Archive for the ‘Dirtaa’ Category

Labi eta Xaporraren ongietorri kontzertuko bideoak

ostirala, 11 maiatza, 2012

Apirilaren 27an Labi eta Xaporrari ongietorri kontzertu bat egin genien herriko 13 taldek. Apur bat berandu bada ere hemen dituzue egun horietako irudiak:

MKT

Dirtaa

Hilkar

Napalm Beach

Inor Ez

Erantzun

Humilitate

Diskoiraa

Metralleta

B.A.F.

Ernia

Anestesia

Txixaparrazta

Esker bereziak Bejondeigula Produkxionsi!!!!!

Zarauzko taldeak Lepotik Zintzilik irratsaioan

osteguna, 3 maiatza, 2012

Zintzilik Irratiko Lepotik Zintzilik irratsaioan, Zarauzko taldeen errepasoa egin dute aste honetan. Estigia, Anestesia, Folkcore, Burux Lee, Erantzun, Metralleta, Diskoiraa, Iñor ez, Dirtaa, Humilitate, Zulo edo Thrashgression bezalako taldeen doinuak jarri zituzten atzo asteazkenean.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Eta milesker irratsaioa burutzen duzuenoi!!!!

Labiri omenalditxo bat egingo diogu

asteartea, 24 apirila, 2012

Asteazken honetan Labi eta Xaporra kartzelatik irtengo dira bertan urtebete egin ondoren. Mila aldiz salatu dugu zein arrazoigatik giltzaperatu zituzten eta ez gara berdina behin eta berriz errepikatzen ibiliko. Baina bai gogoratu nahiko genuke ostiral honetan, Apirilaren 27an gure lagun, Txixaparraztako kide eta Vistalegre kide den Labiri omenaldi txiki bat egingo diogula Zarauzko Arrano tabernan. Arratsaldeko 20:30etatik aurrera 12 taldek joko dugu bertan. Txixaparrazta, Erantzun, Metralleta, Humilitate, Diskoiraa, MKT, Dirtaa, Hilkar, B.A.F., Inor Ez, Ernia eta Napalm taldeak joko dugu.

Kontzertuak gaueko 01:00etarako amaitua egon behar du eta hortaz dena ziztu bizian joango da.

30% taldeak Putzuzulon joko du

astelehena, 14 ekaina, 2010

Kontzertu itzel baten berri eman behar dizuegu. Ekainaren 18an, ostiralean eta gaueko 22:30etatik aurrera hardcore kontzertu mundial bat edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, 30% Andoaindar talde mitikoak joko du. Andoaingo Gaztetxearen urteurrenerako elkartu ziren berriz ere eta orain Zarautzen izango ditugu. Beraiekin batera, Zarauztarrak diren Burux Lee eta Dirtaa taldeek joko dute.

burux-lee-kartela_web

Dirtaa taldeak Mogambon joko du

asteazkena, 26 maiatza, 2010

Dirtaa taldeak Mogambo aretoan joko du ostegun honetan Maiatzaren 27an. Beraiekin batera, biran dabiltzan One Starving Day talde Italiarrak joko du, gaueko 21:00etatik aurrera.

dirtation

Diskoiraa eta Dirtaa taldeek kontzertua dute astebukaera honetan

osteguna, 6 maiatza, 2010

Dirtaa eta Diskoraa talde Zarauztarrek kontzertuak dituzte astebukaera honetan.

Maiatzaren 7an, ostiralean, Dirtaa taldeak du kontzertua. Donostiako DOKA Aretoan joko dute R Andoaindarrekin.

Maiatzaren 8an, larunbatean, Diskoiraa taldeak Izarbeltz Ateneoaren 4. urteurrenean joko du. Bertan, Insolventes talde Bilbotarrarekin eta Flying Ladies Errioxarrekin joko dute.

1273132645626_f

Pausoz Pauso ekimena izango da larunbat honetan

ostirala, 23 apirila, 2010

Euskal preso politikoen alde Anmistiaren Aldeko Mugimenduak antolatzen duen ibilaldia da Pausoz Pauso ekimena. Larunbatean, apirilaren 25ean izango da eta Azkoititik Zarautzerako bidea egingo dute eskualdeko hainbat eragilek. Eta eragile horien artean, ZarataZarautz osatzen dugun lagunak egongo gara.

1272001452929_f

Goizeko 10:00etan abiatuko da martxa Azkoitiko plazatik Azpeitiarantz. Azpeitiatik igaro ostean Zestoarantz joango dira. Zumaiara iristean, 14:30ak aldera, herri bazkaria egingo da eta bazkalostean, arratsaldeko 16:30ak aldera berriz ere martxari ekingo zaio. Getariatik igaro eta Zarautzen amaituko da ibilaldia. Arratsaldeko 19:30ak aldera Musika plazan izando da amanera ekitaldia eta baita indar berritzeko txotxa ere. Gauean kontzertuak egongo dira gaztetxean. “Egurra eta kitto”, “Fridays Crew” eta “Mercenarios” taldeek joko dute.

Honez gain, Arraio irratiak zuzeneko emankizuna egingo du goizeko 10:00etatik aurrera.

Zubi honetako kontzertuak

osteguna, 18 martxoa, 2010

Zubi honetarako ere kontzertu ugari ditugu gure inguruan. Hasteko, gure irratsaioan haipatu bezala 4 taldek joko dute Putzuzulon, Ezereza Dirtaa, KaosarenerasoaK eta Pancake Estatubatuarrek.

pancake

Honez gain, Ostiralean ere Zarautzen geratzeko haitzakia paregabea duzue, Zarauzko Arrano Tabernan kontzertu oso interesgarri bat egongo delako. Bertan, Orioko Arrautz Ustelak eta Mallorkako Quartermass taldeak egongo dira gaueko 22:30etatik aurrera.

arrano_martxoak19_web

Amaitzeko, Mogambo Aretoko kontzertu baten berri eman behar dizuegu. Bertan, Zarauztarrak diren Ezereza eta Burux Lee taldeek joko dute, Amurrioko Fabrica de Idiotas taldearekin.

burux_lee_mogambo_20_marzo

Ikusgai daude ZarataZarautz Festeko bideoak

astelehena, 1 martxoa, 2010

Otsailaren 19an ospatu zen ZarataZarautz Festeko bideoak sarean daude iada. Bideoetan ez dira talde guztiak ateratzen baina guapoenak behintzat agertzen direla esan dezakegu jajaja. Gozatu ezazue!!!

dirto

INOR EZ vs MKT
DISKOIRAA vs ERANTZUN
DIRTAA vs METRALLETA

ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu ZarataZarautz irratsaioan

astelehena, 15 otsaila, 2010

Otsailaren 16ko ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxean burutuko den II. ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu. Ez dakizuenentzat, esan lehen bataila Lobato Etxean burutu zela. Bertan, bi eszenatokitan banatuta, Zarauzko 10 taldek joko dute, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat. Horrela, talde bakoitzak 8 abesti joko ditu.

zaratazarautzfest_ii_10-02-19_web

II. gerra honetan parte hartuko duten taldeak Metralleta, Diskoiraa, Ulu, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Burux Lee, MKT, Dirtaa eta Ezereza izango dira.

Astearte honetan, talde hauetako partaide batzuk izango ditugu gonbidatu gisa, B Jauna eta Lagun Izoztuarekin batera. Beraz ez ahaztu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3a sintonizatzea edo internet bidez entzutea.