi baduzue. Lehen lana, Revolutions Romantik izeneko EPa da.

Abestiak

01 Skråt Op!
02 Fredsbomben
03 Tele-vision
04 Papirnusseri
05 Kamptropperne
06 El Matador
07 Ensomhed
08 Lorte Journalister
09 Fortsat Kæmpende

Diska hau jeisteko klikatu ezazue HEMEN.

Bigarrena berriz, Requiem izeneko LPa da.

Abestiak

01 Requiem
02 Dom Dödas Tysta Grav (The Silent Grave Of The Dead)
03 1000 Dode Duer (1000 Dead Doves)
04 Et Ekko Af Opråb (Instrumental)
05 Som Ådsler (Carcasses)
06 De Fortabtes Fortrop (Dancing With The Damned)
07 Do I Stilhed (Dying Silently)
08 Mens Den Sidste Stjerne Slukkes (As The Last Of Stars Burn Out)

Diska hau jeitsi nahi baduzue klikatu ezazue HEMEN.

Desguace Beni eta Las Otras taldeen kontzertua Zarauzko Putzuzulon

12 uztaila, 2012

Uztailaren 16an, astelehenean, Madrilgo eta Bartzelonako talde bana edukiko ditugu Zarauzko Putzuzulon. Madrildik etorriko direnak Desguace Beni dira beraien Punk txatarreroarekin.

Bartzelonatik berriz, lau emakume etorriko zaizkigu beraien Punkarekin gure belarriak zorroztuz, Las Otras taldea alegia.

R209 eta Crosta Uztailaren 12an

9 uztaila, 2012

Uztailaren 12an, ostegunean, bi talderen kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean. Lehenak, Bilbotik datozen R209 dira, Crust indartsua jorratzen dute emakume ahotsez lagundua.

Bigarren taldea berriz, Bartzelonatik etorriko zaigu. Crosta taldea, Punk anarkista egiten duen hirukotea da eta LP berria aurkeztera etorriko zaizkigu Zarautz aldera. Kontzertua 20:30etan hasiko da eta 23:00etarako amaiturik egon beharko du.

Disko Gomenidoa: Terrible Feelings – Shadows (2012)

6 uztaila, 2012

Aspaldian gune honetan diskorik jarri gabe ibili ondoren, Suediako talden honen lan berria jarriko dugu. B Jaunak aspaldian Tragedy edo beste talderen baten diska jartzeko esan arren, interneta eskuratzeko arazoak diskoen sail hau apur bat albo batera uztera behartu gaitu.

Esan bezala, gaurkoan Suediako Terrible Feelings taldearen LP berria duzue hemen. Aspaldi beraien EP pare bat jarri genituen. Getariako Gaztetxean ikusteko aukera ere izan genuen eta gaurkoan atera berri den Shadows diska hau entzuteko aukera duzue. Bide batez, astearte honetan Discos Enfermos zigiluko laguna edukiko dugu Zarautz aldean eta nik behintzat berari erosteko asmoa dut. Zuek ere badakizue zer egin.

Abestiak

01 Days To Come
02 Intruders
03 Lady Luck
04 Another Night
05 Darkness Of Man
06 Wicked Slut Pt1
07 Wicked Slurt Pt2
08 Shadows follow me
09 Simultaneos Beats
10 Sleep as Deep as The Sea
11 Next Round´s on You
12 Rest in Peace

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Totalickers eta Crazy Spirit Putzuzulon

4 uztaila, 2012

Uztailaren 10ean, asteartean, sekulako kontzertua edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bi taldek bisitatuko gaituzte, Bartzelonako Totalickers Crust taldea eta Crazy Spirit Estatubatuarrak.

Gogoratu kontzertuak 23:00etarako amaitua egon behar duela eta nahiko puntualak izango garela.

K-Town Fest jaialdiaz ZarataZarautzen

2 uztaila, 2012

Uztailaren 3ko ZarataZarautz irratsaioan Kopenhageko Umdogshuset Dortheavej-61 etxean izan den K-Town Fest jaialdiari errepasoa egingo diogu. Lagun Izoztua eta B Jauna izan ziren bertan Ekainaren 22tik 25era eta bertan ikusitako taldeak jartzeaz gain, kontatu daitezkeen anekdota batzuk ere errepasatuko ditugu. Beti bezela, FMko 99.3an (Zarautzen bazaude) edo internet bidez.

Atzo egin genuen saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hardcore kontzertu itzela astelehenean

30 ekaina, 2012

UZTAILAK 2 ASTELEHENA 21TAN

ANXIETY ATTACK (FRANTZIA) http://buildmeabombrecords.bandcamp.com/album/self-titled-ep
EDITH AND TWO MANS (BELGIKA) http://edithandtwomans.com/
AGENTX DO KHAUS (PORTUGAL) http://www.myspace.com/agentxdokhaus

Cayoren bisita ZarataZarautzen

18 ekaina, 2012

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioan Cayoren bisita edukiko dugu. Jaiotzez Zaragozarra den laguna, Euskal Herrian bueltaka dugu eta biharko saioa berarekin Zaragozako taldeen errepasoa egiteko aprobetxatuko dugu beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Cayorekin atzo Zaragozako taldeen inguruan eginiko saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Txaf berriro ere ZarataZarautzen

11 ekaina, 2012

Astearte honetako ZarataZarautz saioan Txafen bisita edukiko dugu berriz ere. Duela hilabete pare bat izan genuen gurean bere gustoko musika jartzen eta saio bakarrarekin ez zen nahikoa izan. Horregatik, bihar ere gurean edukiko dugu belarriak berotzen, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3an edo internet bidez.

Txafekin eginiko bigarren saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.