Archive for the ‘Dirtaa’ Category

ZarataZarautz festa Lobato Etxean

osteguna, 24 iraila, 2009

Irailaren 25ean, ostiralean, ZarataZarautz festa izango dugu Lezoko Lobato Etxean. Bertan, etxe okupatuaren 10. urteurrena ospatzen ari dira eta Zarauzko hainbat talderi gonbita egin die bertan jotzeko.

x_aniver_lobato_internet2

Gaueko 23:00etatik aurrera, Metralleta, Diskoiraa, Burux Lee, Humilitate, Erantzun, Dirtaa, Ezereza eta Izurderen kontzertuez gozatzeko aukera egongo da.

Kontzertua gainera berezia izango da. Bi eszenatoki egongo dira Lobaton bertan eta taldeek zarata gerra moduan joko dute, hau da, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat.

Gauza bitxia eta ikustekoa izango da, beraz, bertara hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu.

Zarauzko musika taldeen argazki erakusketa Photomuseumen

osteguna, 4 ekaina, 2009

Ekainaren 2tik 21era bitartean ’Rockaren aztarna Zarautzen’ argazki erakusketa izango da Photomuseumen, herriko historian izan diren musika taldeen hainbat irudirekin. Bertan noski, ZarataZarautz osatzen duten hainbat talde eta “musikarien” irudiak aurkitu ahal izango duzue.

ziula

Hala ere gogoratu nahi dizuegu, erakusketa ikusteko ordaindu beharra duzuela, ostiraletan izan ezik, egun horretan debalde izaten da eta.

Honen arira, zenbat diru jasotzen dute Rockumentala antolatzen dutenek? eta zenbat urte osoan zehar Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean edota Herriko Tabernan ekitaldiak antolatzen dituztenek? Zer laguntza mota ematen zaie? Zuen erantzunen zain geratzen gara

Hainbat musika taldek atxikimendua eman diote Gurekin Jairi

astelehena, 18 maiatza, 2009

Zarauzko Hainbat musika taldek bere atxikimendua eman diote Gurekin Jai batzordeari. Zarauzko udaletxeak azken aldian ezartzen ari zaizkien neurri eta debeku ezberdinak ikusita, Zarauzko Gurekin Jai Batzordeak atxikimendu kanpaina bat ekin zuten Udalaren jarrera salatzeko.

logo-ona1

Atxikimendu hauen baitna, Zarauzko hainbat musika taldek beraien babesa eman diote Gurekin Jairi. Orain arte honako hauek dira taldeak:

METRALLETA
ERANTZUN
CULANDRA
HUMILITATE
STOCKHOLM SS
DISKOIRAA
EZEREZA
DIRTAA
MKT
BURUX LEE
INOR EZ
HARLORE
MANTISA
TXIXAPARRAZTA
ANESTESIA

Beste talderen batek bere babesa eman nahi badu, zaratazarautz@arraio.net helbidera idatzi ezazue mesedez.

Honez gain, gogoratu Maiatzaren 29an eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Asanblada irekia egingo da Munoan bertan.

Ekainaren 5ean berriz, prentsaurrekoa burutuko da Munoan ere, arratsaldeko 19:00tan.

Dirtaa eta Diskoiraren kontzertua ostegunean!

asteazkena, 29 apirila, 2009

Dirtaa eta Diskoiraa taldeak Zarauzko Arrano tabernan izango dira Apirilaren 30ean. Diskoirakoentzat lehen kontzertua izango da biratik etorri zirenetik.

apirilak30

Arranopolako kideak berriz hasi dira Zarauzko Herriko tabernan ekintzak antolatzen eta Martxo interesgarri baten ondoren, Apirilean ere ekintza ugari burutu dituzte. Honen adibide, ostegun honetako kontzertu hartu dezakegu.

Honez gain, Txekiar Errepublikatik ekarritako zerbezez gozatzeko aukera ere izango dugu, beraz, ez duzu aitzakiarik osteguneko kontzertura etortzeko.

Dirtari eginiko elkarrizketa entzungai

asteazkena, 1 apirila, 2009

Martxoaren 31ean Dirtako baterijoleari eta abeslariari eginiko irratsaioa iada entzungai duzue.

dirto

Irratsaioa entzun nahi izan ezkero Klikatu ezazue HEMEN.

Egun horretako playlista ere HEMEN duzue.

Dirtaako lagunak gaurko irratsaioan

asteartea, 31 martxoa, 2009

Azken bi saiakeretan izandako arazoak alde batera utziz, gaur, Martxoaren 31ean Dirtaa taldeko kideak izango ditugu ZarataZarautz irratsaioan. Maketa bat kaleratu berri dute Zarauztarrek eta diska berri honetaz hitzegiten egongo gara gaurkoan. Guzti hau, gaueko 21:30etatik aurrera izango da.

dirtaa