Archive for 2011

Iñor Ez taldeak Moganbon joko du

astelehena, 4 apirila, 2011

Iñor Ez taldeak Trintxerpeko Moganbo Aretoan joko du asteazken honetan eta guri mezutxo hau iritsi zaigu.

Asteazkena, Apirilaren 6an 20:30tan – Moganbo Aretoa


Iñor Ez

Zarautz Thrashing CrustCore

http://aldanmoun.net/inorez

La Casa Fantom

Noruega Bass & Drums and….

http://www.lacasafantom.com/

1301873684936_f

Datozen egunetako Putzuzuloko eta Zarauzko taldeen kontzertuak

asteazkena, 30 martxoa, 2011

Datozen egunak oso mugituak edukiko ditugu gurean eta hau dena mezu honen bidez laburbiltzen saiatuko gara.

Lehenik eta behin Orioko Gaztetxera joango gara. Bertan, Apirilaren 1ean, ostiralean,  sekulako kontzertua antolatu dute eta. Zarauztik, Diskoiraa eta Erantzuneko lagunak hurbilduko dira Oriokoak diren Citizen Kane, Donostiako Los Santos eta Urretxuko Zaborra taldearekin batera jotzera.

orio_apirilak1_web

Apirilaren 2an, larunbatean, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxera joango gara, bertan hiru talderen kontzertua izango dugu eta. Gaueko 21:30etatik aurrera, Zarauzko MKT eta iparraldetik datozen Willis Drummond eta George Abitol Sex Toy Academy edukiko ditugu.

apirilak2_zarautz_web

Kontzertuekin jarraituz, Apirilaren 4ean, astelehenean sekulako Crust kontzertua edukiko dugu Putzuzulon. Bertan, Alemaniatik datozen Gun mob eta Hellborn messiah taldeak edukiko ditugu. Kontzertua 21:00etan hasiko da.

apirilak4

Eta Putzuzuloko kontzertuekin amaitzeko, datorren egunean, Apirilaren 5ean alegia, hiru talderen saioa edukiko dugu. Oraingoan, Donostiako Hell Division, Bartzelonako Gattus eta Nailbiter Ingelesak edukiko ditugu.

cartel_nailbiter_baja

Entzun atzoko irratsaioa

asteazkena, 30 martxoa, 2011

Iada sarean duzue atzo ZarataZarautz irratsaioko hirukoteak egin genuen saioa. Inguruan izan ditugun kontzertuen berri eta Zarauztar taldeek izango dituzten kontzertuez hitzegin genuen bertan. Saioaren azken txanpan gainera, Lengua Armada zigiluaren binilo berri batzuk errepasatu genituen eta baita nobedade batzuk ere.

Saioa entzun nahi baduzue HEMEN duzue. Egun honetako Podcasta berriz HEMEN.

Nobedade berriekin jarraituko dugu beste astearte zaratatsu batez

asteartea, 29 martxoa, 2011

Martxoaren 29ko ZarataZarautz saiorako ere nobedade berriak lortu ditugu. Hasteko, Hilkar taldearen diska berriaren kantutxoren bat jarriko dugu. Zarauztarrek CD bat atera dute eta lehen doinuak entzuteko parada izango dugu.

limp

Honez gain, Lengua Armada zigiluaren binilo batzuk ere ekarriko dizkigu B Jaunak. Guzti honez gain, Putzuzulon antolatuak ditugun kontzertuez ere mintzatuko gara. Besterik gabe, gaueko 21:30ak arte!!

Entzun atzo egin genuen saioa

asteazkena, 23 martxoa, 2011

Atzo egin genuen ZarataZarautz irratsaioa entzungai duzue iada. Ordu eta erdi luzez, historiako sarraski nuklearrak gogoratu genituen hainbat musika talderen abestirekin. Honez gain, agendari ere errepasoa egin genion eta azken nobedade batzuk ere entzun genituen.

189983_1925669503577_1297345532_32342964_5542021_n

Irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz HEMEN.

Zarauzko taldeen astebukaerako kontzertuak

asteartea, 22 martxoa, 2011

Asteburua gertu dago eta Zarauzko zarata taldeek kontzertuak izango dituzte egun hauetan.

Hasteko, estreineko kontzertua edukiko duen talde berri batekin hasiko gara. Martxoaren 24ean, ostegunean, Ernia taldearen estreinekoa edukiko dugu Trintxerpeko Mogambo Aretoan. Anestesia eta Metralleta taldeetan ibilitzen diren jendeaz osaturiko formazio berria dugu honakoa eta Mogambon lehen astinduak emango dituzte. Beraiekin batera, Asturiastik datozen Gobierno Militar taldeak ere joko du.

1300664435667_f

Honez gain, Martxoaren 26an ere beste kontzertu interesgarri bat edukiko dugu Irungo La Casita Gaztetxean. Bertan, Zarauzko Humilitate, Surfin Kaos, Memo eta Estricalla taldeek joko dute.

humilitate_irun_11-03-26_web

Eta amaitzeko, Martxoaren 27an, igandean, kontzertu oso interesgarria edukiko dugu Zarauzko Putzuzulon.  Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Orioko Citizen Kane, Zarauzko Diskoiraa eta Bartzelonatik datozen Absurdo eta Ingalaterrako The Shitty Limits taldeek joko dute.

absurdo_kolore

Nobedade berriez eta inguruko kontzertuez mintzatuko gara

astelehena, 21 martxoa, 2011

Martxoaren 22ko ZarataZarautz irratsaioan, esku artean ditugun nobedade berriez eta datorren asteetan inguruan izango ditugun kontzertuez mintzatuko gara.

1265182899110_f

Honez gain, irratsaioaren bigarren zatian, Japonian izan den ezbehar nuklearraren inguruan ere mintzatuko gara, urteetan zehar talde ezberdinek egin dituzten kantuen inguruan. Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera. Eta internet bidez ere entzun ahalko duzuela, HEMEN klik eginaz.

Entzun Igorrekin eginiko irratsaioa

asteazkena, 16 martxoa, 2011

Atzo Bad Religion taldearen inguruan eginiko irratsaioa sarean dago iada. Igor Leerekin bi ordu luzez hizketan ibili ginen talde mitiko honen inguruan. Gogoratu beste saio bat egingo dugula falta den diskografiari errepasoa egiteko.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Azken orduko kontzertua Andoaingo Gaztetxean

asteazkena, 16 martxoa, 2011

MARTXOAK 18, OSTIRALA
ANDOAINGO GAZTETXEAN
22:30etan

MOSTROS
Mallorcatik datoz, taldekide batzuk argentinarrak diren arren, eta haien artean Juanmi dago, Cerebros Exprimidos taldeko gitarra jotzailea. Punk rock indartsu eta sutsua egiten dute, Aerobitch eta Capacesen erdibidean, rockanrolleroagoak batzuetan, hardcoretik gertuago beste batzuetan, baina beti fresko bezain gogor eta Mackyren ahotsak gidatuta. Hainbat disko plazaratu dituzte (azkena, Desguaze taldearekin erdibana ateratako split bat), eta Euskal Herrian jo duten bakoitzean, ahoa bete hortz utzi dituzte ikusle guztiak, oraingoan asmo horrekin egingo dute berriro irletatik barakaldorainoko hegalaldia.

HUMILITATE
Zarautzetik, Humilitate taldea gerturatuko da Hardcore eta trash musika jorratuz. Azken boladan emanaldi ugari eskaintzen ari da taldea, eta udarari begira Estatu Batuetarako bira prestatzen ari dira. Orain arte cd bat kaleratu dute eta bi bira egin dituzte europan zehar. Aurrez, Erantzun, Ira et decessus, Trigger travis, Burux lee,.. eta beste hainbat taldeetan aritutako lagunak 3.aldiz izango ditugu andoainen zuzenean.

mostros_humilitate_andoain_web

Bi talde Lituaniar Putzuzulo Gaztetxean

asteartea, 15 martxoa, 2011

Ostegun honetan, Martxoaren 17an, bi hardcore talde Lituaniarren kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean.

martxoak-17

Arratsaldeko 20:30etatik aurrera, GxFxTx eta K.A.N.G. taldeak edukiko ditugu. Lehenak, eskola zaharreko jarkore helio izugarri ona egiten dute KILL YOUR IDOLS taldearen modura. Bigarrenak berriz, NYHC ona eta mortala burutzen dute MADBALL, BREAKDOWN eta KILLING TIME taldeeen modura.