Diskoiraa “Looking for action again” Tour I
Kaixo lagunak:
Zuricheko etxe okupa batetik ari gara idazten oraingoan. Ostiralean Diskoiraa taldeak abiatu zuen bira onaino iritsi da behintzat. Ostiralean, Zarauzko Putzuzulon izandako kontzertu akzidentatuaren ondoren, ST Ettien aldera abiatu ginen zuzenean.
Gau osoa gidatzen pasa ondoren Gabatxo baten laguntzanz arazorik gabe aurkitu genuen jo behar genuen lekua (Taberna bat). Sekulako kontzertua eman ostean eta Diskoiraaren bi soineko (bai soineko) saldu ostean. Lotara joan ginen Xilbanen (Frantziakoa) etxera.
Atzo, Suitza zapaldu genuen lehen aldiz, inongo arazorik gabe. Oraingoan Luzernako hirian jotzea tokatzen zitzaigun. Hiriaren erdialdean zegoen Squat batean jo genuen. Etxea izugarria zen, lastima datorren asterako bota egin behar dituzte. Bertako kontzertua ere elegante atera zen, baita ondorengo parranda ere, nahiz eta batzuk iada zahartzen ari diren.
Gaur, esan bezala, Zurichen jotzea tokatzen zaigu. Arratsaldean Zurich batzuk hartzen ibili gara eta hiria ezagutzen saiatu gara, kalerik zikinenak bisitatuz. Ea gaurko showa nola irteten den.
Hemendik gutxira ere, idaztea espero dugu. Bitartean zaindu herria.
6 apirila, 2009 at 5:12 pm
Que raro, oaindik eztizue inun deteniu!
Ondo ibili ta segi idazten nola zuazten, ta batez ere nun galdu ezuen jendia 😛
7 apirila, 2009 at 1:24 pm
pake earra ai zeate ematen behintzat!!! jojo
8 apirila, 2009 at 12:01 pm
gañea kon la tipika furgoneta pikadero ta barruan 5 energumeno…. karne de kañon aduanetan!!! ke teneis pinta de fumar!!!!