Managaitz eta Ernia taldeak Moganbon larunbatean

Ernia eta Managaitz taldeak kontzertua emango dute larunbat honetan Trintxerpeko Moganbon.

V. Taupada Fest! Taupada Fest! berri baten taupadak entzuten hasi dira berriro ere. Aurten V. edizioa izango da, martxoak 17 larunbatean nola ez, Trintxerpeko Mogambo aretoan. Oreretako Zintzilik Irrati librearen alde egiten da jaialdia, musika eta kontrakulturaren maitaleak diren pertsonek bultzatua. 

La Mirada del Tigre (HC Ikastola Zaharra – Madril) 
Aurkezten dizuegun lehen banda Madrildik datorkigu. Orain dela 4 urte sortua, Duelo, Përras Salvajes… bezalako taldeetako jendea aurkitzen duguna. HC Old School erritmoak entzun ahal izango ditugu animalien askapena, beganismoa eta espezismoaren aurkako letra konprometituekin. 2015ean beraien lehen EPa argitaratu zuten eta 2017an LP partekatu bat Madrilgo beste talde batekin, Chimpancé. 
 
Managaitz (HC melodiakin – Zarautz) 
Berriro ere Zarautztik datorzkigu Taupadara bertako bandak. Horietako bat Managaitz izango da, 2011ean sortua Diskoiraa, Metralleta, Erantzun eta Mor-more bezalako taldeetatik eratorritako kideekin. Punk- Hard Core melodikoa bi ahotsetan, kritika politiko eta sozialez hornituta. Geldialdi baten ondoren itzultzen dira eta luzerako izatea espero dugu. 2015eko beraien LParekin gozatzeko momentu ederra. 
 
Perro Lobo (Rap bortitza – Logroño) 
Aurkezten dizuegun hurrengo banda Logroñotik datorren bikote bat da. Haien musika rap eta hip- hopa dira, hitz subertsibo eta jarrera punk, antiespezista eta libertarioarekin. Orain arte editatutako beraien bi lanen abestiak ulukatuko dituzte; Perro Lobo 2013koa eta Pancrudo 2015ekoa. 

Fly Shit (HC-ko Beteranoak – Bergara) 
Bergaratik Euskal Herriko Hard Coreko laukote beterano hau datorkigu, eszenatokietan 20 urte baino gehiago daramatela. Erritmo irmoekin euskarazko hitzez lagundua, egunerokotasunean inguruan bizitzen dituzten gertakariak kontatzen dituzte eta beraien zuzenekoak bertsio indartsu batekin borobiltzeko ohitura dute. Diskografia interesgarri bat dute Fly Shit (2001), Bizitza…baina nola bizi? (2004), Arnas bakoitzeko ernetzen (2010), 1996tik bidetxurrian (2011), Barneko ahotsaren bila (2015), eta 20 urte bira zuzenean (2017) bezalako diskekin. 
 
Ernia (HC/Crust azkarra – Zarautz)
Zarautzetik ere datorren beste banda da eta herri hontako beste hainbat bezala kostaldeko eszenako kidez osatuta dago: Total Arse, Paniko, Anestesia… 2010etik HardCore/Crust azkar bat darabilte, euskaraz jaurtitako hitzak zur eta lur utziko zaituzte. Ërnia I (2014), Ërnia II (2017), eta “Bizkaia kalea 36” abestia argitaratu dotuzte, azken hau Zarautzko Putzuzulo gaztetxearen 12. urteurrenerako. 

DJ Ausente (edo ez)! 
Festa bukatzeko, urtero gurekin dugun laguntxo bat izango dugu, kaka hoberena pintxatuz. Bartzelona eta Donostia artean dabilen pertsona balianitza, kondairak dioenaren arabera jotzen duen leku, Zentro sozial, edo itxasontziak itxi edo hondoratu egiten dira….

Leave a Reply