Archive for the ‘Berriak’ Category

Ernia eta Absolutist taldeak Getariako Gaztetxean

osteguna, 11 iraila, 2014

Irailaren 16an, asteartean, Absolutist talde irlandarra izango dugu Getariko Gaztetxean beraien neocrust tekniko eta indartsua eskeiniz.

Hauekin batera Ernia alde zarauztarrak joko du beraien cd berria aurkeztuz, zuen bihotz taupadak azkartuko duen hardcore azkarra eta bortitza.

Azaldu zaratazaleoook!!

erniaabsolutist

ZarataZarautz saioaren denboraldi berria gaur hasiko da

asteartea, 2 iraila, 2014

Adi Arraio Irratiko 99.3ari!!

irailak_2_denboraldi-berrix

Denboraldiko lehen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

4 talderen kontzertua Putzuzulon

asteazkena, 27 abuztua, 2014

Irailaren 3an eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera, hardcore kontzertua dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Interezza Assoluta, Policia Interior, The Skunks eta Maquina Muerta egongo dira zarata apur bat egiten. Asteazkenetan hasten da asteburua…

makina

Interezza Assoluta: Garapen handiko harcore musika lantzen duen kataluiniako banda.

Maquina Muerta: D-Beat doinuak lantzen dituen talde mexikarra. Kontzertu bakarra eskainiko dute Euskal Herrian.

Policia Interior: Gironatik, punk musika lantzen duen banda. Gure barnean dugu poliziaren kontrako doinuak.

The skunks: Suizatik zuzenean, hardcore punk doinuak.

Managaitz taldearen lehen 7 hatzbetekoa kalean da

asteartea, 19 abuztua, 2014

Managaitz Zarauztarren lehen lana kalean da. 4 abestiz osaturiko 7 hatzbeteko bat osatu dute Metralleta, Mor More, Ernia, Diskoiraa, Zülo edota Erantzun bezalako taldeetan jardundako seikote honek.

managaitz_portada_bikolore

Bi ahotsetara eginiko hardcore punk melodikoa jorratzen du taldeak eta laster 8 abestiz osaturiko CD bat kaleratuko badute ere, iada 4 abesti hauez gozatzeko aukera duzue.

Baina biniloak entzuteko aukerarik ez baduzue lasai, HEMEN klik eginaz diska jeitsi dezakezue.

Bestalde, diska ondorengo zigilu hauekin kaleratu da. Kopia bat lortu nahi baduzue, eskatu besterik ez duzue, edo kontzertuetan eskuratu:

Discos Enfermos
In My Heart Empire
La Humanidad Es La Plaga
Chaos 666
No Thanks
1984
Canya Records
Crust As Fuck Records

Krixpin vs B Jauna

astelehena, 21 uztaila, 2014

Aste honetako ZarataZarautz saioa boxeo izarrak saio famatuaren antzerakoa izango da, baina Pedro Mari Goikoetxea gabe. Bertan, Krixpin eta B Jauna izango dira elkarren aurka biniloak jartzen. Hau dena, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

uztailak_22_pin_abu

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Heavy Metal gaua ZarataZarautzen

asteartea, 15 uztaila, 2014

Gaurko ZarataZarautz saioa berezia izango da, Heavy Metalari omenaldi txiki bat egingo diogulako ordu eta erdiz. Bertan, Heavy musikan klasikoak diren entzun ahalko dira, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

metal

Sound The Alarms bildumari errepasoa ZarataZarautzen

astelehena, 7 uztaila, 2014

Aste honetako ZarataZarautz saioan, Maximun Rock&Roll-ek atera duen Sound The Alarms bildumari egingo diogu errepasoa. Gaueko 21:30etatik aurrera, binilo honetako talde eta abestiak jarriko ditugu, ohiko umore ikutuarekin.

uztailak_8_maximum

Atzoko saioa, beti bezala podcastean. Playlista berriz HEMEN.

Ernia taldea Lasarteko Zulon

osteguna, 26 ekaina, 2014

Ekainaren 28an, larunbatean, zarata kontzertua edukiko duzue Lasarteko Zulon. Bertan, Zarauztarrak diren Ernia eta Andoaingo Herena taldeak edukiko ditugu. Kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da.

ernia_zulo

Hirukotearen txanda asteartean

astelehena, 23 ekaina, 2014

Astearte honetako ZarataZarautz saioa, urte osoan zehar kaka ematen ibiltzen garen hirukotearen esku egongo da. Ordu eta erdiz, gure azken nobedadea errepasatuko ditugu, baita bitxikeriren bat ere.

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela bihar, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

astearte

Crimen eta Diswar taldeak Putzuzulon

astelehena, 16 ekaina, 2014

Astearte honetan, ekainaren 17an hardcore kontzertua edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Mexikokoak diren eta Europan zehar biran datozen Crimen eta Bilboko Diswar taldeak edukiko ditugu. Kontzertua 21:30etan hasiko da, 23:00etarako amaitua egon behar du eta.

crimen_diswar

Aste honetan beraz ez dugu ZarataZarautz saioa egingo, kontzertua antolatzen nahiko lan badugulako.