Archive for 2011

Zarauzko taldeen kontzertuak!!!!

ostirala, 14 urria, 2011

Astebukaera honetan ere gure taldeek zenbait kontzertu emango dituzte inguruan. Hasteko, larunbat honetan, Urriaren 15ean, Beasaingo Gaztetxean egongo den kontzertuaz mintzatuko gara, Bertan, eta Gaztetxearen urteurrenaren barruan, Erniako hirukotea edukiko dugu zarata egiten, Mantala No!, Hell beer boys, The last strength eta Nerviosah-rekin batera.

urriak_15_kontzertua_txiki_beasain

Honez gain, Hilkar eta Humilitatekoek ere Donibane-Ziburuko Gaztetxean joko dute egun berean. Egun honetako kartela ez dugunez, hemen Humilitatekoen bideo “bikain” bat.

Humilitate eta Diskoiraa Arrano tabernan joko dute

ostirala, 7 urria, 2011

Uda honetan biran egon diren Diskoiraa eta Humilitate taldeak Zarauzko Arrano Tabernan joko dute Urriaren 11ean, asteartean. Kontzertua gaueko 22:30etan hasiko da.

urriak11_arrano_web

Diskoiraaren Asiar birako bideo batzuk ikusgai daude iada

asteartea, 4 urria, 2011

Diskoiraa taldeak Asian zehar egindako biraren bideo batzuk ikusgai daude iada sarean. Konkretuki, Singapurren emandako kontzertuaren irudiak eta bertan egindako elkarrizketa duzue entzungai. Gogoratu, bira honen dokumentala prestatzen gabiltzala iada eta ahal bezain pronto kalean izango dela.

Elkarrizketa:

Kontzertuko irudiak:

Disko gomendioa: Milisi Kecoa – Kalian Memang Menyedihkan!

asteartea, 4 urria, 2011

Indonesia bi egunez talde hau gozatzeko aukera izan genuen. Lagun Izoztuaren iritziz, birako talderik onena. Milisi Kecoa da beraien izena, euskaraz labezomorroen milizia izena izango litzateke. Hardcore Punk oso freskoa egiten dute eta 2010eko diska da hau. Indonesian ez genuen kopia originalik lortu, guztia iada saldua zuten eta

milisi-kecoa-kalian-memang-menyedihkan-01-front

Abestiak

1.Intro
2.Ganyang Nasionalisme
3.Swastika Mewakili Dirimu
4.Milisi Kecoa
5.Usir Para Jagoan
6.Bagai Rayap
7.Ini Bukan Arab, Bung
8.Kalian Memang Menyedihkan
9.Kami Marah
10.Punkrock, Terdomestikasi
11.Attitude (Bad Brains)
12.Swastika Mewakili Dirimu (Bonus)
13.Kami Marah (Bonus)
14.Ini Bukan Arab, Bung (Bonus)
15.Punkrock, Terdomestikasi (Bonus)

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Monoa kentzeko irratsaioa

asteartea, 4 urria, 2011

Indonesiatik bueltan, ZarataZarautz irratsaioekin hasteko gogoz gara berriz ere. Ia denborarik ez dugu izan saioa prestatzeko baina dugun “monoa” nola edo hala pasa behar…

tximua

Biharko irratsaioan Krixpin eta B jauna izango ditugu soilik, Lagun Izoztua datorren astean itzuliko delarik. Gogoratu zita zaratatsua duzuela bihar, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera eta iada internetez ere Arraio entzutea duzuela

Metralletaren diska berriarekin lanean jarri gara

astelehena, 3 urria, 2011

Diskoiraakoekin Indonesia, Malasia, Singapur eta Filipinak bisitatu ostean, lanerako gogoz itzuli gara ZarataZarauzko jendea. Horregatik, Metralleta taldearen azken LPa prestatzen hasi gara iada Khhapspmch zigiluaren laguntzaz. Dena ongi badoa, urte amaierako amaitua egotea espero dugu. Oraingoz, abesti bat entzun dezakezue:

ETA TXIMAS ASKATU!!!

Transicion eta Diskoiraa Putzuzulon!!!

astelehena, 3 urria, 2011

Asteazken honetan, Urriaren 5ean, bi zarata talderen kontzertua edukiko dugu Putzuzulon. Lehenik, Diskoiraako jendea edukiko dugu taula gainean. Asiako bira eta gero utzi egingo zutela esan bazuten ere, zoritxarrez ez dute hitza bete eta asteazken honetan edukiko ditugu. Beste taldea, Bartzelonako Transicion taldea da. Ekkaia eta Leadershit bezelako taldeetan ibilitako jendea dugu, Rock & Crust bikaina egiten.

transicion_web

Gogoratu kontzertuak 23;00etarako amaitua egon behar duela, beraz puntual etortzea eskertuko dugu.

Humilitate egunerokoa

asteartea, 20 iraila, 2011

Etxetik irailak 19, astelehena

Gaur, ez gara goizeko ordu txikietan jaiki, gune turistikoren bat ikusteko helburuarekin. Gaur, ez dugu jaiki eta ordenagailua begiratu, tokatzen den kontzertuko ordutegiak begiratzeko, ez eta helmugatzat dugun hiriko disko denden helbiderik topatzeko ere. Gaur, ez dugu emailik idatzi behar izan, oraindik ere libre geratzen zaizkigun egunetan kontzertuak topatzen saiatzeko. Gaur, ez dugu inorekin agurtzerakoan taldeko argazki eder bat atera behar izan. Ez dugu furgoneta kargatu eta gps-a piztu beharrik izan. Gaur iada ez gaude biran. Iada ez gaude Estatu Batuetan. Etxean iada. Etxetik. Lasaitasunetik. Bira amaitu eta egun batzuk ematen duten distantziatik idatziko dut eguneroko honen azken kapitulua.

humiliate-3

Baten batek pentsatuko zuen, “hauek iritsi ote dira etxera edo NY-n geratu dira betiko?” (hau, suposatuz, egunerokoa inork irakurtzen duela eta gure falta edo somatu duenen bat dagoela). Bai, iritsi ginen etxera. Duela aste pare bat. Sanu iritsi ere. Hurakana eta hainbat kontu zirela aste bat bidaia atzeratu arren, inongo arazorik gabe egin genuen etxerako buelta. Normalean, errezagoa izaten omen da etxerako buelta. Bidea ezagutzen duzulako iada agian. Guri ere erraz egin zitzaigun etxerako buelta. New York-eko JFK aireportuan genuen etxera ekarri behar zigun hegazkinarekin zita. Milaka trasto genituela eta beldur ginen, bulto bakoitza ordaintzea edo egingo zigutenarena. Baina goraino bete genuen taxi-a agurtu eta maletak fakturatzera joatean jarri ziguten arazo bakarra gainean bi gauza soilik eraman ahal genituela da. Beraz, pena handiz, gitarra bat maletekin fakturatu behar izan nuen (gaizki tratatuko zutela jakinda… eta hegazkineko presioak mastilari kalterik egingo ez zion esperantzan). Ordu askoko bidaia izan zen. Gauez egitea ederra da lokartzea lortzen baduzu, gainontzean, oso luze egin daiteke bidaia. Gainera, ordu aldaketarekin goizaldera iristsi ginen Suitzara, beraz, nekagarria izan zen lo hartzea lortu etzutenentzat. Handik, bartzelonara, eta bartzelonan furgoneta hartu eta etxera. Hainbeste ordu bidaiatzen egon ostean, Bartzelonatik etxerako furgonetako bidaia oso gogorra egingo zitzaigula uste genuen arren, tita egin genuen bidea. Iada buruz ezagutzen dugu ibilbide hau eta bi hilabeteetan hainbeste gidatu ostean… zer dira ba 600 km gehiago.

Nire lagun batek dio, bidaia guztien gauzarik ederrena, etxera itzultzea dela. Etxera, ingurukoena, norbere txokora. Egia esan behar bada, ez dakit bidaiko gauzarik onena izan zen ala ez, (ez gauza guztiak konparatzearen zaletua) baina onartu behar da ederra izan zela etxera itzulera hau. Hainbeste denboran oroitu garen ingurukoengana itzuli eta egindako harrera goxoa zoragarria izan zen. Eta eskertzekoa gure itzulera hainbeste goxatu zuten guztien jarrera. Aupa zuek!!

Beraz, epilogoa idaztea falta zen. Azken kapitulua. Berez, azkena izan nahi zuen kapituluak ez zuen plazer hura izan, eta orain honi tokatu zaio plazerra (edo zigorra agian?). Egun batzuetako distantzia hartzea erabaki nuen honetarako. Distantziak, gauzak, beste modu batera ikusi arazten dizkigulako. Ez errealago, ez eta irrealago, ezberdin. Eta agur hau ere horrelaxe idatzi nahi nuen, distantziatik. Biran zehar, egunerokoa, gauez eta oso nekatuta nengoen momentutan idatzi behar izan dut. Begiak irekita mantentzeko lanak nituen unetan askotan. Ohera joateko presak behartuta gehienetan. Egindako lanarekin oso gustura sentitzen naiz. Beste bira askotan saiatu izan gara egunerokoa idazten eta inoiz ez dugu bira amaiera arte bukatzea lortu. Birak erdizka ditugu orain arteko egunerokoetan. Honetan aldiz, azken kapitulura iristea lortu dugu eta horrek satisfazio handia sortzen dit. Idatzitakoa hobea izan zitekeenaren sentsazioa ere badut. Seguraski, denbora gehiagoz, patxada gehiagoz eta hain nekatua ez nintzen momentuetan gusturago idatziko nuke. Baina, bizitzan, ezin dira gauzak beti nahi diren bezala egin. Egoeretara moldatu beharra dago eta horrelaxe eskatzen zuen momentuak. Bizitakoa oraindik ere irentsi gabe eta ia begiak irekita mantendu ezinik idatzi beharra zegoen, egunerokotasuna mantendu ahal izateko. Eta hori behintzat lortu dugu (aupa gu!! Ze ostia!! Jeje)

Bira zoragarri baten azken kapitulua dugu. Sekulako momentuak bizi izan ditugun biraren azken lerroak. Mila abentura eta anekdota geratu dira bidean, beste mila, gure ahotatik entzun ahalko dituzue, barra baten izkinan kontzertu baten osteko gau luzeetan. Mila abentura bizi osorako gurekin geratuko direnak. Bizi osorako iraungo diguten ikaspenak eta bizi osoan ahaztu ezingo ditugun lagunak. Inoiz, espero dut, berriz bidean topatuko ditugun lagunak. Gure etxeko ateak ireki eta janari goxoa prestatuko diegun lagunak. Eta guzti honekin batera, nola ez, oraindik ere gehiago elkartu garen familiatxoa. Hamaika barre, negar, besarkada, eztabaida, haserre, urduritasun, kezka eta mila momentu on elkarbanatu ditugun familiatxoa. Bira honetan, espero genuen bezala, une oso onak eta une zailak nahastu dira. Eta distantziatik begira irribarre harro bat ateratzen zait gutaz. Momenturik zailenei nola aurre egin diegunaz harrotasuna sentitzen dut. Gauzak hitz eginez nola konpondu ditugunaren harrotasuna. Eta honek betirako konplizitatea ekartzen digu bostoi. Betirako gordeko dugu hau eta betirako lotuko gaitu honek. Geure buruaz harro egotea ere gauza handia delako askotan. Izen asko komentatu izan ditut bi hilabete eta erdi honetan. Eta azken lerroak, nola ez, bidai luze bezain eder honetan ondoan izan diren hauei eskaini nahiko nizkieke. Azken kapitulua izango zela sinetsia zuen kapitulu honi ez diogulako plazer hori emango. Bidai hau hemen bukatzen da… eta orain hementxe gaude, bidai guztiak amaitzen diren hasiera honetan. Beste bidai bat hasteko prest, beste eguneroko bat hasteko prest. Bihotz bihotzez, gaurkoa zuentzat doa: Fres, Murray, Arrona eta Albixu! Aupa zuek.

Hurrengo kapitulua (zuen laguntzarekin) Orion idatziko dugu. Larunbat honetan, gazte festetan, goizeko 3ak aldera, gaztetxean, erreka ondoan, izerditan berriz ere. Eskerrik asko hor egon zaren denoi (enteratu naiz eta batzuk izan zaretela) eta hurrengo kapituluan elkar ikusiko gara. Hurrengo helmuga: ORIO.

4 talderen kontzertua Putzuzulon

larunbata, 17 iraila, 2011

Euskal jaiak pasa eta iltzeari buelta emateko denbora nahikoa izan ondoren, hilak 19 astelehenean, astea ondo hasteko, kontzertu eder bat edukiko dugu ametsen fabrikan. Lau talde eta bakoitza punta batekua:

19:30tan, Tyranice. Holandatik. http://tyrannicide.noblogs.org/

20:15ian, Rivers Run Dry, Hungariatik. http://www.myspace.com/riversrundrydbeat

http://riversrundry.bandcamp.com/

21:00tan, Only Fumes & Corpses, Irlandatik. http://www.mediafire.com/?jtx1abosu7p7ap3

21:45ian, Leithinis, Belgikatik. http://www.myspace.com/leithinis

Kontzertuak 23:00tako bukau ber due eta orduak errespetatzen saiatuko gea dana errexo izateko.

Sarrera: 4 euro

irailak19

Klatenetik maitasunez

igandea, 11 iraila, 2011

Gaurkoan bai. Denbora apur bat gehiago dugu idazteko eta lehen asteko laburpen txiki bat egiteko aprobetxatuko dugu. Gaur Klatenen gaude, eta Diskoiraakoak hemendik 30 batera edo hasiko dira sauna batean jotzen.

p1000701

Gure lehen astea oso mugitua izan da. Zarauzko herri guztiak iada jakingo duen bezala, Singapurreko aireportuan 8 orduz zain egon eta gero, Bangkokerako hegazkina galdu genuen. Hortaz, 27 orduz,  aireportuan bertan geratu behar izan genuen gaupasoi bortitz bat eginez eta bertako konpainia guztiak bisitatuz. Azkenean hegazkin bat lortu eta ez dugu kontzerturik galdu.

Denetariko lekutan jo dugu hemen. Tren geltoki batean, mendian, 2 metro karratuko gelatxo batean… baita unibertsitateko kanpus batean ere. Jendea oso adeitsua da hemen, batzuetan gehiegi eta guzti. Garbi ikusten da okzidentalak ikustera ez daudela ohituta, eta gutxiago 1,90 metroko mutil eleganteak ere…

Batzuek, Rafa bera jainkotzat hartzen dute, duen bizar eta ile luzeagatik. Ongi ezagutuko balute…

Dagoeneko Indonesiako 30 talde inguru ikusi ditugu, hemen kontzertuak 10 taldetatik gora izaten direlako. Erreportaia txiki bat ere egiten ari gara eta bueltakoan DVD txiki bat egin nahiko genuke. Horretarako Bejondeigula produkxionsen laguntza ezinbestekoa izango da. Lagun Izoztua eguneroko bat ere osatzen dabil, B jauna bezala, ea bertatik informatzeko zerbait txukuna ateratzen dugun ere.

Oraingoz besterik ez, agian Urrian elkar ikusiko gara. Bitartean gaizto ibili