Archive for the ‘Berriak’ Category

Polze Da Mort zigiluaz ZarataZarautzen

astelehena, 7 apirila, 2014

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa Polze Da Mort zigiluari eskeiniko diogu. Benissako zigilu hontako protagonista elkarrizketatuko dugu eta kaleratzen dituzten zenbait talderen materiala ere entzun ahalko duzue. Noski, saio hasieran agendari ere errepasoa egingo diogu, beti bezala, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

apirilak_8_polze

Atzoko Playlista HEMEN duzue. Irratsaioa berriz podcastean.

Managaitz taldea Usurbilgo Gaztetxean

ostirala, 4 apirila, 2014

Apirilaren 11ean, ostiralean, Usurbilgo Gaztetxean bixitan izango ditugu CITIZEN KANE, MANAGAITZ eta MADELEINE taldeak gaueko 23:00etatik aurrera. Halere, kontzertuaren aurretik 22:00etan NASI GORENG ADIKTION dokumentala proiektatuko dugu, bertan Diskoiraä talde zarauztarraren asiako biraren abenturak izango ditugu ikusgai.

managaitzusurbil

CITIZEN KANE
Urte pare bat zuzenean aritu gabe egon eta gero, martxan da berriz ere Orioko banda. Hc-punk taldea da rock ukitu nabarmenekin, kantu azkar, alai eta laburrekin egurra emateko prest datoz. Gogoekin uzten zaituzten talde horietako bat.

MANAGAITZ
Managaitz, 2011ko urte bukaeran sortu zen taldea da. Zarata barruan beste ‘estilo’ bat jorratu nahiean hasi ziren ideiak sortzen. Pixkanaka taldeari forma ematen hasi ziren eta azkenean horrela gelditu zen, bi kitarra, baxua, bateria eta bi ahots. Bertako partaideak beste proiektu askotan egon dira musikaren munduan nahastuak, Diskoiraa, Metralleta, Erantzun, Mor-more, Zulo, Ernia…… Hardcore punk-a egiten dute kutsu melodiko batekin, abestiak nahiko melodikoak dira eta ahotsa ere bai, nahiz eta zati batzuetan indarrez sartu. Letretan gure inguruan gertatzen edo ikusten duguna isladatzen saiatzen dira, beti ere polítika edo salaketa ahaztu gabe. Proiektu berri honek ere ZarataZarautzeko beste taldeen ildoa jarraitzen du, DIY edo zu zeuk egin filosofian oinarrituta. Zirkuito komertzialetik at.

MADELEINE

Madeleine Donostiako laukotea da. Musika instrumentala jorratzen dute, iturri askotatik edaten duena. Soinuaren bitartez sentsazio ezberdinak sortzeko gai dira. Rockaren arau tradizionaletatik aldenduta, beraien pasarte eta melodia bereziek hegan egitera gonbidatzen dute. Askatu irudimena eta murgildu bidaian.

3 talde ZarataZarautzen

asteartea, 1 apirila, 2014

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik edukiko, baina apur bat berezia izango da. 3 talderi egingo diogu soilik errepasoa, bakoitzak gustoko dugun talde bat hartuko dugu eta hau bera errepasatuko dugu ordu eta erdiz. Gogoratu, beti bezala zita zaratatsua duzuela gaueko 21:30etatik aurrera.

apirilak1_gu_talde

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN

Jokin Okerreko ZarataZarautzen

asteartea, 25 martxoa, 2014

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Jokin Okerreko edukiko dugu gonbidatu gisa. Homocore/Queercore berezia eskeiniko digu, Ordu t’erdian ahal duen ondoen laburtuz. Hamarkada hauetan estiloak emandakoari errepasoa egingo dio, baita punk feminista apur bat jarri ere.

Gogoratu zita zaratatsua duzuela Arraio Irratiko uhin libreetan, gaueko 21:30etatik aurrera.

martxuak_25_okerreko

Atzo Jokinekin egin genuen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Metralleta taldeak Bartzelonan joko du

osteguna, 20 martxoa, 2014

Metralleta taldea Bartzelona aldean egongo da astebukaera honetan. Martxoaren 22an Punkaires Metal Spring jaialdian joko du, Canovellesen. Bertan, Apnea, Dolent, Rastrojo eta Tanatori taldeekin joko dute.

1961046_10203619581313570_1072879270_o

Emakumeak protagonista ZarataZarautz irratsaioan

asteartea, 18 martxoa, 2014

Martxo Morea ez da amaitu eta ZarataZarautz irratsaioko kideok ekarpen txiki bat egin nahi izan dugu. Aste honetako irratsaioan emakumeak izango dira protagonista. Oraingo honetan ordea, ez dira abesteaz arduratzen diren emakumeak izango, instrumenturen bat jotzen duten emakumeak izango ditugu hizpide, eta beraien taldeak noski.

Gainera, B Jaunaren baja izango dugu, baina Krixpin eta Lagun Izoztua bertan egongo dira, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan.

degen erik mundomuerto

Atzo egin genuen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Juanmaren Martxoko saioa astearte honetan

astelehena, 10 martxoa, 2014

Astearte honetan ere Juanma edukiko dugu gurean. Orain dela bi aste eduki genuen ZarataZarautz irratsaioan baina Martxo osoan beste egunetan egin ezin duenez, bihar edukiko dugu Arraio Irratiko uhin libreetan. Zer ekarriko duen? Auskalo (ai txorimalo!). Entzun nahi duzuela? Asteartean gaueko 21:30etatik aurrera!!

martxoak_11_juanma

Atzo Juanmarekin egin genuen saio berria podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Astearte zaratatsu bat nobedadeekin

astelehena, 3 martxoa, 2014

Biharkoa beste astearte zaratatsu bat izango da baina ez dugu gonbidaturik edukiko ZarataZarautzen. Lasai hala ere, nobedade berriak ditugu etxean eta horiek astinduko ditugu beti bezala gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

martxuak_2_gu

Atzoko saioa beti bezala podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

10 hatzbetekoei errepasoa ZarataZarautzen

astelehena, 24 otsaila, 2014

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Juanma etorriko zaigu beste behin ere. Eta oraingoan 10 habtzbeteko plastiko zatiak jarriko ditu gure belarrien gozamenerako. Gogoratu zita zaratatsua duzuela astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan.

otsailak_25_juanma_10

Atzoko Playlista HEMEN duzue. Saioa berriz podcastean.

Astebukaera hontako kontzertuak

asteartea, 18 otsaila, 2014

Astebukaera hau kontzertuz betea dator Zarauzko hainbat taldeentzat. Hasteko, ostiralean, otsailaren 21an eta Lasarteko Elebeltz Sorkuntza ta eztabaida Askerako Topagunean, Metralleta taldea eta Bartzelonako Addenda edukiko ditugu gaueko 22:00etatik aurrera.

Larunbatean berriz, otsailaren 22an, bi zita dituzue nahi izan ezkero. Lehena, Antzuolako Gaztetxean izango da eta bertan, Ernia Zarauztarrez gain, Beasaingo Colapso, Zaragozako Inquietud eta Bilboko Crimental edukiko dituzue. Guztia, gaueko 22:00etatik aurrera.

ernia_antzuola

Larunbatean bertan ere beste kontzertu bat duzue iragarrita. Hau Usurbilgo Gaztetxean izango da eta oraingoan MKT Zarauztarrak, Can´t Explain Oriotarrak eta Usurbil bertako Desegin taldeak joko dute.

Eta amaitzeko, igandera pasako gara, otsailaren 23an Donostiako Atabal tabernan egongo den kontzertuaz hitzegiteko. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera Metralletak eta Addendak oholtza elkarbanatuko dute beste behin ere.

Metralleta_atabal