Archive for the ‘Berriak’ Category

Bertsioei eskeinitako ZarataZarautz saioa

astelehena, 10 azaroa, 2014

Aste honetako ZarataZarautz saioa bertsioei eskeiniko diegu. Putzuzulo Gaztetxeko bertsiyo gaua oso gertu dugu eta hau aprobetxatuz talde zaratatsuek eginiko bertsioak entzun ahalko ditugu. Beti bezala, asteartean, gaueko 21:30eatatik aurrera eta Arraio Irratiko uhin libreetan.

AZAROAK_11_BERTSIO

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Felixen bisita ZarataZarautz irratsaioan

asteartea, 4 azaroa, 2014

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan, gure laguna den Felixen bisita edukiko dugu. Gaurkoan gainera, kontzertu berezi baten berriz emanez etorriko zaigu, ostiral honetan Mogambo aretoan izango den kontzertu bati buruz hitzegingo digu eta. Wings Of Heart kolektiboa ekonomikoki laguntzeko kontzertua izango da hau.

azaroak_4_felix

Hortaz, gaurkoan beganismoaz eta animalien askapenaz mintzatuko gara beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera eta Arraio Irratiko uhin libreetan.

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Landverraad eta Managaitz Getariako Gaztetxean

igandea, 2 azaroa, 2014

Astea indartsu hasteko, kontzertu ikaragarri bat izango degu Getariako Gaztetxean,oraingoan, Amsterdametik datorren Landverraad taldea izango dugu, bi astetako bira burutuko dute europan zehar eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango da.Hardcore azkarra jorratzen dute eta energiaz betetatko zuzenekoak eskeintzen dituzte. Talde desberdinetan ibilitakoak dira ia kide danak eta elkarrekin dioazen lau urtetan hiru EP argitaratu dituzte, azkenengo lana aurkezten ari dira bira honetan. Bira dexente egin dituzte europan zehar eta jaialdi ospetsutan jotzeko aukera ere izan dute.

Hauekin batera, Managaitz talde zarauztarra izango dugu, hauek ere atera berri dute diska berria eta jotzeko gogotsu azaldu dira.

21:00tan puntual hasiko gara eta sarrera 4 eurokoa izango da.

landmana


Hirukotea improbisatzen gaurko ZarataZarautz saioan

asteartea, 28 urria, 2014

Gaurko ZarataZarautz saioa nahiko improbisatua izango da. Hasiera batean, Juanma jaunak etorri behar zuen gurera baino gaixotu egin zaigu. Hortaz, betiko hirukoa edukiko duzue gaurko ordu eta erdia betetzen. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan.

Life+But+How+to+Live+It+lifebuthowexberlin1989

Atzo egin genuen saioa, beti bezala podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Managaitz taldea ZarataZarautz saioan

astelehena, 20 urria, 2014

Aste honetako ZarataZarautz saioan Managaitz taldeko kideak edukiko ditugu zuzenean. Kaleratu berri duten 7 hatzbeteko berria aurkeztuko digute eta laster kaleratuko den CDko abesti batzuk ere entzun ahalko dira. Guztia, Disgalerna jaunak gidatuta, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera eta Arraio Irratiko uhin libreetan.

manazarata

Atzo Mangaitz taldearekin egin genuen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Managaitz eta Die Wrecked Donostiako Atabalen

asteazkena, 15 urria, 2014

Erresuma batuetako Die Wrecked biran datoz eta parada bat egingo dute Donostiako Amara auzoan dagoen Atabal tabernan, beraien azkenengo lanaren aurkezpen biran.

Beraiekin batera zarauztarrak diren Managaitz izango dira, hauek ere beraien 7″ berria aurkezten jarraitzen dute.

atabal

Hirukotea ZarataZarautzen

asteartea, 14 urria, 2014

Astearte berri bat gainean dugu eta guk iada prest dugu ZarataZarautz saio berri bat. Hirukotearen eskutik, ordu eta erdiko zaparra edukiko duzue Arraio Irratiko 99.3an.

urriak_14_gu

Honez gain, aurreko astean Trabuc Recordseko Eduard handiarekin eginiko saioa entzungai duzue iada. Playlista berriz HEMEN.

Atzoko saioa ere podcastean duzue. Eta Playlista HEMEN.

Managaitz taldea Txirbilenean

ostirala, 3 urria, 2014

Larunbat honetan, Urriaren 4ean, Managaitz taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue Sestaoko Txirbilenea Gaztetxean. Mundo Ivaginario jardunaldien barruan, Kashbad taldearekin batera ariko dira oholtza gainean.

KASHBAD-MANAGAITZ

Ernia taldeko kideak ZarataZarautzen

astelehena, 29 iraila, 2014

Biharko ZarataZarautz saioan Ernia taldeko kideak edukiko ditugu gonbidatu bezala. 7 abestiz osaturiko CD bat kaleratu berri dute eta hau aurkeztuko digute gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan, FMko 99.3an.

irailak_30_ernia

Atzo egin genuen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotea bueltan da!!

asteartea, 23 iraila, 2014

Naiz eta denboraldi berria duela bi aste eduki, gaurko saioan, ZarataZarautz egiten dugun hirurak egongo gara. Gaurkoan ere, udan zehar lorturiko diska berriekin etorriko gara. Gogoratu zita zaratatsua duzuela gaur, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan!!!

irailak_23_gugeu

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.