Archive for the ‘Berriak’ Category

Gaur ZarataZarautz saioa dugu

asteartea, 17 otsaila, 2015

Astearte honetan beste ZarataZarautz saio bat dugu. Aste honetan ez dugu gonbidaturik edukiko baina betiko hirukotea musika jartzeko gogoarekin egongo gara, beti bezala Arraio Irratiko uhin libreetan.

otsailak_17

Atzo egin genuen irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Txafen bisita ZarataZarautzen

astelehena, 9 otsaila, 2015

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Txaf edukiko dugu. SkatePunk-aren inguruan ariko zaigu ordu eta erdiz bihar, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan.

otsailak_10_txaf

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Burrunduaren eguna asteartea

astelehena, 2 otsaila, 2015

Asteartea ZarataZarautz berri bat dugu eta oraingoan hirurak egotea espero dugu. Ezer berririk eduki gabe, musika apur bat ziztatzen egongo gara gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko gela arroxean.

otsailak_3

Atzoko saioa beti bezala podcastean. Playlista berriz HEMEN.

Managaitzen CD berria kalean da

ostirala, 30 urtarrila, 2015

9 abestiz beteriko CD berria kaleratu berri du Managaitz taldeak. Aurreko urtean 4 kantuz osaturiko 7 hatzbeteko bat kaleratu bazuten ere, oraindik gordeta zeuden beste 5 abestirekin CD hau osatu dute.

azala definitibo copia

Diska jeitsi nahi baduzue, HEMEN duzue. Baina gogoratu taldeak emango dituen kontzertuetan ere eskuragarri izango duzuela. Hortaz gain, Zarauzko Arrano Tabernan kopia batzuk ere badaude.

Malintxe gauean egongo gara!

osteguna, 29 urtarrila, 2015

Ostiral honetan Malintxe Gauean egongo gara Ritxarrekin batera musika apur bat jartzen. Gonbidatuak zaudete!!!

Malintxegaua

Managaitz, Trance eta Suicidas Putzuzulon

osteguna, 29 urtarrila, 2015

Otsailaren 1ean, igandean, Punk kontzertu itzela edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Biran dabiltzan Trance eta Suicidas taldeek beraien elkarbanaturiko 7 hatzbetekoa aurkeztuko digute gaueko 21:00etatik aurrera. Beraiekin batera Zarauzko Managaitz taldea ere ariko da. Kontzertu honetan atera daitekeen dirua, Pandora operazioan atxilotutakoak laguntzeko erabiliko da.

pandora

Gaur astearte zaratatsua da!!

asteartea, 27 urtarrila, 2015

Defenestre Festeko ajea pasa gabe badugu ere, gaur ZarataZarautz saio berri bat dugu Arraio Irratian. Igande honetan Putzuzulon izango den kontzertuaz mintzatzeaz gain, kantu berri batzuekin etorriko gara, beti bezala gaueko 21:30etatik aurrera.

urtarrilak27

Astearteko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Defenestre Fest jaialdia ardatz ZarataZarautzen

astelehena, 19 urtarrila, 2015

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Defenestre Fest jaialdiari egingo diogu tartea. Putzuzulon egingo den jaialdian 11 talde edukiko ditugu bi oholtzetan banatuta eta hauen doinuak dastatzeko aukera edukiko duzue gaueko 21:30etatik aurrera.

urtarrilak_20_defenestre

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Beste astearte zaratatsu baterako prest!!

asteartea, 13 urtarrila, 2015

Asteartea iritsi zaigu eta beste ZarataZarautz saio interesgarri bat edukiko dugu 21:30etatik aurrera. B Jaunaren parte hartzea kolokan baldin badago ere Krixpin eta Lagun Izoztua Arraio Irratiko gela arroxean egongo gara musika apur bat ziztatzen. Galduko duzu?

urtarrilak_13

Atzo egin genuen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Urteko lehen ZarataZarautz saioa ere egin genuen

osteguna, 8 urtarrila, 2015

Naiz eta notiziarik ez jarri, aste honetan urteko lehen ZarataZarautz saioa egin dugu. Active Minds, Nausea, Trance, Kuma No Motor, Suicidas eta beste hainbat talde entzuteko aukera edukiko duzue podcastean klik egiten baduzue. Playlista berriz, HEMEN duzue.

urtarrilak_6_geu