Archive for the ‘Berriak’ Category

Juanma dator ZarataZarautz irratsaiore

asteartea, 30 urria, 2018

Aurreko astean huts egin ostean, Juanma datorkigu ZarataZarautz irratsaiora. Ordu eta erdiz gustoko musika jartzen ibiliko zaigu gonbidatua. B Jaunaren baja ere edukiko dugu gaur, baina lasai, datorren astean gurekin egongo da eta.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Krixpin eta Lagun Izoztua irratsaioan

asteartea, 23 urria, 2018

Aste honetan Juanmaren bisita jaso behar genuen ZarataZarautz irratsaioan baina azken orduko baja izan dugu. B Jaunak ere ezin izango du saioan egon, baina Lagun Izoztuak eta Krixpinek ordu eta erdiko saio zaratatsua prestatu dute.

Irratsaioa entzun nahi baduzue podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Txaf ZarataZarautzen

asteartea, 9 urria, 2018

Aste honetan eta aspaldiko partez, Txaf etorriko zaigu gela arrosera gustoko musika jartzera. 21:30etatik aurrera kutunak dituen abeatiak entzun ahalko ditugu.

Txafekin eginiko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Arrotzak taldeko kideak irratsaioan

asteartea, 2 urria, 2018

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Arrotzak taldeko kideak edukiko ditugu. Diska berria kaleratu du hirukoteak (oraindik ez dago formatu fisikioan) eta irratsaioan kantu berri hauek entzun ahalko ditugu, beti bezala, 21:30etatik aurrera.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Puntala Rock jaialdiaz Putzuzulon

asteartea, 25 iraila, 2018

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Finlandian egiten den Puntala Rock jaialdia izango dugu hizpide. B Jauna eduki genuen korrespontsal bezela 2018ko edizioan eta honi errepasoa egingo diogu ordu eta erdiz.

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Denboraldi berriarekin hasiko gara Arraio Irratian

astelehena, 17 iraila, 2018

ZarataZarautz saioaren denboraldi berria aste honetan hasiko dugu. Asteartero eta 21:30etatik aurrera ohiko hirukotea izango gara saioa egiten.

Aste honetan, udan lorturiko harribitxiekin osatuko dugu saioa. Obediencia, Satelite, Kaleko Urdangak eta beste hainbat talde entzun ahalko dituzue, agenda zaratatsua ahaztu gabe.

Denboraldi berriko lehen saioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

No Wolf, Columna eta Marmol taldeak Putzuzulon

asteartea, 10 uztaila, 2018

Uztailaren 22an, kontzertu ederra edukiko dugu Zarauzko Gaztetxean. Bertan, Zaragozako Columna, Bilboko Marmol eta herrikoak diren No Wolf taldeak edukiko ditugu.

Metralleta, Pato Pato eta Teething taldeak Moganbo aretoan

asteartea, 3 uztaila, 2018

Ostegun honetan, uztailaren 5ean, zarata kontzertu itzela edukiko dugu Metralleta, Pato Pato eta Madrildik datozen Teething taldeekin.

Zure zarata dosia prest dugu

asteartea, 19 ekaina, 2018

Asteartea iritsi da eta hirukoteak prest du beste ZarataZarautz irratsaio bat. 21:30etatik aurrera belarriak zulatzen egongo gara Arraio Irratian.

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

B Jauna bueltan da

asteartea, 12 ekaina, 2018

Gaur ere ZarataZarautz irratsaioa edukiko dugu eta B Jauna bueltan edukiko dugu gainera. Hortaz, hirukotea egongo gara zarata apur bat jartzen 21:30etatik aurrera.

Irratsaioa podcastean duzue. PLaylista berriz HEMEN.