Diskoiraa “Looking for action again” Tour II

Zurich atzian utzi ta Austria aldera abiatu gara. Pare bat aduana arazorik gabe igaro ta gero, Vienako EKH squat ultramegahandira iritsi gara. Lo egin ta goizean goizo Viena ezagutzera irten gara gure ohiko kantuekin (kaxiano, egan, e.a…..). Viena nahiko hiri fatxa da. Europako bigarren hilerririk handienean izan gara turista gisa babuana egiten. Hemen dena doan da guretzako, tranbian ez da ordaitzen eta metroa ere ez (guk behintzat), sekulako eguraldia egin digu lau egunetan, 20 gradu gutxienez. Hemen garagardoak 0,5 litrokoak dira, hangoakin konparauta barril bat, guk batzuk hustu ditugu dagoeneko eta gaur gabian dagoen bitartean ere jarraituko dugu.

1239034851546_f

EKH squat-a 19 urte daramatza okupatuta eta lehen austriako alderdi komunistaren egoitza nagusia izan zen, 6 o 7 pisu ditu eta hainbat lagun bizi dira bertan. Kriston kurrauta dago etxea, oso ongo babestua, bunker bat dirudi… hitz batean brutala!!!!!!! Gaur gauean bi talde alemaniarrekin eta beste talde austriar batekin jotzen dugu, itzela izango da. Bihar Eslobakia aldera (150km) abiatuko gara begizulo izugarriekin seguraski…. putalarru!!!! Jarraituko dugu informatzen ahal dugunean!!!

3 Responses to “Diskoiraa “Looking for action again” Tour II”

  1. galerna Says:

    Aupa Gendia:

    Ondo pasa eta zaitu zaitezte.

  2. soldadito boliviano Says:

    Aupa jente!! ikusten diyat bai earki zabiltzatela eeuuropa aldetikan. Nire earki nabillek munduko beste puntan. Ba jakintzazue hemen zerbezak 66ko botelletan zeudekela ta hau gutxi badek emengo edari tipikua hau dek “alcohol potable y de buen sabor” hori jartzeik etiketan beintzat, datu gixa esan 96ko graduaziyoa zekakela ta normalian utzikan eaten dekela baño ez bazea ain fuertia sodaenbatekin nasten uzten dizue.
    Ba hoixe ondo izan ta zorionak Under Epeldei nere lan herrituk ihes in diyat internet lortu ta hau idazteko bakarrik!!! jejeje broma dek, ondo pasa aupa diskoira!!

  3. marina Says:

    thx for great show in banská bystrica (slovakia) =D

Leave a Reply